Brinkola

Arratsaldeko 15:51.

Irratian esataria kaixomaitiak atera duen Euskal Herritarron harreman afektibo eta sexualen inguruko 2020ko ikerketaren emaitzez ari da hitz egiten. Gehiengoak, behin edo bitan egiten omen duela txortan astean. Ja!

Ba nik ez.

Twitter-era jo dut. Ea zer dioten Kaixomaitiakoek. Ea nire sexualitatearen argazki orokorrago bat egiteko kapaz naizen. Ea ni bataz-bestekoetan agertzen naizen. Baina ez. Azken batean, horrelako kontuetan jende gehienak gezurra esaten du. Ez nau balio. Twitterreko kontuan behera arrastaka jarraitzen dut jendearen erantzunak irakurtzen. Jendea animatua dago. Zer den. Sexua aipatu eta oilandak bezala denak kukurrukuka hasi. Horien artean, arreta deitu nau @12otto21 izeneko erabiltzailearen txioak:

“%1,2-ko txorta saioa astean? Hori da Desira deitutako trenean ez direlako igo!” –
@12otto21

Grazia egin dit, “Otto, cómeme el toto” pentsatu dudalako. Fantasia bat eraikitzen hasi naiz. Nolakoa izango ote da Otto? Bere kontua stalkeatzen hasi naiz, goitik behera. Eta bera lizuna da. Oso. Bere txio, esan dezagun argi, inuzenteari erronka moduko batekin erantzungo diot, eta “Jarraitu” botoiari emango diot.

“Ez al da hori izango Brinkolara doan trena?” – @annanna_
“Jarraitu” botoiari eman diot.
“Probatu nahi?” @12otto21

3, 2, 1. @12otto21 jarraitzen hasi zait.

Eta uste dudana baino lehenago, mezu zuzen bat bidali dit Ottok. Urduritasun umela piztu zait. Zerbait nabaritu dut borborka pizten.

  • Treneko tiketa nik jada badut. Baduzu zuk ere?
  • Ez, nik ez dut ordaintzen. Aditua naiz horretan ;-).
  • Gipuzkoarra? Eta noraino mugitzen zara?
  • Brinkolaraino nahi baduzu.
  • Ze, baina serio?
  • Serio baino serioago.
  • Uau, bada, bidai luzea izan daiteke. Eta zukua atera diezaiokegu.
  • Zer, nire ananari?
  • Brinkola zer dago tropikoan, ala?
  • Ez dakit tropikoan dagoen zehazki, baina nik tropikoetako umeltasun eta berotasunak hartua nago. Aitorpen txiki bat egingo dizut: trenean ezagutzen ez dudan pertsona batekin geratzeak asko berotzen nau. Trenera igo eta
    Brinkolarainoko bideak eskaini dezaken guztia pentsatzen hasi eta…
    Otto isilik geratu da, horrelako uneek misterioa sortzeko eskatzen duten iraupena baino luzeagoz. Izutu egingo ote nuen?
  • Aizu Otto, ez ote zintudan guzti honekin izutuko?
    Eta Ottoren erantzuna:
  • Karkarkar! Treneko ordutegiak begiratzen ari nintzen. ;-P
  • Orduan, zu ere berotu zaitu fantasia honek?
  • Zuk ze uste duzu?
    Ottok irudia bidali dit tupustean. Zakil-irudi baten esperoan, bat batean nazkatzen hasiko naizen susmoa etorri zait. Irudia zabaldu eta RENFEko aldirietako trenen norabide guztietako ordutegien pantaila-argazkia zabaldu zait begi aurrean. Eta Ottok:
  • Bihar ze ordutan datorkizu ondo? Kasualitatea, edo ez, bihartik hurrengo astelehenera arte libre dut.
    Oso ziurraren itxura eman ostean, urduritasunak lekutxo bat egin du nire sabelean. Segituan, urduritasuna beheraka jaitsi eta basatiki zerritu naiz. Biharko eguerdiko 13:31etan geratu gara azken bagoian, azken atearen pareko eserlekuetan.

Urrutian, trenaren hotsa entzuten hasi naiz. Ez dakit, berotasunean hartutako erabaki ero honekin aurrera segi edo buelta eman. Trenaren ateak nire atzean itxi dira. Barruan nago. Banoa.

Bi geldialdi beranduago, ateak zabaldu eta Otto igo da. Bera da, badakit. Berak ikusi nauenean bota nauen begiradak guztiz ezabatu ditu zalantzak. Nere ondoan eseri da.

  • Kaixo. Otto?
  • Annanna?
    Nere parean eseriko zelaren aurreikuspena hautsiz, ondoan eseri zait. Eta zuzenean, atzokoari heltzea erabaki dut:
  • Beno, atzo azkenean ez zenidan esan Desira izeneko tren horretako, edo honetako zure fantasia zein den…
  • Ba txioa idatzi nuenean, ez nion horri hainbeste bueltarik eman. Baina espazio publikoa izateak, pertsona ezezagun batekin geratzeak, eta jendartean debekatuak dauden gauzak egiteak berak, berotzen nauen zerbait da.
  • Bai, niri horrek ere… baina, atzotik fantasia zehatzagoak sortu ditut: demagun, nire ondoan eseri beharrean, parean esertzen zarela; begiratzen nauzula, eta nik hankak ireki eta barruko arroparik ez dudala konturatzen zarela.
    Une horretan, elkarren besoak ukitzen hasi dira. Eta ni, automatikoki, hankak zabaltzen hasi naiz. Ottoren eskua, izterraren alde batean pausatu da, goxoki.
  • Edo demagun, nagoen leku honetatik, jende guzti honen aurrean izterrak laztantzen hasi eta eskua hankartera gerturatzen hasten naizela… Otto, mugimendu urduriz, dagoen eserlekutik altxatzen da, jertsea kentzeko. Kamiseta
    azpian, titiburuak zut ikusi dizkiot, eta haietako batean, piercing-a somatu diot.
    Umel, umel, umel, umel.
    Eta esan diot begirada bihurriz:
  • Zenbat zulo dauzkazu, Otto?
  • Anana, hori, zuk zeuk asmatu beharko duzu. Baina asko dauzkadala aitortuko dizut, eta den denak, erabilgarriak. Baten batek lekurik al du zure fantasietan?
    Kamisetatik heldu, eta gogor tira dut beheraka Otto eseraraziz. Askoz gehiago itxoin eta pentsatu gabe, bere lepoa hozkaz heldu dut, Ottoren hasperen artean. Lepotik, belarrira gerturatu ditut aho-ezpain-mihiak, xuxurlaka hasteko:
  • Oso bero nago.

Eta hori esan bezala, titiburuetako piercing-ari tira diot, gaizto puntu batekin. Ottok begiak itxi ditu, eta plazer hasperen handi bat botatzea galarazi duela sentitu dut. Oraindik bagoian jendea dago, eta ez da eskandalua sortzeko unea heldu. Bi gorputzak banatu egin ditugu, bakoitza bere tokira. Gorputza bero eta umel nabaritzen dut; eta gogor hankarteko mendiaren punta.

Elkarri begira geratu gara, elkarren gorputzen gose. Ottoren desira begiradak nire gorputza goitik behera gurutzatu du, eta ni are gehiago piztu naiz. Eta orduan konturatu naiz, trena ia guztiz hutsik dagoela.

Bagoian geratzen diren pertsonei bizkar emanez, zutitu naiz eta esku batekin maletak uzteko apala heldu, eta bestearekin Ottoren burua nire alura hurreratu dut. Ottoren gosea nabaria da, mingaina erabiltzen hasi den indarra kontuan hartuta. Miazkatu eta miazkatu ari da, bi ezpain artean mingaina gora behin eta berriro mugituz. Ez dakit zer egiten duen goialdera heltzen denean, baina garrasi ito bat ateratzea galari ezin dudan zerbait da. Bere burua gogor bultzatzen dut aluaren aurka, eta are gehiago tematzen da Otto ariketa horretan.

Gozamenaren gozamenez, hanketan indarra galtzen hasten naiz. Ohartzen naiz, ondoko eserlekuan pertsona bat eseri dela, eta disimuluan guri begira ari dela. Nere lehen erreakzioa guztiarekin amaitu eta gelditzea izan den arren, bigarren erreakzio bat izan dut. Ottoren aurrean eseri naiz. Kamiseta igotzen hasi naiz, nire bularrak ukitzen, eta titiburu
batean atximurka egin dut, Otto ere jolasera animatu nahian-edo. Lortu dudala dirudi, bera ere gorputza igurtziz hasi baita, kamiseta barrutik esku bat sartuz eta bestearekin galtzetako botoiak askatuz.

Nik eskua sabelean behera jaitsi dut aluraino, hatzetako bat barruan sartzen hasi naizelarik. Ondoren beste bat, eta azkenik hirugarren bat. Sartu-ateran ari naiz, Ottoren begirada lizunen erantzuna jasoaz.

Bera ere, hankartera abiatu da, eta igurzten ari da. Eta halako batean, eserita dagoela, galtzak beheraino jaisten ditu, bere zakil-izterrak ikusgarri eginez. Hanka sendoak ditu, eta borobil eta gogorra antzeman diodan ipurdiarekin guztiz bat datozela pentsatu dut. Ipur-masailak eserlekutik altxa ditu, eta buelta eman du eserlekuan belauniko jarriz eta
niri bere ipurdi – zakil – potroak eskainiz.

Berak, hatzetako bat ahora eraman du, eta hau ondo busti ostean, uzkia umeltzen hasi da hatzamarrarekin masaje zirkularra emanez.

Hori ikusita, altxa egin naiz eta leihoaren ondoan dagoen emergentziazko mailu gorri horietako bat kaxatik erauzi ondoren, Ottoren uzkira gerturatu naiz, ziur. Trenak tunelak nola, mailuaren kirtena hasi naiz gutxinaka-gutxinaka Ottoren uzkian barrura sartzen. Ondoko voyeur-ari begiratu diot. Sinesgaitzaren eta gurera batzeko desirazkoa den
aurpegia dauka. Eta berriz ere nirera itzuliz, sartu – atera jolasean jarraitu dut Ottoren tunelean.

Otto hasperenka ari den honetan, kirtena atera, eta bi hatz sartu dizkiot uzkiko paretak igurtzi eta arakatuz, mendia topatu dudan arte. Hor dago, prostataren tontor gogorra. Otto postura berean mantentzen da, baina hankartera begiratzen diot, eta konturatzen naiz haren zakila likatsu dagoela, eztanda egitekotan.

Orduantxe, voyeur-ari begiratu, eta eskuarekin guregana etortzeko keinua egin diot, mihiarekin ezpainak bustitzen ditudan bitartean. Laguna, guregana gerturatu da, eta Ottoren alboko eserlekuan eseri da. Zuzenean, Ottoren ahora gerturatu da musukatzen hasteko, nire aurreikuspenak goitik behera hautsiz. Are gehiago berotu nau honek.
Nere hatzak Ottoren uzkitik atera, eta bi besoez esertzera behartzen dut. Voyeur-a eta biak, Ottoren hankartera gerturatzen gara. Nik, gosearen gosez, potroak miazkatzen dizkiot, voyeur-ak felazioa egiten dion bitartean. Nere eskua, nire alua igurztera daramat, saihestezina bihurtu zaidan keinuan, klitoria eraginez.

Zakil – barrabilak miazkatzen ari garela, bion ahoak aurkitu eta fusionatu egin dira. Bere gorputza laztantzen hasi naiz, eskuak bizkarrean barrena eta ipur-masailetara eramanez. Ottoren eskuak gure genitalak laztantzen ari dira, eta ondoren bata zein bestea ahoratzen hasi da, erritmo pausatu baina jarraian.

Nire alua taupadaka sentitzen dut plazeraren plazerez eztanda egin nahian. Eta nahi gabe, muxukidea hozkatu dut ezpainetan, berak plazerezko hasperen bat botaz. Korritzeko gogoa dudala esan diet Otto eta besteari, eta biak nigan jarri dute arreta guztia. Otto nire bularretara goratu da, eta muxu – miazkada – hozkak tartekatzen hasi da, besteak
nire alua milikatzeari ekin dion bitartean. Haien buruak laztantzen ditut, gero eta indar handiagoz, orgasmoaren gertutasunaren seinaleak sentitzen hasi naizen bezala. Haiek tematuak daude haienean, baina ezin izan dut ekidin eskuetako bat alura eraman eta eragiten hastea. Klitoriaren gogortasuna eta aluaren taupada sendo baino sendoagoek
gorputz osoko biloak tentetu dizkidate. Orgasmoa gertuegi dela badakit. Otto eta bestea neri begira ditut, nire aieneen entzule eta miresle, haien sexuak eragiten, ur – jauziaren zain.

Oinetako behatzak uzkurtu eta etorri da eztanda. Oinetatik gora, eskuetatik eta burutik behera etorri den hotzikarak jo du nire alua, eta alutik kanpora, bigarren uhin batek zeharkatu du nire gorputza kanporaka. Ahotsak behar izan du aterabide bat, eta hasperen luze bat bota behar izan dut, altu, garrasia izatera heldu gabe, baina bagoi osoak entzun
ahal izateko adina ozen. Aluan sentitzen dudan taupada bakoitzaren ostean, uholde bat etorri da, likatsua, beroa eta gardena, Otto eta bestearen gorputz erdi – biluziak bustitzen hasi dena, eta haiek ere hasperenka ari dira. Plazerezko aurpegiak dituzte, eta horrek bigarren olde bat eragin du nire gorputzean.

Dardarak amaitu direnean, begiak ireki ditut. Leihoaren beste aldean Brinkola dago, giltzak hartu, makinistaren atea zabaldu, eta nire atzean atea itxi dut. Beste lan egun arrunt bat aurretik.