Leialtasuna eta harremanak III

Sexuinkesta izenez ezaguna den “Euskal Herritarron harreman afektibo eta sexualei buruzko ikerketa” ren zabalkunde eta sustapenarekin jarraitzen dugu blogean. Iruzkin hau konkretuki, Leialtasuna eta harremanak atalaren hirugarren iruzkina da. 

Iruzkin honetan inkestan egindako hiru galderen erantzunekin arituko gara, oraingoan ere saltoren bat emango dugu ikerketaren ordenean, G49 eta G50 eta G54. Galdera hauekin bikote harremanetik kanpoko desioez galdetzen dugu eta erantzuna, noski, interesgarriak…

Lehen galdera G49.ak honela dio: Sentitu al zara inoiz zure bikotekidea ez den norbaitek bereziki erakarria? adi hemen ere bikotekidea dutene erantzunekiko ponderatu bait dira ondorio hauek.

Erantzunen arabera:

  • Bikotekide dutenen %87ak onartzen du noizbait sentitu dela bikotekidea ez den norbaitek bereziki erakarria; %38ak batzuetan sentitu dela dio eta %17ak askotan. %13ak dio inoiz ez dela bikotekidea ez den norbaitek bereziki erakarria sentitu.
  • Bikotekidedunekin jarraituz, orokorrean, emakumeak gutxiagotan sentitzen dira norbaitek bereziki erakarriak gizonezkoak baino. Emakumeen %13a inoiz ez dela erakarria sentitu dio, gizonezkoen %10aren aurrean. Era berean, gizonezkoen %21ak dio askotan edo etengabe sentitzen dela erakarria, emakumezkoen %13aren aurrean.
  • Homosexual eta bisexualak maizago sentitzen dira erakarriak euren bikotekidea ez den norbaitekin heterosexualak baino. Bikotekidedun heterosexualen %12,8ak inoiz ez dela erakarria sentitu erantzun du. Homosexualen kasuan ehunekoa 3,4a jaisten da. 

G49 Grafikoa

G49 Taula 1

G49 Taula 2

G49 Taula 3

Eta G50. galderarekin zerbait haratago joan nahi izan dugu, erakarpen soila ez ezik, desio sexualei buruz galdetu bait dugu…

Erantzunen arabera:

  • Erantzuleen %74ak onartzen du noizbait izan duela bikotekidea ez den norbaitekin desio sexuala; %30ak batzuetan sentitu duela dio eta %18ak askotan. %12ak dio inoiz ez duela izan desio sexualik bikotekidea ez den norbaitekin. 2016 han baino gutxiago eman zaio galdera honi aldeko erantzuna.
  • Gizonezkoen %30ak onartzen du etengabe edo askotan duela desio sexuala; emakumezkoen kasuan, aldiz, %13ak. Era berean, emakumezkoen %17ak dio ez duela inoiz desio sexualik izan; gizonezkoen kasuan, horien %8ak erantzun du hori.

G50 Grafikoa

G50 Taula 1

G50 Taula 2

G50 Taula 3

Eta berriro aurrera salto eginaz G54. galderara joango gara iruzkin honi amaiera emateko, hipotesiekin jarriatuz, bikotean hitzegin ondoren, zeure bikotekideak beste batekin harreman sexualak izatea onartuko zenukeen jakin nahi dugu. Erantzun garbiak eta hala ere ED/EE ugari hauen artean…

Erantzunen arabera:

  • Erantzuleen herenak (%35) onartuko luke bikotekideak beste norbaitekin harreman sexualak izatea, elkarrekin hitzegin ondoren; %42ak dio ez lukeela onartuko; %10ak dio ez litzatekeela horrelakorik gertatuko; azkenik, %12ak zalantza egiten du.
  • Bisexualen %56ak eta homosexualen %54ak dio onartuko lukeela. Hetereosexualen %31ak.
  • Nabarmena da dibortziatu / bananduen artean dagoela onartuko luketeela diotenen ehunekorik baxuena (%22), bikotekidegabeen erdiak (%43).

G54 Grafikoa

G54 Taula 1

G54 Taula 2

G54 Taula 3

Eta zuk, egin dizkiozu galdera hauek zure buruari? zer erantzungo zenuke? Bikotekidearekin hitzegin duzue inoiz honetaz? Zure ekarpena oso ongietorria izango da!

Eta honekin amaitu dugu atal honen hirugarren iruzkina, azkena geratzen zaigu, laugarrena, lehen galdera hau: Izango zenuke harreman sexualik zure bikotekidea ez den norbaitekin, bikotekidearen onespenaren ondoren? Interesgarria ezta?