Infernuan blai

Pilula borobila edo hirukia. Borobila edo hirukia. Irribarre gaiztoz begiratzen nau eskua luzatu bitartean. Borobila edo hirukia. Bistara ezberdintasunik antzeman ez arren badakit emaitza ezberdina izango dela -borobila edo hirukia- bestela, ez lidake aukeran emango. Borobila edo hirukia. Borobila edo hirukia. Matrixen egon nintekeen, baina ez,
antroko sarreran nago.

Borobila.

“Zuk bai jakin”. Azeritxoak irribarre egin dit. Egia esan ez dakit zer aukeratu dudan baina irribarrea luzatu diot badaezpada, zer egin jakin gabe. Ez dakit bere aurrean iruntzi behar dudan ala ez. Osorik, zatika, bakarrik, norbaitekin… Titiburuak soilik estaltzen dizkion urre koloreko bularretakoan atzamar lodia sartu eta hau zuriz hautseztatuta atera du.

Nigana hurbildu eta astiro ahora zuzendu dit. Kontrolaezinezko bulkada batek ahoa zabaldu dit eta hura miazkatu dut. “Oso ondo laztana, goza ezazu”. Buelta erdi eman eta berriz ere atera gerturatu da. Goitik behera begiratu diot: azeri belarriak buru kaskamotzaren gainean, begi ingurua estaltzen dion maskara luzanga eta beltza, urre koloreko bularretako eta tanga ñimiñoak, ipur masailen erditik itxura goxoa duen azeri buztana, urre koloreko brillantinaz
margoztuta duen hanka protesia eta txarolezko bi plataforma handi. Femme fatale.

Pilula poltsikoan gorde eta aurrerantz egin dut, jende nahaspila horren artean barra aurkitzeko asmoz. Argi gorri eta moreek giroa berotzen dute eta tekno musika geldoak barnea dardararazten dit, bibrazioak aluan geldituko balitzaizkit bezala. Heldu berri naizen arren umeltzen senti dezaket hankartea. Inguratzen nauen fauna behatzen dut: brillantina eta lentejuelak, gorriak, moreak, fuksiak, beltzak, Rapunzzelak eta kaskamotzak, ileordeak, bular jolastariak, ipurmasail borobilak, borobilak, takoiak eta plataformak, era askotako sare-ehunak, boa luzeak, maskarak… Jendetzaren artean pole dantzariei begira geratzen naiz; hain leun, hain erakargarri, hain desiragarri… Maskara festa honen erdian ezin ditzaket aurpegiak ondo ikusi, baina bai tekno musika geldoaren erritmoan mugitzen diren gorputz lizunak. Haragi gosez elkarren ondoan berotzen diren gorputz lizunak. Guztiekin egingo nuke txortan.

“Zer jarriko dizut, Madamme?” esan dit begi-keinu bat eginez. Madamme. Ahaztua nuen nire mozorroa. Kortse granate batek gerria estutu bitartean sare-ehunez jositako galtzari-eusteko beltzek ipurdia bistan uzten didate. Takoidun plataforma beltzen gainean mugitzen naiz, perla faltsuzko lepokoa bular artean jolasean darabilt eta begi ingurua luma
beltzezko maskara luzanga batek estaltzen dit. “Atera Lucky Devil bat”. Gorputzaren gogoei ezin eutsi eta aldakak mugitzen hasi naiz, ezkerrera eta eskuinera, geldo, presa gabe, teknoaren baxuak jarraituz. Bularra eta paparra ere leunki mugitzen ditut, alde batera eta bestera, borobilak eginez, borobilak eginez, eskuak xamur-xamur lepotik mokorretara arte jaitsiz eta bidean ikutzen dudana laztanduz. Koktelari zurrutada luzea eman eta pilula kolpean irentsi dut, etorriko denaren desioz.

Pentsamenduak oihukatuko banitu bezala, nire aurrean piztia basati bat pausatu zait. Goitik behera begiratu dut, gorputz bihurri horrekin zer egingo nukeen imajinatzen dudan bitartean. Sare-ehun fin batez estalia dago, titimuturretan zinta itsasgarri beltzez egindako txoperak dauzka eta hankartean tira beltz mehe bat. Belaunetara heltzen zaizkion bota militar batzuk daramatza eta aldakaraino erortzen zaion adats morea. Leun mugitzen da, gorputzarekin uhinak eginez. Begirada nigan josita eskuak burura eraman eta ile artean sartu ditu atzamarrak, ezpainei haginka eginez. Badaki zertan dabilen. Nigana hurbiltzeko keinua egin eta parera hurbildu zait. Isilik dago, baina bere begirada bihurri horrekin dena diosta. Lepora hurbildu eta hau miazkatu dit, astiro-astiro behetik gora, belarrian hozkadatxo bat emanez.

Alua geroz eta umelago sentitzen dut, dardarka. Orroka dago, gose da. Parez-pare jarri eta gure gorputzek talka egin dute. Barra eta bere artean nago. Begiradak bata bestearen begietan iltzatuta ditugu. Bera soilik ikusi dezaket eta, teknoaz haratago, ez dut ezer entzuten.

Eskuineko hanka tolestu eta nire hankartean sartu du, izterrarekin nire aluaren aurka presioa eginez. Nire gorputzeko tenperaturak gora egiten du abiadura mugagabean. Hemen bertan gainkatuko nuke. Eskua eman eta, pelikuletan bezela, bere atzetik eraman nau, besteen gorputz artetik irrist eginez, ate baten aurrean geratu garenera arte. Elkarri begiratu eta kolpe batez zabaldu du.

Gela handi batera sartu gara. Kuartzitazko hormak, foko gorriek eta tekno musika geldoak giroa berotzen dute. Orain arteko aretoan egon ez diren elementuak aurki ditzaket: larruzko sofa beltzak, horman zein mahaietan lotutako kate eta eskuburdinak, zigorrak, sexu-jostailuz beteriko apalategia, kandelak, karatulak, muturrekoak… Mahaietako batean
bikote bat jolasean dabil: elkarren aurka lau hankatara jarrita ipurdiek haien artean talka egiten dute, bi aldedun dildo beltz handi bat aluetan sartuz eta ateraz, aurrerantz eta atzerantz.

Bat erabat biluzik dagoelarik bestearen gorputza latex gorri batek estaltzen du, hankartean soilik zulo bat utziz. Musikaren erritmoak ezartzen du mugimenduen abiadura. Kolpe bakoitzarekin lurrerantz zuzendutako bularrek haien artean talka egiten dute, gelatinazkoak izango balira lez; intziriak teknoaren musikarekin nahasten hasi dira.

Oharkabean bultz egin eta jarleku batera bota nau. Hitzik esan gabe jarraitzen dugu, jolasaren arauak jarraituz. Ez nago seguru sarreran miazkatutako kristala, ondoren irentsitako pilula ala pareko basapiztia -agian hirurak dira-, baina plazerrez eztanda egingo dudanaren intuizioa dut. Kortsea askatu eta sabelean musukatu nau, ezpainekin behera eginez hankartera heldu arte. Alutik gertu dagoen izter zatiak miazkatu dizkit. Ezkerra lehenengo eta eskuina ondoren. Tangaren gainetik musu eman dit. Luzea eta epela; leuna eta geldoa. Guztia likaztuta daukat. Atzamarrak ahoan sartu eta adurrez blai atera ostean titiburuetara eraman ditut, hauek laztantzeko asmoz. Alua oihuka sentitzen dut, gose-taupadez, mela-mela.

Hankartea ferekatu dit: uzkitik klitorira, gora eta behera. Tanga alde batera mugitu eta bere arnasa aluan sentituz berriz ere musukatu dit. Mugimenduekin jarraituz, era berean, behetik gora miazkatu dit, klitorian pausatuz eta hau zurrupatuz. Mingainarekin honen inguruan bueltak ematen dituen heinean atzamar bat hurbildu du nire fluxuari probetxua ateraz alua laztantzeko. Irristakor dago. Blai eginda nago. Atzamar bat sartu dit; laburra eta lodia da.

Erpurua dela esango nuke. Beso bat luzatu eta eskua bular batera eraman du, titiburuan presioa eginez eta laztanduz. Aldi berean erpurua atera eta bi atzamar luzanga sartu dizkit, astiro baina sendo. Mingainarekin klitorian jolasten jarraitzen duen bitartean atzamarrak sartzen eta ateratzen hasi da, hauek apur bat okertuz. Astiro baina gogor, nire aluko pareta guztiak laztandu arte. Eta berriro: astiro baina gogor, gozamenaren iturburura helduz.

Atzamarretako bat ahora eraman eta bustita dagoelarik, uzkian sartu dit. Goxo, leun. Nire arnasa geroz eta bizkorrago doa. Erritmoa bizkortu eta intentsitatea handitu du. Dardarka hasi naiz, ezin dut gorputza gelditu. “Mesedez, jarraitu”. Atzamarrek sartu eta atera jarraitzen dute eta nire arnasak adierazi bezala, eztanda egitear nago. Hankartea oso-osorik jango nioke; bihar arte narrutan egongo nintzateke.

Leher egin behar dudala sentitu bezain pronto atzera egin eta nire gainean paratu da. Neure aurpegiaren gainean hankartea zabal-zabalik duelarik hau estaltzen duen zinta kendu du. Bere alua besterik ezin dezaket ikusi: iletxo kizkurrek babesturiko ezpain lodiak, klitoria puntan pasteltxo baten ginga bat bailitzan, eta eztiz blai egindako zuloa.

Erabat aztoratuta nago.

Izterretatik ebatu dut eta bere laguntzaz hankartea aurrerantz eta atzerantz mugitzen hasi gara, alua nire aho eta aurpegian igurtziz. Nire Jainkosa da. Albertxiko likatsu eta gozo horretan atzamarra sartzera nindoala gainetik altzatu zait. Urrundu bitartean atzera begiratu eta begi-keinu bat egin dit. Ez dut ezer ulertzen baina, ze arraio, honek are gehiago berotzen nau.

Burua altxatu eta ingurua bete dela ikusi. Nondik agertu dira piztia guzti hauek? Sorginak eta ipotxak, lamiak eta maitagarriak, otsoak, katuak… Denak lizunak, denak jolasean, infernuaren goxotasunean.

Akelarrearen erdian deabruak hurbiltzeko keinua egin dit. Hau bai ironikoa. Besaulki batean eserita dago, hankak zabalik, hiruhortz gorri bat eusten duelarik. Irmo, seguru. Altan dagoen katu-kume bat izango banintz bezala, katamar hurbildu natzaio, pausu bakoitzarekin lepokoaren perla hotzak nire bularretan sentituz. Zintzarridun katutxo bat naiz. Belauniko jarri eta bere zangartera hurbiltzean, arropa kentzeko esaten diot; orain nik esandakoa egingo du. Zakilera gerturatu eta leun eta gozo miazkatzen hasi naiz, mingainarekin jolasean, gora eta behera. Oso gogor dago eta ikaragarri asaldatzen nau. Iztartea busti-bustia dut.

Bat-batean, zaaass! Zakila barrura arte sartu dut. Eztarrira arte eraman dut, oso gogor eta handi dago. Begiak itxita nire ilea eskuekin jasotzen du era berean indar gehiago egiteko beherantz, nik barnerago eta barnerago sartzeko. Ezin dut arnasik hartu. Ahoa zabaltzen saiatzen naiz arnasteko baina lortzen dudan bakarra adurra jaustea da. Lerdez beteta dauka hankarte dena, lerde epel batez. Geroz eta indar handiagoz eusten dit iletik eta geroz eta gogorrago estutzen du nire aurpegia bere zakilaren kontra. Itotzear nago. Ezin dut gehiago.

Kolpe batez burua altxatu eta berari begira gelditzen naiz.

Begiak gorri-gorri dauzkat eta aurpegi osoa adurrez beteta. Mela-mela eginda, nire alua bezala. Lepotik heldu nau eta gogor baina aldi berean goxo mahai gainera bota. Beherantz begira nago, lau hankatan, bularra eta burua mahaiaren kontra gogor. Badakit orain arte miazkatzen ibilitako zakil gogor eta epel hori sartu behar didala. Nahi dut. Desiatzen nago.

Nigana gehiago gerturatu, buztana alura hurbildu eta puntarekin laztantzen hasi da. Busti-bustita nago, eta honek bera oraindik gehiago aztoratzen du. Badakit. Senti dezaket. Astiro baina gelditu barik sartzen hasi da, barru-barrura arte. Jakingo balu zenbat gustatzen zaidan hain gogor sentitzea… Hain epel, hain busti. Niretzat, osorik. Erritmoa arintzen doa, geroz eta bizkorrago, geroz eta gogorrago. Nire aluko pareta denekin talka egiten du; bigun, bero, umel. Intzirika nago. Zeharkatzen nauen bakoitzean plazerrez lehertzen naiz. Gehiago emateko eskatzen diot, gogorrago nahi dudala. Ipurdian zaplastekoak ematen hasi da. Nik intzirika jarraitzen dut. Hau astindua!

Bat-batean zakila alutik atera eta buelta eman dit. Begietara begiratu nau, nire gaizto aurpegira: ezpainei haginka egiten diet; mihiarekin ezpainak laztantzen ditut. Tu egiteko eskatzen diot: Isur iezadazu listu lohi hori. Eta berak, nik eskatutakoari men eginez, tu egiten dit; behin, birritan, hirutan. Aurpegian, mingainean, titietan. Nire bularrera hurbildu eta hauek miazkatzen hasi da; hainbeste desio dituen titi txiki jolastariak, titiburu gogorrekin.

Miazkatzen jarraitu bitartean eskua zabal-zabalik daukadan iztartera jaitsi dit. Bai, busti-bustita jarraitzen du. Pare bat atzamar sartu eta jolasean hasi da. Ezpainak bularretik lepora igo eta hau miazkatu dit; mingaina gora eta behera mugitzen du nire belarri atzetik.

Lizunkeriak xuxurlatzen hasi zait, zer egingo lidakeen, nola. Atzamarrek sartu eta atera jarraitzen dute eta nire arnasak adierazi bezala, gutxi falta zait eztanda egiteko. Hor, mesedez, jarraitu. Dardara txikiak igartzen ditut gorputzean. Bai, gainezka egin dut. Zure txanda da laztana.

Jaiki eta dildoz betea dagoen apalategira zuzendu naiz. Aukeren artean more bat hartu -7,5 hazbeteduna- eta arnesekin izter artean estutu dut, estuegi agian, baina egia esan min honek erabat gozarazten nau. Nire zakil irmo honekin jolasteko prest, harrapakinari begia bota diot: lagun berri bat aurkitu du gurekin olgetan egiteko. Purpurinaz jantzitako maitagarri eder bat, gurpildun-aulki larrosean hankak erabat zabalik. Deabrua hurbildu eta, lau hankatan burua jaisten duelarik, tulezko gona altxatu eta zakila zurrupatzen hasi zatzaio. Ni, bitartean, harengana hurbildu eta uzkia miazkatu diot, kolpe batez listua botaz; erdira, zulora. Atzamar bat sartu diot poliki-poliki lubrifikatzeko baina honen beharrik ez duela ohartu naiz. Gel labaingarri apur bat dildoan bota eta hau sartzen hasi naiz, presarik gabe eta ikuskizuna gozatuz: maitagarri lizuna eta zakil-gosez ito beharrean dagoen deabrua. Infernuaren epelean biak blai; eta ni, neure txerren menderatuari merezitakoa ematen, barrura arte.

Ezkerretik norbait hurbiltzen sentitu dut: urre koloreko bitxiz apaindutako oihal zuri eta luzean bildutako Kleopatra nanoa da. Irribarre egin dit, jostalari dator, gure biltzarrera gehitu nahian. Paradisura batzeko keinua egin diot. Kaixo maitia.