Atal honen azken aurreko iruzkina da honakoa, “Euskal Herritarron harreman afektibo eta sexualei buruzko ikerketa” ren “Bizitza Sexuala” atalari dagokiona hain zuzen.
Iruzkin honetan beste bi galdera ditugu aztergai, inkestaren G38 eta G39 galderak, kasu honetan masturbazioa dugu galdegai.
G38.a galdera zuzena zen, zein maiztasunez masturbatzen zara?
Eratzunen arabera:
- Galdetutakoen gizonen %98a masturbatzen da, %94 astero eta %12,6 egunero. Emakumezkoen %91a masturbatzen da, %76 astero eta %2,5 egunero.
- Adinari dagokionez, 18-29 adin tartekoen %11,7 egunero masturbatzen da, 45-64 adin tartekoen artean %3,3.
- Batazbeste astean 2,26 aldiz masturbatzen dira galdetutakoak.
- Homosexualen eta bisexualen erdiak masturbatzen dira astean hirutan edo gehiagotan eta heterosexualen %30.
- Bikotekidegabeen erdia masturbatzen da astean hirutan edo gehiagotan, ezkonduen %19
Eta galdera honi lotua, G39.a masturbatzen denean bere bikotekidea denaz gogoratzen / fantaseatzen duen galdetzen dugu. Erantzunak bikotekidea dutenekiko ponderatuak daude:
Erantzunen arabera:
- Bikotekidea dutenen %25a beti edo sarritan bere bikotekidea ez den beste pertsona batengan pentsatzen masturbatzen da. Gizonezkoen %33 eta emakumezkoen %16.
- %13,6ak ez du inoiz bere bikotekidea ez den pertsona batengan pentsatu masturbatu denean.
Zuk baduzu zer geitu iruzkin honetan idatzi dugunari? Ba poz pozik hartuko dugu zure ekarpena. Idatzi behean! 🙂