Bere esku epelak esnatu ninduen, nire atzean zegoela bizkarretik hasi eta nire sabelera eraman zuen. Oraindik arraroa zen niretzat horrela esnatzea, beti izaten nuen zalantza benetakoa ote zen edo ametsetan ari ote nintzen. Apirileko larunbat bat zen eta pertsiana izkinatik eguzki-izpi txiki bat sartzen zen. Ohetik atera eta leihoa ireki nuen. Nahiz eta egunero ikusi, eguzkiak argitutako paisaia berde hark ez ninduen inoiz nekatzen.
-Mmmm.. zenbat gustatzen zaidan leiho horretatik sartzen diren eguzki-izpien epeltasuna – esan zuen oraindik begiak ireki gabe, goxo – kaixo matte.
Berriz ohera sartu nintzen, berarengana gerturatu eta gorputza bere kontra jarriz, aurrez aurre.
-Eguzki-izpiena bakarrik al da epeltasuna? – xuxurlatu nion bihurri, nire ahoa berera gerturatzen nuen bitartean. Berak irribarre txiki batekin erantzun zidan. Bere beheko ezpainari heldu nion nire ezpainekin, suabe eta gero urrundu egin nintzen – kaixo mattia.
Ohetik jaiki, musika jarri eta gosaria prestatzen hasi nintzen. Ogi txigortuak platerean jartzen ari nintzela, aho zabalka etorri zen besoak luzatuz. Nire txandal beltza zeraman jantzita, ondo geratzen zitzaion eta bazekien berak ere zenbat gustatzen zitzaidan. Hazita nabaritzen zitzaion hankartekoak berotu egin ninduen, eta hori ere bazekien. Ezin izan nuen saihestu irribarre egin eta nire beheko ezpainari hozka egitea.
-Zer egiten duzu txandal horrekin?
-Ez zenidan esan atzo mendira gindoazela?- erantzun zidan bihurri, gerturatzen zen bitartean.
Gerritik heldu zidan eta lepoan muxu goxoak ematen hasi zen, bere eskuekin pijamaren gainetik laztantzen ninduela. Lepoko muxu haiek nahikoa ziren ni hotzikarekin hasteko. Buelta eman eta muxu busti bat eman nion. Bere mingaina nirearekin jolasten hasi orduko nire aluan beroa sumatzen hasten nintzen beti. Efektua berdina zen nire etxean, kale erdian edo taberna batean egon, beti nabarmentzen nuen berotasun hura, jarraian etortzen zen hezetasunarekin batera.
-Joder! – atera zitzaidan – Ze arraroa den hortzetako aparatu hauekin muxu bat ematea! – biok barre egin genuen- Kendu! Jan egin behar dugu eta! – biok aparatuak kendu eta musukatzen jarraitu genuen.
Mahairen kontra jo arte bultza nion, nire eskua bere lepotik bere hankartera eraman nuen, galtzen kanpotik ferekatuz.
-Kaixo anai txiki!- esan nuen adarra joz, muxuen artean.
Momentu horretan Xabi Bandini eta Chica Sobresaltoren “Zalantza eta Egia” hasi zen erreproduzitzen. Muxuka jarraitzen genuen bitartean nire kamiseta kendu nuen.
-Ez al genuen ba gosaldu behar?- Galdetu zidan eskua bizkarretik ipurdira eramaten zidan bitartean.
-Jan esan dut, ez gosaldu.
Nire lepora jaitsi zen muxuka. Dena prest dago agurra, zalantza eta egia, nabeak piztu dira. Kantaren erritmora jarraitzen genuen elkar laztantzen, elkar musukatzen, arnasak pixkanaka azkartzen. Leku bat omen zen mundu horretan, joan beharra daukat. Maite zaitut eta dena esana dago, banoa lasai. Elkarri begiratu genion. Lepotik beheraka jarraitu zuen, nire titietara heldu zen. Ezkerrekoa eskuarekin heldu eta titipunta ahora sartu zuen. Mingainarekin jolasten hasi zen, niri gozaraziz, berak gozatuz. Ei! Area ginen goruntz estratosferara aireak jaurti gintuen edo area ginen, area edozein planetara bidali genuen. Lekuz aldatu ginen eta mahaiaren gainean eseri nintzen, izkinan. Nire eskua bere galtzen azpira sartu nuen. Gogor zuen zakila, eta punta bustitzen hasia zen. Hezetasun hura ukitzeak gehiago berotu ninduen, nire hankarteko berotasuna igoz, bustiz. Bitartean bera ikusten nuen, nire titiak zupatzen, begiak itxita, gozatzen. Han behetik begiratu zidan, baimena eskatuz bezala.
-Egin hozka – esan nion arnasaldi artean, nire ezpainari hozka egiten niola.
Ondo zekien titipuntetan hozka egiteak erotu egiten ninduela, baina beti eskatzen zidan baimena, era horretan. Eta hozka egin zidanean, gustuz gehiago busti nintzen burua atzera eramanaz. Bitarte horretan, nire eskuak jolasean jarraitzen zuen bere zakilarekin, gora eta behera batzuetan, puntan hatzekin borobiltxoak egiten bestetan. Titiak utzi eta lepo ondora etorri zen.
-Jan egin nahi zaitut- esan zidan belarrira eta hozka txiki bat egin zidan bertan.
Begietara begiratu ginen eta nik baietz egin nion buruarekin, bero, nire beheko ezpainari hozka eginez. Nire buruari hozka egite hori berari hozka egitea kontrolatzeko egiten nuen keinu bat zen. Nik eskua bere galtzetatik atera eta kamiseta kendu nion eta hatzekin bere titipuntekin jolasten hasi nintzen. Galtzak jaisten hasi zitzaidan eta lagundu egin nion. Muxu busti bat eman genuen, mingainek aho kanpotik elkarri bultzaka jarraitzen zuten horietakoa. Orduan keinu hura egin zuen, bere eskua bere ahora eraman eta bere hatza miazkatu zuen, gero hatz umel haiek nire alura eramateko. Zenbat berotzen ninduen horrek. Konturatzerako Ruper Ordorikaren “Bizitza eder denean” abestiaren erritmora laztantzen ninduen. Bizimodua lagunarekin dastatzea.
-Mmmm… – ezin nion plazerari barruan eutsi.
-Igo oinak gora.
Kasu egin nion eta mahai gainean eserita geratu nintzen hankak zabalduta. Aulkia hartu zuen eta nire aurrean eseri zen bera ere. Eskuekin izterren barrutik laztandu ninduen eta gero nire ipurdira eraman zituen, berarengana hurbilduz. Izter ondoetan muxuak ematen hasi zen, mingaina pasatzen, alutik gero eta gertuago. Ni berriz, ikuskizun harekin gero eta beroago nengoen, arnasestuka nengoen ordurako. Ohartu naiz: zuk badakizu esan gabeko hitza. Bere mingain bero eta bustia ezpain handietara eraman zuen, hauek miazkatu eta hatzekin ireki zizkidan. Barruko ezpainak miaztu zizkidan behetik goraino, klitorira iritsi arte. Eta han geratu zen, bueltak ematen, zurrupatzen, ezpainekin tiratzen. Ni gero eta gehiago ari nintzen bustitzen baina gehiago behar nuen, ez nuen hura gelditzerik nahi. Oh! Oh! Oh! Bizitza eder denean, goxo binaka bertan murgilduta.
-Sartu hatzak- eskatu nion. Begietara begiratu zidan bere ezpainak zupatzen ari zela.
Olatz Salvadorren ahots gozoa entzuten nuen nire estasi hartan, “Nora” abestia. Bere eskua gerturatu zidan aurpegira, nire eskuarekin heldu eta hatzak ahora sartuz hatzak miazkatu nizkion, gozatuz, bere zakila izango balitz bezala. Berriro eskuak blai sentipen guztien nomada, paisaia ezkutuetara gidatu zenituen taupadak.
Eta nire alua jaten jarraitu zuen eta hatz bustiak sartu zizkidan. Ez dakit hor barruan ukitzen zidana, G puntua, J puntua edo Ama Birjinaren puntua zen, baina ene Jaungoiko maitea!
Zenbat gustatzen zitzaidan bere hatzekin larrua jotzea! Ateo izatetik sinisdun izatera pasatzea lortzen zuen. Eta hor, mingainaren eta hatzen erritmoak mantenduz nire arnas etenak gero eta luzeagoak ziren. Eta zure ingerada etorri zait gogora, mundua zain zenuen, irten zinen kanpora. Nire titietako bate heldu nion, eta punta estutu. Iritsi zinen helmugara, inork ez daki nora.
Bazetorren, banindoan.
-Banoa, Amets, banoa.
Gorputzak goitik behera dardara egin zidan. Begiak itxita. Arnasa geldi. Topera iritsi. Inork ez daki nora. Orgasmora iristen garenean, nora joaten garen, hori bai ez dakiela inork. Arnasa sakon hartu nuen sudurretik eta lasai bota nuen. Begiak ireki nituen irribarre batekin. Han zegoen, irribarrea gorde ezinik, muxu eman zidan izter barruetan, sabelean.
-Ondo?
Baietz erantzun nion buruarekin. Mahaitik jaitsi nintzen, eta ezpainetan muxu eman nion. Nire zaporea zuen oraindik. Sofara joan ginen.
-Kendu galtzak – esan nion eskuekin keinu eginez – asko berotzen naute baina nahigo dut batere gabe.
Berak galtzak kentzen zituen bitartean, sofan eseri nintzen berari begira. Kendutakoan nire gainean jartzen hasi zen baina ez nion utzi. Gogo izugarria nuen bere zakila ahoan sartzeko. Eskuarekin heldu nion eta gora begiratu nuen.
Zakila ahoan sartu nuen. Punta lehendabizi, barrurago gero.
-Mmmmm…- gozatzen ari zen. Beste kanta bat hasi zen – Mirari, benetan? Salda badago?- esan zuen barrez- edo hobe hire etxera, lasai egitera – kantatu zuen-
Nik buruarekin baietz egin nion, egiten ari nintzena utzi gabe, baina irribarre batekin. Hertzainaken “Salda badago” kanta zen hurrengoa erreprodukzio-zerrendan. Negu gogorra herri puta hontan, bizitzak emandako plazer txiki hauengatik ez balitz. Puntan kontzentratu nintzen, mingainarekin borobiltxoak egiten nituen, barrura xurgatuz. Ahotik atera eta mingainarekin miazkatu nion puntatik beheraino, eskuarekin barrabilak laztantzen nizkiola. Eskua buruan jarri zidan, bere arnas hotsa entzuten nuen azkartzen.
-Buff… Mirari…
Zakila ahotik atera nuen, gozatzen ari nintzen horrela ere, baina bere zakila nire aluan sentitu nahi nuen.
-Jarraituko dut edo… ? Sartzea nahi dut.
Kondoiaren bila joan zen korrika. Etzan eta nire burua ukitzen hasi nintzen, blai jarraitzen nuen. Salda badau! Belauniko jarri zen nire hanken artean, kondoiarekin batera berak oparitutako klitori-xurgatzailea ekarri zuen. Kondoia jarrita pixka bat altxa eta lepotik helduz, muxu eman nion. Bere gainean jarri nintzen. Berotzen hasi dira. Zakila aluko zulora bideratu genuen eskuekin eta nik behera eginez sartu zen, barruraino. Hanka bat lurrera jaitsi nuen, mugimenduak azkarragoak eta indartsuagoak izateko. Dena prest dago, zein goxoa den eta kalean ere, salda beroa.
-Hartu hori – esan zidan buruarekin jostailua seinalatuz, arnasestu artean- gozatu.
Eskuineko eskuarekin hartu, bibrazioak mailaz igo eta nire klitoriaren parean jarri nuen. Bi sentsazio haiek elkartzea zoragarria zen. Bizitzak emandako plazer txiki hoiengatik ez balitz. Momentu horretan gure soinuak bakarrik entzuten nituen: arnasestuak, plazer oihuak, kolpe bakoitzak ipurdiaren kontra ateratzen zuen soinua. Eta nola ez, nire hankartea asko bustitzen zenean entzuten zen soinua, lokatzetan hanka sartzean sortzen denaren antzekoa.
Berriz, iritsi nintzen orgasmora. Amets niri entzunda, segidan. Jota geratu ginen sofan, elkarri barrezka, goxo. Eta bustita, oso bustita.
Pixka bat garbitu eta gosaldu egin genuen. Gero, mendirako arropak jantzi eta giro eder hura aprobetxatuz Pagoetara igo ginen. Nahia eguerdian etortzekoa zen bazkaltzera.
Mendi buelta egin ondoren, elkarrekin dutxatu ginen. Bazirudien 2020an jo gabeko larru jotze guztiak berreskuratu behar genituela, edozein aukera ona zen elkar laztantzeko, ukitzeko. Ez zen beharrezkoa beti orgasmora iristea, blai egitea edo zakila gogortzea. Batzuetan, elkarrekin hartutako dutxa lasai bat ere nahikoa zen.
Nahiak haurrak beraien amonarekin utzi eta abiatuko zela abisatu zidan mezu batez. Denbora zen ez ginela elkarrekin egoten baina txertaketa hasi zenetik egoera hobeagoa zen eta Bizkaitik etortzeko arazorik ez zegoen.
Kamiseta berria estreinatu nuen. “Musika maitatu. Faxismoa gorrotatu”. Halaxe zioen Berri Txarraken kamiseta gorri hark. Zenbat arrazoi. Denean asmatzen zuen talde hark, baita etenaldi mugagabea noiz egin ere, norbaitek pandemiaren berri eman ziotela zirudien.
Ezpainak kamisetaren kolorez pintatzen ari nintzela ispiluan topatu nintzen Ametsekin.
-Ondo? – galdetu nion panpoxa itxurak eginez.
-Bai, oso polita zaude. Pena da ezpain horiek maskararekin tapatu beharra.
-Bueno, Txirikordaren maskara bat jantziko dut eta zoragarri egongo naiz – harro puntuarekin esan nion,begiarekin keinu eginez – zu ere oso sexy zaude – hala zen, kamiseta beltz bat zeukan jantzita. Ez zuen gehiago behar niretzat, izatez zen erakargarria.
-Eskerrik asko.
Nahiak herrira heldu zela abisatu zidan. Urrutira ikusi genuen. Ze sexy zegoen. Militar itxurako botak, media beltzak, gona estanpatu motza eta kamiseta beltza jantzita, ilea leunduta eta ziurrenik, honek ere, maskararen azpian gorriz pintatutako ezpain gorriak. Baina ez zen hori bakarrik Nahia hain erakargarri egiten zuena. Bere izateko era zen, bere jarrera, bere indarra, bere bizitzeko gogoa. Bere haurrez eta inguruko guztiez goxo arduratzen zen baina horretarako beharrezkotzat hartzen zuen bere burua zaintzea. Eta horrela, hau egunero praktikan jarriz, bizitzaz gozatzea lortzen zuen. Ondo maite zen eta hori nabaritu egiten zen, arlo guztietan.
-Nahia!- egin nion oihu.
-Kaixo matxi!- erantzun zidan berak.
Elkarrengana hurbildu ginen eta besarkada estu bat eman genuen.
-Ai! Ze gogoa nuen zurekin elkartzeko! Bueno eta zurekin ere bai, Amets!
Benetako besarkadak ziren, ilusioz beteak, garestiak balira bezala, edo gu aberatsak, emateko aukeragatik.
-Eta, Edur? Non da ero hori? Lanean dago edo ez dator? – galdetu zidan.
-Ez dator. “Kaixomaitia.eus”-en ezagututako tipo batekin hitzordua dauka.
-Ze ondo! Ea ondo joaten zaion!