Egoera afektiboa I

 

 

“Euskal Herritarron harreman efektibo eta sexualei buruzko ikerketan” 4 gai nagusien gainean galdetu genuen: Egoera afktiboa, Internet bidezko harremanak, bizitza sexuala eta leialtasuna eta harremana.

Lehen atala, Egoera afektiboari dagokiona, 3 iruzkinetan argitaratuko dugu, guztira 15 grafiko eta beste horrenbeste taula irudikatuko dituztena. Hau da lehen iruzkina G1-G5 galderak eta euren taula xehetuak azlatzen dituena.

Egoera afektiboa

Lehenengo galderari, G1 “bikotekidea baduzu momentu honetan?”, hiru erantzun posible eman zitzaizkien: 1) Bai harreman itxian 2) bai, harreman irekian 3) Harremanik ez. 

Guztira 4.280 erantzun hartu genituen aintzat, G1 grafikoan dituzue erantzun orokorrak eta taulatan berriz erantzun dutenen ezaugarri zehatzagoak, erantzunak  datu demografikoekin gurtzatuta jasotako emaitzak alegia.

Erantzunen arabera:

  • Euskaldun gehienek dute bikotekidea, harreman mota ohikoena itxia izanik. Euskaldunen %70ak harreman itxia du, %4,5ak irekia duen bitartean. %25,ak ez du bikotekiderik. 2016ko emaitzarekin alderatua, harreman itxia dutenen kopuruak gora egin du.
  • Harreman itxia duen gehiengoaren profila: 45-64 adin tartekoa [%81,2], emakumea, heterosexuala eta ezkondua.
  • Harreman irekia duen gehiengoaren profila: 18-29 adin tartekoa, gizonezkoa, bisexuala. 

G1 grafikoa

G1 taula1

G1 taula2

G1 taula3

Bigarren galdera berriz bikotekidea zutenei zuzendua zegoen, zehazki hauek egungo bikotekidearekin 5 urte barru elkarrekin jarraituko ote zuten espektatibaz galdetu zitzaien. G2 “bikotekidea baduzu, uste duzu hemendik 5 urtera bikotekide berareki jarraituko duzula?” kasu honetan 3.205 izan ziren lagin gisa hartu genituen erantzunak.

Erantzunen arabera:

  • Euskaldun gehienek (%79,7) bikotekide berarekin jarraituko dutela uste dute; %13,6ak ez du argi ikusten eta %6,6ak ez du uste. Bikotekidearekin jarraituko dulearen ustea ia 10 puntu igo da 2016tik.
  • Adina gora joan ahala bikotekidearekin jarraituko dutelaren ustea areagotzen da, bereziki 30 urtetik aurrera. Joera hau emakumezkoetan eta gizonezkoetan antzeko ematen da. Pertsona ezkonduetan eta egoera zibil berean 11-20 urte daramatenetan nabariagoa da.
  • Harreman heterosexual duten pertsonek homosexual / bisexual dituztenek baino gehiago uste dute bikotekide berarekin jarraituko dutela. Gauza bera gertatzen da harreman itxiak dituztenekin.

G2 grafikoa
G2 taula1

G2 taula 2

G2 taula 3

G3 galderarekin berriz bikotekidea non ezagutu zuen jakin nahi genuen, antzeko beste ikerketa batzuk ikusi ditugu eta sakonki hauen berri eman ere blog honetan bertan, denboran zehar aldaketarik eman ote zen jakin nahi genuen eta multzo demografiko ezberdinen artean alderik bazegoen ere.

Erantzunen arabera:

  • Lagunartea eta parranda dira bikotekidea topatzeko aukera ohikoenak euskaldunen artean.
  • Joera hau homosexualen artean aldatzen da, lagunartea (%23,0) Internet-engatik (%38,5) ordezkatua izanik. Datu hauek 2016ko ikerketarekiko aldaketa izan dute, interneta 16 puntu gutxiagorekin eta laginartea 6 puntu gutxiarekin 2020ko ikerketan
  • Bikoetikidea interneten gehien topatu duten ak 30-44 adin-tartekoak dira.

G3 grafikoa

G3 taula1

G3 taula2

G3 taula3

G4 eta G5 galderekin berriz maitasunari zegokien, jakin nahi genuen bikotekidea maite zuten eta maitatuak sentitzen ziren, nolabait ikusi nahi genuen bikoterik baden hala izaten jarraitzen dutenak “besterik gabe” edo okerrago, etsipenez. Aurrerago galdetzen dugu ere zer bilatzen duten bikote harreman batean. Erantzunak oro-har lasaigarritzat jo daitezke, G4ak 3.204 erantzun izan ditu, eta G5ak 3.206:

G4 Erantzunen arabera:

  • Euskaldun gehinen gehienek asko / izugarri maite dute euren bikotekidea. Bataz bestekoa 8,8 da. Joera hau 18-29 adin tartekoen artean da nagusi (%97) eta 45-64 adin tartekoenen artean bajuen (%90)
  • Zoriontasun maila afektibo / sexuala oso loturik dago bikotekidearekiko maitasunarekin.

G4 grafikoa

G4 taula1

G4 taula2

G4 taula3

G5 Erantzunen arabera:

  • Euskaldun gehienak bikotekidearengatik asko / izugarri maitatuak sentitzen dira, eta maila berean maite dute bikotekidea (badutenek).
  • Adintartea gora eginez gero sentitzen den bikotekidearen maitasuna txikitzen doa.
  • Emakumezkoak (%90,8) gizonezkoak (%84,9) baino maitatuagoak sentitzen dira.
  • Harremanaren iraupena handiagoa izan ahala gutxiago sentitzen dira bikotearengatik maitatuak.
  • Datuok ia ez dira aldatu 2016ko ikerketatik.

G5 grafikoa

G5 taula1

G5 taula2

G5 taula3

Hauek izan dira gure gogoetak, eta zureak? zerk deitu dizu atentzioa?