Leialtasuna eta harremanak II


Sexuinkesta kategoriapean, 2020an egin dugun “Euskal Herritarren harreman afektibo eta sexualei buruzko ikerketaren” berri ematen ari gara atalez atal.

Irakurtzen ari zaren iruzkin hau, ikerketaren laugarren atalaren- Leialtasuna eta harremanak – bigarren iruzkina da. Iruzkin honetan ordenean berriro ere atzera joango gara aurreko iruzkinean tartean utzitako galderak berreskuratuz; honela, ikerketaren G46-G48 bitarteko galderak ditugu aztergai.

Lehenengo galderaG46. a, galdetuek euren bikotekidea desleiala izanez gero jakin nahiko luketen jakin nahi genuen, berriro ere,leiala/desleiala terminoa modu irekian utzi genuen, norberaren interpretaziorako.

Erantzunen arabera:

  • Gehiengon nagusi batek jaki nahiko luke bere bikotekidearen desleialtasuna (%80) Hau batez ere gazteen artean ematen da (%90) eta adinean gora egin ahala jakinmina gutxitzen da.
  • Ezkonduen %76ak jakin nahiko luke honen berri eta era berean egoera zibilari dagokionez jakinmin gutxien duten taldea dira. Egungo egoera zibilean urte gehien daramatenak dira interes gutxien dutenak hau jakiteko.
  • Egoera afketibo eta sexualak badirudi ez duela eragin berezirik gai honekiko, batazbestekoaz zertxobait gehiago bisexualek. Batazbestekoaren oso pareko mantentzen dira erantzunak edozein izan zoriontasun maila alor hauetan.

G46 Grafikoa

G46 Taula 1

G46 Taula 2

G46 Taula 3

G47. galderari helduko diogu jarraian, eta oraingoan desleialtasunaren kontzeptua zerbait urrutirago eramaten dugu, aurreko galdera bera da, baina oraingoan bikotekideak maitalea izango balu jakin nahiko lukeen galdetzen dugu, eta badago aldea bi galderei emandako erantzunetan, bai.

Erantzunen arabera:

  • Bikotekideak maitalea duen %92ak jakin nahiko luke, desleialtasun “puntualen” kasuan baina 12 puntu gehiago. Adintarte guztietan gertatzen da hau antzeko neurri batean.

G47 Grafikoa

G47 Taula 1

G47 Taula 2

G48.a den iruzkin honen azken galderarekin berriz desleialtasunak bikotean izan ditzazkeen ondorioak jakin nahi dituguzer gertatuko litzateke bikotekidea zurekin desleiala balitz?

Erantzunen arabera:

  • Desleialtasunaren aurrean galdetutakoen ia erdiek (%47) harremana bertan behera utziko luke eta %18ak harremana irekitzea proposatuko luke, azken hau homosexualen eta bisexualen artean ematen da gehien, azken hauen artean ia harremana bertan behera uztearen pareko.
  • Gizonezkoen %18ak onartuko luke bikotekidea desleiala izatea, emakumezkoen bikoitza baina bikoitza (%9)
  • Galdera hau izan da inkesta guztian ED/EE erantzun gehien jaso dituena, zalantza edo zailtasun gehien eman dituena, antza.

G48 Grafikoa

G48 Taula 1

G48 Taula 2

G48 Taula 3

Datu interesgarriak ezta? Ez al dugu beti jakin nahi izan horrelako egoeren aurrean zer gerta daitekeen? Nola jokatuko genukeen? Zer pentsatu ematen dute galdera hauek ezta?

Zein da zure iritzia? Esango diguzu?