Bizitza sexuala VII

Sexuinkesta kategoriapean, 2016an egin dugun “Euskal Herritarren harreman afektibo eta sexualei buruzko ikerketaren” berri ematen ari gara atalez atal.

Irakurtzen ari zaren iruzkin hau, ikerketaren hirugarren atal nagusia den – Bizitza sexula – zazpigarren eta azken iruzkina da.  Ikerketaren G40-G42 bitarteko galderak ditugu aztergai, komunikazioa bikotean, sexua, maitasunaz…

Lehenengo galderaG40. a, galdetuek bikotean sexuaz hitzegiten zuten jakin nahi genuen.

Erantzunen arabera:

  • Bikotekideen %54ak hitzegiten dute tarteka edo sarritan sexuaz.
  • Bikotekidedunek bikoitzak hitzegiten dute sexuaz euren bikotekidearekin ezkonduekin konparatuaz.
  • 18-29 adintartekoak dira bikotean sexuaz sarrien hitzegiten dutenak 45-64 adin tartekoen ia bikoitza 

G40 Grafikoa

G40 Taula 1

G40 Taula 2

G40 Taula 3

Atal honetako G41. galderarekin, harreman bat sexurik gabe luzaroan eramangarria ote zen jakin nahi genuen. Erantzunak 0tik 10 erako balorazioa zuten (0=batere eramangarria; 10= guztiz eramangarria). Azpian duzue 1284 lagunen erantzuna:

Erantzunen arabera:

  • Sexurik gabeko harreman bat galdetutakoen %19arentzat da luzaroan eramangarria, ezinezkoa galdetutakoen erdiarentzat.
  • Gizonezkoen %55arentzat da ezin eramangarria eta emakumeen %43arentzat.
  • Dibortziatue edo bananduen %96arentzat da ezin eramangarria edo erdipurdikoa. Batazbestekoa baino 16 puntu gehiago.
  • Batazbeste 3,8 rekin baloratu zuten eramangarritasuna 10 etik [0= batere eramangarria, 10=erabat ermangarria.

G41 Grafikoa

G41 Taula 1

G41 Taula 2

G41 Taula 3

G42. galderan berriz aurrekoari buelta eman genion, zenbateraino da sexua maitasunik gabe eramangarria?

Erantzunak aurrekoan bezala, 0tik 10 erako balorazioa (0=batere eramangarria; 10= guztiz eramangarria).

Erantzunen arabera:

  • Maitasunik gabeko sexu harreman bat galdetutakoen %48arentzat da eramangarria, ezinezkoa %24arentzat.
  • Homosexual (%58) eta bisexualei (%55) eramangarriagoa zaie maitasunik gabeko sexua heterosexualei (%46) baino.
  • Zoriontasun maila sexual bajua edo oso bajua duteneentzat eramateko zailagoa da maitasunik gabeko sexua zoriontasun maila erdipurdikoa (%21) edo altua (%24) dutenenentzat baino.
  • Dibortziatu eta bananduen ia bikoitzarentzat (%38) da eramaten zailagoa Bikotekidedunekin konparatuz (%20).

G42 Grafikoa

G42 Taula 1

G42 Taula 2

G42 Taula 3

Eta zein da zure iritzia guzti honen inguruan? maitasuna eta sexua batera doaz, ez dute zer ikusirik bata bestearekin? ezinbestekoa da bata bestea izateko? Erantzun, erantzun…

Honekin amaitu dugu Ikerketaren atal nagusia den Bizitza Sexuala atala, 7 iruzkin eta 18 grafiko eta beste horrenbeste taula biltzen dituena. Hurrengo atala blog honetako kategoria bereiztua ere baduena “Leialtasuna eta harremanak”. Gai interesgarria ezta?