Leialtasuna eta harremanak IV

Sexuinkesta kategoriapean, 2020an egin dugun “Euskal Herritarren harreman afektibo eta sexualei buruzko ikerketaren” berri ematen ari gara atalez atal.

Irakurtzen ari zaren iruzkin hau, ikerketaren laugarren atalaren – leialtasuna eta harremak – laugarren eta azken iruzkina da. Iruzkin honetan ikerketaren G51-G53 bitarteko galderak ditugu aztergai; harremanak bikotetik kanpo.

Iruzkin honen lehen galderaG51.ak honela dioIzango zenuke harreman sexualik zure bikotekidea ez den norbaitekin, bikotekidearen onespenaren ondoren? 1281 erantzunez osatutako lagina bildu dugu.

Erantzunen arabera:

  • Erantzuleen gehiangoari (%48) adostutako arau batzuen barruan gustatuko litzaieke bikotekidea ez den norbaitekin harreman sexualak izatea.
  • Gizonezkoen %56ak nahiko lituzke harreman sexual adostuak izan, emakumeen %38aren aurrean.
  • Heterosexualekin alderatuta (%43), bisexual eta homosexualen ehuneko altuago batek (%67; %70) nahiko luke adostutako arau batzuen barruan bikotekidea ez den norbaitekin harreman sexualak izan.
  • Egoera zibilari dagokionez, ezkonduen (%38) dio gustatuko litzaiokeela. Bikotedunek (%49) eta bikotekidegabeek; ere (%59) adostutako arau batzuen barruan harreman sexualak izan nahiko lituzke bikotekidea ez den norbaitekin.

G51 Grafikoa

G51 Taula 1

G51 Taula 2

G51 Taula 3

G52. galderari helduko diogu jarraian eta oraingoan dilematxoan jartzen dugu galdetua honela: Zure bikotekideak inoiz jakingo ez lukeela edo zuen erlazioan inongo eraginik izango ez lukeen bermearekin, edukiko zenuke harreman afektibo sexualik beste pertsona batekin? 1275 lagunek horrela erantzun dute…

Erantzunen arabera:

  • Erantzuleen %57ak dio ez lituzkeela izango harreman afektibo / sexualik beste pertsona batekin; %14ak zalantza egiten du eta %32ak izango lituzkeela onartzen du.
  • Gizonezkoen %36ak dio izango lituzkeela harreman sexualak, emakumeen %27aren aurrean.
  • Joera sexualari doagokionez, bisexualen %40ak erantzun du baietz, heterosexualekiko 10 puntuko aldearekin (%30).
  • Egoera zibilari erreparatuta, ez dago aldaketa handirik talde ezberdinen artean.

G52 Grafikoa

G52 Taula 1

G52 Taula 2

G52 Taula 3

Eta atal honen azken galdera, G53.a,  aurrekoarekin erlazionatua dago, desleialtasun bat gertatuz gero aitortuko zenioke bikotekideari?

Erantzunen arabera:

  • Erantzuleen herenak baino gehiagok (%36) aitortuko lioke desleialtasuna beste modu batera horren berri jakingo ez balu; %23ak aitortuko ez lukeela dio eta %10ak ez daki edo ez du erantzun nahi. %31ak azpimarratu du bikotekideari ez litzaiokeela desleiala izango.
  • Adina aurrera joan ahala, desleiala izan eta aitortuko ez luketeen ehunekoa altuagoa da, gailurra 45-64 adin tarteko pertsonen %34,4an egonik, 18-29 adintartekoen ia hirukoitza (%12,8). 18-29 adin tartean, ordea, dago desleiala izango ez liratekeela esaten duten ehuneko altuena (%37).
  • Bisexualak dira (%41), homosexual eta heterosexualekin alderatuta (%40, %35), desleialtasuna aitortuko luketen gehienak.
  • Egoera zibilari dagokionez, ezkonduen %30ak (egoera zibilen artean ehunekorik altuena) dio desleialtasuna ez lukeela onartuko.

G53 Grafikoa

G53 Taula 1

G53 Taula 2

G53 Taula 3

Atal honekin amaitu dugu ikerketaren parte nagusia, ikerketaren funtsari dagokiona, hurrengo atalak inkesta erantzun dutenen datu demografikoak eta ikerketaren balorazioek osatzen dute. Eta ez ahaztu zure ekarpenak gustora jasoko ditugula!