2020an plazaratu dugun “Euskal Herritarron harreman afektibo eta sexualei buruzko ikerketaren” bigarren atal nagusia – Leialtasuna eta harremanak – hasten dugu honakoarekin, 4 iruzkinetako lehena. . Guztira, atalak dituen 14 galderei erantzuna ematen dieten grafiko eta taulak zabalduko ditugu, esan bezala 4 iruzkinetan.
Lehen iruzkin honetan G43, G44, G45 eta G55 eta G56 galderen erantzunak ditugu hizpide, lehena, G43. galderak honela dio: Izan al duzu inozi, zure bikotekideak jakin gabe, edo harekin adostu gabe, harreman afektibo/sexualik beste pertsona batekin?
Erantzunen arabera:
- Galdetutakoen hirutik batek izan du inoiz –egungo edo aurreko -bere bikotekideak jakin edo adostu gabe harreman sexualik beste pertsona batekin.
- Datu orokor hau osotasunean hartuta, ez dago bereizketa handirik gizonezko eta emakumezkoen artean, halaber, gizonezkoen %12ak egin du egungo harremanean eta emakumezkoen %9ak. Aurreko harreman batean, emakumezkoen %23ak eta gizonezkoen %19ak.
- Ezkonduen %13ak izan du egungo harremanean, bere bikotekideak jakin gabe harreman sexualik beste pertsona batekin.
G44. galderak berriz denboran mugatzen du aurrekoa, azken 12 hilabetetara…
Erantzunen arabera
- Galdetutakoen %70ak ez du harremanik izan bere bilotekidea ez den pertsona batekin azken 12 hilabeteetan, 2016an baino 9 puntu gehiago.
- %8ak izan du harreman sexualik hirugarren pertsona batekin %3ak harreman irekia dute, %5ak ez.
G45. galderan desleiala izateko arrazoi posibleez galdetzen genuen erantzun posible batzuk aurkeztuaz. Aukera bat edo gehiagorekin erantzun zitekeen.
Erantzunen arabera:
- Erantzun dutenen erdiak desleiala izateko arrazoi nagusitzat dute bikotekidearekiko ilusio edo erakarmen falta edo eta aukera suertatzeak. Azken hau adintarte gazteenen artean (18-29 eta 30-44) nabariagoa da %59 ak erantzun dute arrazoi bezala.
- Erantzun dutenen 4tik batek uste du gizakia berez dela poligamoa, denon desira dela. Harreman irekia dutenen %41ak uste du hau.
- “Mendekua” arrazoi bezala adintarte gazteenaren %20ak adierazi du, altuenaren %9ak.
- Bisexualen ia erdiek (%47) aipatu dute arrazoi gisa “gizakia berez da poligamoa”; heterosexualen bikoitzak (%22)
Salto egin eta G55.a izango da aztertuko dugun hurrengo galdera, iruzkin honen sarreran aurreratu bezala, desleialtasuna noiz ematen den galdetzen dugu bertan.
Erantzunen arabera:
- Desleialtasuna noiz gertatzen denaren erantzun baloratuenak hauek dira, hurrenez hurren: nire bikotekideak beste batekin sexu harremanak izan ditu, beste batekin gelditzen da noizbehinka sexurako, eta beste batekin musuka ibidi da. Gutxien baloratu direnak, ordea, hauek: Nire bikotekidea beste batekin mezuak bidaltzen dabil, beste pertsona batek erakarria sentitzen da eta beste batengan pentsatuz masturbatu da.
- 45-64 adin tartean daudenak beste adinetan baino gutxiago erlazionatzen dute sexua desleialtasunarekin.
- Emakumezkoek gizonezkoek baino gehiago lotzen dute mezuak bidaltzen ibiltzen egotea desleialtasunarekin (%33 eta %16). Sexuari dagokionez ere, emakumeek gizonek baino gehiago identifikatzen dute desleialtasunarekin.
Iruzkinarekin amaitzeko G56 galderari helduko diogu, eta norberaren perzepzioa, bikotekidearekiko duen usteaz galdetzen dugu honela: Uste duzu zeure bikotekidea inoiz desleiala izan dela zurekin? Adi, hemen ere erantzunak bikotekidea dutenekiko ponderatu bait dugu.
Erantzunen arabera:
- Erantzuleen %17ak uste du edo ziur dago bere bikotekidea desleiaia izan dela berarekin; %42ak ez du uste eta %22ak ziur dio badakiela ez zaiola inoiz desleiala izan.
- Generoari dagokionez, praktikoki ez dago ezberdintasunik emakume eta gizonezkoen artean erantzunei dagokionez.
- Joera sexualari dagokionez, Heterosexualak dira gehien (%46) Ez dutela uste euren bikotekidea desleiala izan denik erantzun dutenak, Bisexualen (%25) eta homosexualen (%21) aurretik.
Hauek beraz, “Leialtasuna eta harremanak” atalari dagokion lehen iruzkinak eman duena, beste 3 geratzen dira. Eta zuk zer iritzi duzu guzti honetaz, galderarik, gogoetarik etorri zaizu burura hau irakurri ostean? Esaiguzu ba, eskertuko dugu eta!