Internet bidezko harremanak II


“Euskal Herritarron harreman afektibo eta sexualei buruzko ikerketa”ri buruzko iruzkinekin jarraituz, honakoan, ikeketaren bigarren atalari  – Intenet bidezko harremanak – dagokion bigarren iruzkina jorratu nahi dugu. Hemen duzue lehena.

Iruzkin honetan G19-G23 bitarteko galderei dagozkion grafiko, taulak eta balorazioak ditugu mintzagai. Aurrekoan esan bezala, kaixomaitiarentzat interes berezia dute emaitza hauek, euskal herritarrok online datingari buruz dugun iritziaz eta erabilera ohiturez jakiteko aukera eman baitigute.

Holnela G19 galderarekin jakin nahi genuen harremanetarako webgune batean zer bilatzen zuen jendeak. Sexua da nagusiki bilatzen dena, adiskidea eta epe luzerako bikotekidea jarraian.

Erantzunen arabera:

  • Sexua (%61), epe luzerako bikotekidea (%37) eta kuxkuxean ibiltzea (%36) dira gehien bilatzen direnak harremanetarako webguneetan. Maitalea (%33) eta adiskidea (%28) jarraituak.
  • Gizonezkoen %74 bilatzen dute sexua, emakumezkoen ia bikoitzak (%39). Nahiz eta azken hauentzat sexua ere lehen aukera izan. Emakumezkoen %10ak EDEE erantzun dute, gizonezkoen %3.
  • Sexuaren lehenengo aukera nabarmenagoa da homosexualen artean %76. Era berean, ezkonduak dauden pertsonek beste egoera zibiletan daudenek baino gehiago lehenesten dute sexua harremanetaro webguneetan; hauen artean maitalea topatzeko nahia ere goraipa daiteke.

G19 grafikoa

G19 taula 1

G19 taula 2

G19 taula 3

G20. galderari dagokionez berriz, galdetuek interneten sortutako harreman bat internetetik kanpo jarraitzeko aukerarik izan zuten jakin nahi genuen.

%80ak nolabaiteko harremana izan zuen saretik kanpo.

Erantzunen arabera:

  • Gehiengoa (%32) sexurako geratu zen Interneten ezagututako pertsonarekin. Erantzunen artean, lagun bezala gelditzea ere nabarmendu da eta harreman afektiboak berdin eman dira, harreman luze nahiz motzak. Galdetutakoen %33 ez du inoiz harremanik izan.
  • Gizonezkoen gehiengoak (%37,6) sexurako gelditu zela dio; emakumeen gehiengoak bezalaxe (%22,8). Geratu ez zirenen artean berdin gizonezko nahiz emakumezko, heren bat gutxi gora behera. Homosexualen eta bisexualen artean, sexurako gelditu zirelaren erantzuna nabarmenagoa da heterosexualen artean baino.

G20 grafikoa

G20 taula 1

G20 taula 2

G20 taula 3

Eta zerbitzu honengatik ordaintzeko prest al gaude? Hori galdetu genuen G21. galderan

Erantzunen arabera:

  • Harremanetarako webguneetan izena eman dutenen gehiengoak ez du inoiz zerbitzuarengatik ordaindu (%85).
  • Adintzearekin batera jendeak gehiago ordaintzen duela antzematen da. 45-64 adin tartekoek dira gehien ordaintzen dutenak (%26).
  • Gizonezkoen artean ordaintzen dutenen portzentaia altuagoa dela emakumezkoetan baino; gizonezkoen %17a emakumezkoen %10aren aurrean. 

G21 grafikoa

G21 taula 1

G21 taula 2

G21 taula 3

Eta zientzuk dira interneteko webgune batean izena ez ematearen arrazoiak? Askotariko erantzunen aukera G22. galedran

Erantzunen arabera:

  • Bikotekidea jada dutenak albo batera utzita, harremanetarako webguneetan izena eman ez dutenek deskonfiantza eta lotsarengatik dela nabarmentzen dute.
  • Adina aurrera, Internet eremu ohikoagotzat hartzen da harremanetarako, tabernak eta kalea bezala.
  • Harremanetarako webguneen aurreko beldurra eta lotsa nabarmenagoa da emakumeen artean gizonezkoetan baino.

G22 grafikoa

G22 taula 1

G22 taula 2

G22 taula 3

Iruzkin honekin amaitzeko eta honebestez ikerketaren bigarren atala – Intenet bidezko harremanak – atalarekin ere, azken galderaren amaitzak dituzue jarraian, G23. Ordaindu ez badauzu, ordaintzeko prest?

Erantzunen arabera:

  • Inoiz ordaindu ez dutenen gehiengoa (%72) etorkizunean ere ez dago prest harremanetarako webgune batengatik ordaintzeko, bikotekidea topatzeko beharra izanik ere.
  • Adina aurrera joan ahala prestutasun gehiago erakusten da ordaintzeko. Joera sexualari dagokionez, heterosexualak dira ordaintzearekiko jarrera positiboena aurkezten dutenak, baina ez da bereziki nabarmena besteekiko.
  • Egoera zibilari erreparatuta, ezkonduak daudenak (%23) dira prestutasun handiena dutenak ordaintzeko. Egun duten egoera zibilean aurrera egin ahala berriz, ordaintzeko prestutasun handiagoa azaltzen da.

G23 grafikoa

G23 taula 1

G23 taula 2

G23 taula 3

Eta zuk, datuok ikusita? bada gehiu nahiko zenuken baloraziorik? Idatziguzu lasai, gustora jasoko dugu zure iritzia!

Atal honen ondoren, hirugarren atal nagusiarekin jarraituko dugu, “Bizitza Sexuala”, guztietan atalik mardulena dena.