Desio ilortuen zeldak II

Gauetako parrandetan animal eharrapakari, ohartzen zen hitz egiteko trebetasuna beti baliatu zuela ligatzeko xedez, azkenean ohartzeko, ez zela Matias izan neskak beregana biltzen zituena, alderantziz baizik, neskek zutela bera aukeratu.

“Zergatik uzten nauzu zure bularren ikutzen?”

“Esan dizut, ohar zaitezen zer maite dudan emakume baten gorputzean”

“Hortarako bakarrik?”

“Ez noski, zure eskuaren kontaktu aere gustatzen beitzait.”

Matiasek ez zakien zer egin, ez zakien Ainize besoetan hartu behar zuenez eta musukatu, ala hor egon zutik eta geldo. Paralisatua senditzen zen, ohartzen zen ez zakiela desio sexuala eta Ainizek eskeitzen zeion emozio hunkigarri haren arteko bereizketaren egiten.

“Zer gertatzen zaizu Matias, nahiz eskua bero duzun, badirudi beste guztia hotza duzula”

Bitxia da, orai eskua zure bularrean dudala, ez zaut desiorik pizten”.

“Ez zen hortarako egina ere”.

“Ados baina, aldiz, kalean ebilten ikusi bazintudan, orai zauden bezala, titiak kamisetaren oihalgi beletik dantzan erdia geri, soa argi, orduan bai desioa piztuko zitzaidan”

”Eta zerrek piztuaraziko zizun kalean eta ez heben ?”

”Gure herrian, kasik gizon eta motiko guziak ehiztariak dira eta erraiten dute, plazera ez dela animaliaren ehaiteko unean senditzen, baizik eta hartaz hurbiltzeko egiten den bidean. “

“Ohartzen zera zer erraiten duzun?”

“Bai”

”Orduan zuretzat, kalean ikusten duzun emakume erakargaria, ehizatu eta akatu nahi duzun animali bat da?”

”Ez noski. Baina gauza berdina da. Animalia bihurtzen da emakume, eta sexu harremanaren promesak erahiltzea ordezkatzen du”.

“Bueno, bada heriotz bortitzagorik!”

”Hebentxek bertan hil zinateke orduan?” ,

“Gogoaren pizten balin badakizu bai, zertarako ez…”

Matiasek erribatekin hartu zuen oharra. Eta iltzaturik egon. Hau ez zen ehiza bat, ez zen bere ohizko eskemetan sartzen. Harek nola zakien ba zerk gogoa pizten ahal zeion Ainizeri. Desio pizle izan behar horrek, ardura handiegia emaiten zeion. Nondik edo nola hasi behar zuen? Bazena protokolo bat errespetatzeko, ordena bat? behar zuena mintzatu? Entzuna zuen emozioneri behar zela fidatu, baina bera ez zen nihundik ere bere emozionetaz fida. Ez zakien ez eta bazuen ez ere…Nola bermatu ez jakin zaukun zerbaiti. Matiasen konbentzimentua karrakalatzen hasten ziren. Bat batean, helduen munduan galdurik den haur bat sendi zen, bakarrik, babesik gabe. Itolarriaren gaintitzeko, berriz ere Matias zerbaiten erraitera abiatu zen, baina Ainizek ez eion utzi hitzik ateratzen.

“Utzi nazu manejatzen!” esan nahi izan baleio bezala, neskaren ezpainak goxo pausatu ziren mutilarenetan, eta han une bat geldirik egon. Matiasek bere ezpainak uzten zituen Ainizenen beroaz konkistatzen. Mihia uzten zeion bereanarekin jolastera, izadi heze eta zaintsu baten presentzia bizia borogatzen zuen, berea desafiatzen ari. Neskak, hanka bata aulki baten gainean pausatu zuen eta bestea pixka bat ideki. Mutikoaren besoa hartu, bi anken artean pasatu, pelbisari pegatu eta Matiasi, eskuekin ipurdiaren hestutzeko agintea emanik, gerriarekin mugimentu borobilak eginez klitorisaren pizten hasi zen. Begiak itxita zeuzkan, eta intimitate gozagarri haren lekuko, bere baitatik ateratzen zeitzon arnas hestuaren ahots arinak ferekaz sartzen ziren Matiasen belarrietan. Batzutan, animale zauritu txiki baten irrintziak ziruditen. Beste batzutan berriz, elektrizitate deskargetaz astinduta balitz bezala, kuintaka, Matiasen gorputzari bi eskuekin tinko loturik, txakur kumen jolasen gisan, ahoaz janka ari zen motikoaren aurpegiari. Barneko uholde bultzadek eramanik, Ainizeren gorputz dardarak, azkenenan sotin espasmodiko bihurtzen ziren, plainu askazale batek ekaitzondoko barea ekarri arte.

“Besarka nazazu Matias” erranez, burua sorbalda babeslean ohatu zuen, eta han une bat egon, plazerak sortu leherketaren azken uhin goxoetaz zeiharkaturik izateko. Ainizeren aurpegi ederra gozatzen ikusirik Matias xorabatiatuta gelditu zen. Emakumea gorritzen ikusteak, bera gorritu balitz bezalako berplazera senditu zuela ohartzen zen. Alta, behin eta berriz haibat emakume eder oihuka gorritzen fantasiatu zituen, ustez bere zakil gogor kolpeen men, bena halako hunkipenik eta lilurarik ez zuen inoiz bizitu. Ordura arte ez zen ohartu, bestearen plazera norberarenaren iturri izaten ahal zela…

“Matias, ikusi badakizula gogoaren pizten. Gorritzeak baretu nau, etxera noa. Nik uste orai azkar lokartuko naizela”. Matiasen sudur puntan muxu bat pausatu, eta “eskerrik asko” esan zion, eta honek berriz “ez didazu ezer eskertu behar”. “Bai bada, zure gorputzarekin utzi nauzulako gorritzen”. Matias harrituta zegoen. “Baina nere gorputzak ezdizu plazerrik eman!”. Ainizek irrifar egin zeion. “Jakin Matias, plazera ez da emaiteko eginik, baizik eta hartzeko!”.

Santa Katalinako kaleko gau labrotsu hartan, Iduri zuen ibilzale bakoitza gorputz bakar baten elementu bat zela, eten gabe itzulika ari, bere beste erdiaren bilatu nahiz zebilana. Itzal herratu harien artea, emakume bat ageri zen, sex shop baten eskaparateari so. Gabardina luze batez estalia, gorputza sendo eta arina zuela ageri zen. Lepo indartsu batean pausaturik, buru lerdenaren gainetik, aizeaz harroturik, bere Ile beltzaranak aztaparkaz bezala zebiltzan aurpegiari. Matiasek berrogeita hamar bat urte emaiten zeitzon.

Barrura sartu aurretik ,emakumeak denbora bat eman zuen eskaparatearen aurrean. Matias aldiz, kanpoan egon zen, zain. Goaita egoite hortan, bere buruaren berotzen hasi zen.“Nor zen emakume hori, zerrek 50 urtekin bultzatzen zuen sex Shop batetan sartzera? Nolakoak ote ziren bere desio sexualak?” Imajinatzen hasi zen emakumea berriz sex shopetik aterako zela, eta berriz ere kanpoaldetik eskaparateari so egonen zela, Matiasen itxaroten. Matiasek bere gidoia prestik zuen. Hurbilduko zitzaion, eta eskatuko: ”zer ari zara ba gauza haueri begira?… Sexu gogoz zaude?” Matiasen fantasian, emakumeak kale ilun baten iskinera joaiteko gomita luzatuko zeion eta besoekin lepotik hartuta, musu luze eta bero bat emanen zeion bere gerriarekin Matiasena bilatzen zuen bitartean. Matiasek osatu pelikula hartan, emakumeak, gabardinaz aparte, kuleroak baizik ez zituen jauntzi bezala. Eskuarekin urratuko zizkion, eta han, bertan, euri pean, bien aurpegiak urez blai, paretaren contra follatuko zuten.

Noski, halakorik ez zen gertatu. Emakumea Sex Shopetik atera zen, taxi batetan sartu, eta joan…

Matias berriz ere sarrera gorriz marratzen zuen toki batean sartu zen, bakardadearen amildegiak eramana. Han, mutil gazte batek agurtu zuen, 30 bat urtetakoa, larrua kobre kolore, begiak bitxi ilun distiratsu eta soka fin batez marraztuak bezala.

“ Gau on…”

“ Barkatu, uste dut kofunditu naizela”

“ Eta zertan kofunditu zira ba ?»

«Egia esa nez dakit, non nago ba?”

“ Nonz auden?…Bakea eta lasaitasuna eskeintzen duen toki goxogoxo batean. Tokia bixitaraziko dizut nahi baduzu, eta gero zuk zeuk erabakiko duzu zer egin, ados?”

“Ados ez dut ezer berezirik egiteko, orduan, hau edo beste zerbait, berdin du”

Heben ere argia eta iluna tartekatzen ziren, gorria eta beltza. Pasio baten eskuin eta ezker aldean gelatxoak baziren. Nahiz barrura sartu, Matiasek ez zuen argi ikusten zer ziren gela horiek, ez zen nahiko argirik hortarako. Batzutarik beroa ateratzen zen, beste batzuetarik airea epelago, baina denak hutsak zirela ohartu zen. Kanpoko giroa hotza eta trixtea izanki, une batez toki ezezagun hartan gelditzea erabaki zuen: berak jakin gabe, gauez bakarrik idekitzen diren terma batetan sartu zen.

Sauna lehor batetan sartu zen, eta erdi ilunpean, luze luze etzan. Beroaren sensazioak on egiten zeiola laster ohartu zen. Emeki emeki izerdi ttanttak bere gorputzetik ateratzen senditzen zituen, gorputzaren alde batetik bestera hamarka iturri txiki sortzen balira bezala, beren ixuri sutilek ikarak sortarazten zituzten Matiasen baitan. Errekatxo horieri bere aretaren ezarten hasi zen. Lepo aldetik, emeki emeki bizkarraren behera zoatzanak baziren, bizkarretik berriz, bi ipur masailen arteko arrakalan sartzen eta barrabilen bi aldetako ezponda hersien barna galtzen zirenak.

Matiasen arnasa saltoka bezala bazabilan laztan likido horien gehiago senditzeko irrikitan. Errekatxoak geroz eta ugariago sortzen ziren motikoaren gorputzetik, eta gehien gozatzen zituenak, bizkarretik behera bere ipur mazaileko arrakalan sartzen zirenak ziren. Gozamen hortan zela, iturri harietarik bat besteak beno nabariagoa senditu zuen. Iruditzen zeion, besteak baino zabalxagoa zela, batzutan gelditzen zela, eta berriz partitzen. Ohartzen zen, bere ixuria ez zela besteak bezain zuzena, bere bizkarraren alde batetik bestela bazoala, larru gainean marrazkiak eginez bezala. Hau ere ipur masailako arrakalaren behera sartu zen, eta haren gozatzeko xedez, hankak ideki zituen. Hankak zabal zabala, etorriko ziren beste ixurieri eskeinirik, ohartu zen berak uste zuen errekatxo hura, ez zelaizerdi baten lasterra, baizik eta esku baten hatzen ibilbide atsegina. Sorpresa agradablea bazen, susto batek ere hartu zuen Matiasen baita. Burua altxatu bezain sarri ohartu zen kobre koloreko mutila zela bere gorputzarekin jolastatzen ari. Matiasek bere burua babestu nahiz, motiko gaztearen eskua baztertu zuen beldur batek hartuta…

” Lasai, utzi nazazu egiten”

Mutilaren ahotsa baketsua zen, goxoa, hasitako laztanen segitzeko promesa bat bezala.

“Matias, jakin plazera ez dela emaiteko eginik, baizik eta hartzeko”. Matiasi, Ainizeren hitzak etorri zitzazkion gogora, irrifar bat agertu zen bere ezpain bazterretan, eta luze luze berriz etzan zen, hankak zabal zabala, bere zentzu guztiak emanik mutil gaztearen trebeziari. Haren esku finek Matiasen gorputza esploratzen zuten, batean hanken gainti mantxo mantxo pasatuz, handik ipur masailak eztiki igurtzen zituen mugimendu borobilak arreta handiz eginez, tximeleta baten hegalkadak balira bezala. Matiasen gozamena geroz eta handiago zen, gerriarekin laguntzen zuen bere ipurdia altxatzen, plazer gogoari eskeintza eginez. Kobrezko azaldunaren aho epela bere ipurdira gerturatu zen orduan, eta arnas epel haren bila bazoan Matiasen ipurdia, mutil arrotzari ausardi gehiago izateko gomita eginez. Ipurdiak, ezpain bustien musuak nahi zituen, nahi zuen mingaina barrura sar leikion suge busti baten gisan. Bere barnetik, ipurdi alde hartarik, dei bat senditzen zuen, sensazio berri bat, zerbait gilikatzen ari, gomita ezezagun bat.

Larrua kobre koloreko mutilak, ez zuen Matiasen hitzen beharrik ulertzeko zoin ziren haren nahi edo beharrak. Bere zakila eskuan hartu zuen, tente, odolez puztua, kondoi batez jauntzi, eta Matiaseri erranez lau anketan jar ledin, emeki emeki sartu zeion ipurdiaren barna, Matiasek bere baitan senditzen zuen dei berri hartara iritxi arte. Batzutan mantxo, bestean kolpeka, mugimendu bakoitzak are gehiago idekitzen zuen Matiasen lore ezkutua. Bere gorputza dardarka zebilen ekzitazio izugarri batek astindua. Kendu eta sartu, sartu ahal zenik eta sakonena, arnas estuka zirudien, gorputz guzia izerdiz blai, eta bere ernaltxotx gogortua eskuetan harturik, masturbatzen hasi zen, kobrezko larrua zuenaren zakil kolpekin batera, eta dantza lizun haren erritmoan, uhain batek iraulia, orroa batez gorritu zen gure Matias.

Bere onera berriz itzulirik, Matiasek barkamena keskatu zereitzon motiko gazteari:

“Barkatu, semena denetan ixuri dizut”

“Ez da barkamen eskatzerik, oso polita zinen, gorritzen begiak itxita…”

“Eskerrik asko Ainize…”

”Zer diozu?!”

” Ezer, eskerrik asko zure gorputzarekin gorritzea uzteagatik!”

Dutxa bat hartu, berriz jantzi eta kanporako bidearen hartzera abiatu zen Matias.

“ Zure motxila ahatzi duzu aldagelan!”

”Ez du inporta, ez dut beharrik!”

Kanpoan ateri zen, kaleak oraindik bustiaz disdiratsu, Matiase nbegiak bezala…