Bizitza sexuala I


2020an plazaratu dugun “Euskal Herritarron harreman afektibo eta sexualei buruzko ikerketaren” atal nagusia, mardulena izango dugu aztergai hurrengo 7 iruzkinetan. Guztira atalak dituen 18 galderein erantzuna ematen dieten grafiko eta taulak zabalduko ditugu, esan bezala 7 iruzkinetan, irakurketa arinago egitearren.

Lehen iruzkin honetan, G24-27 bitartekoak izango ditugu aztergai lehenengo galdera G24.a euskaldunok izan ditugun bikote sexual koprua zein den jakin nahi dugu.

Erantzunen arabera:

  • Euskaldun gehienek 4-10 bikotekide sexual izan dituzte euren bizitza guztian.
  • Ez da bereizketa handirik ematen gizonezko eta emakumezkoen artean gai honi dagokionez.
  • Homosexualak harreman sexual gehiago dituztela nabarmentzen da, %17ak 30 bikotekide sexual baino gehiago izan dituela esan duela aipagarria izanik (heterosexualen %3,1aren aurrean).

G24 grafikoa

G24 taula 1

G24 taula 2

G24 taula 3

G25 galdera berriz aurrekoaren jarraipena da, denboran mugatuagoa eta azken 12 hilabetetan izandako bikote sexual kopuruaz galdetu dugu. Guztira 1270 lagunen erantzunak bildu ditugu hemen.

Erantzunen arabera:

  • Erantzun duten lau mila lagunetik gorakoen artean, ia %70ak bikotekide sexual bakarra izan du azken 12 hilabeteetan, %10ak ez du bat bera ere izan. Ez du sexu harremanik izan beraz. Aurreko urtean sexu harremanik izan ez dutenen artean, 30-44 adintartekoak dira gutxien (%4,8) Guizonezko eta emakumezkoen artean pareko (%10 eta %11 hurrenez hurren).
  • Gizonezkoen %11k izan ditu azken urtean 4 bikotekide sexual edo gehiago, emakumezkoen %5,7, ia erdiak.
  • Joera sexualari dagokionez, homosexualen %12ak izan ditu 11 bikotekide sexual edo gehiago (264 pertsonen artean) heterosexualen %0,3 baino ez. 

G25 grafikoa

G25 taula 1

G25 taula 2

G25 taula 3

G26 galderari dagozkion datuak hurrengo iruzkinean aipatuko ditugu, zentzu gehiago bait du G28 eta G29. galderekin batera. Jarraian G27. galderari: Azken 12 hilabeteetan izan duzu harreman sexualik lehen aldiz inorekin? G25 galderarekiko bada ezberdintasun sotil bat; “lehen aldiz” galdetzen dugu hemen.

Erantzunen arabera:

  • 2019 urtean euskaldunen %23ak izan du sexua aurrez izan ez duen pertsona batekin, lehen aldiz alegia. Portzentaia hau adintarte bajuenetan (18-29) %41,6ra igotzen da eta %9ra jaitsi adintarte altuenetan (45-64).
  • Atal honetan euren burua “Beste” egoera zibil batean dutenen artean da altuan %38.
  • Zoriontasun afektibo oso baxua edo erdipurdikoa dutenek (%30,9 eta %32,3) zoriontasun maila afektibo altua edo osoa altua dutenek (%20,6) baina gehiago dira azken urtean lehen aldiz izan dutena.
  • Ezkonduen %3,7ak izan du harreman sexual bat beste pertsona batekin lehen aldiz 2019an (Honek bi aukera ematen ditu; 1) ezkonberria da ala 2) bere senar edo emaztea ez den norbaitekin izan du sexu harreman.

G27 grafikoa

G27 taula 1

G27 taula 2

G27 taula 3

Hauek “Bizitza sexuala” atalari dagozkion lehen iruzkinaren galderak, beste 6 iruzkin dituzu aurretik Euskal Herritarron harreman afektibo eta sexualei buruz gehiago jakiteko! Noski orain artekoan zer esaterik baduzu, ongietorria izango da zure ekarpena!