Euskal Herritarron hareman sexual eta afektiboei buruzko online inkesta anonimoa 2020ko otsailaren
10an zabaldu eta martxoaren 13an itxi genuen. Galdetegiaren diseinua Kaixomaitia.eus en egin zen,
hainbat orbanakoekin kontrastatu ondoren eta Aztiker Soziologia Ikergunearen aholkularitza
teknikoarekin. aldetegiaren sarreran genioen bezala, inkesta 16 urtez gorako* euskal herritarrei
zuzenduta zegoen, hiru hizkuntzatan (euskara, gaztelera eta frantsesa) eta, nagusiki, EguneanBehin
aplikazioaren bidez zabaldu genuen, Aste horretan 80.000 inguru ziren Codesyntaxeko lagunen
aplikazioan jolasean zebiltzanak. Era berean, harreman publikoak landu genituen sustapenean eta
hainbat hedabidek jorratu zuten gaia.
Guztira 66 galdera osatu genituen 5 ataletan banatuak:
1. Bizitza afektiboa
2. Internet bidezko harremanak
3. Bizitza sexuala
4. Leialtasuna eta harremanak
5. Datu pertsonalak
Ikerketa abiatzean garbi genuen online, internet bidez alegia, behar zuela izan, arrazoi ugarirengatik:
kostu baxuagoak, aplikazio erabilerrezak, hedapen erraza, azterketarako erreztasunak eta anonimoki
erantzuteko aukera. Badira hainbat webgune aukera hauek eskaintzen dutenak eta guk
Surveymonkey webgunearen bidez egitea erabaki genuen.
Guztira, ia 8.000 pertsonek sartu ziren galdetegia betetzera
Martxoaren 13an itxi genuen galdeketa eta Aztikerrek egin zuen lehen lanketa bat datu horien
gainean; jasotako datu horiek nondik zetozen ikusi ondoren, ponderazio teknikak erabiliz
unibertso ahalik eta zabalena osatu zuten.
Aztikerrek, ponderaketa egiteko, alegia, gure lagina unibertsora moldatzeko, bost aldagai erabili ditu,
bi multzotan banatuta:
1. Hizkuntza gaitasuna (EDBren datua) + Sexua (INE) + Adin tartea (INE) + Herrialdea (INE): Nola
banatzen diren Hego Euskal Herriko 18-64 urteko euskaldunak. Hau da, multzo bakoitzaren pisu
demografikoa. Adibidez, Arabako emakume gazte euskaldunek %1,2ko pisua dute gure unibertsoan
edo Gipuzkoako gizon gazte euskaldunek % 5,0koa, etab…
2. Bozka intentzioa (inkesta elektoralak, Aztikerrenak edo beste): Aurreko lau aldagai
orienbanaketari, bostgarren hau gurutzatu diete. Bozka lau multzotan banatu dute: EHBildu,
Podemos, EAJ-GeroaBai eta Beste (beste alderdiak, bozka zuria, abstentzioa).
Azken finean, egin duguna da unibertsoaren ezaugarri errealak eta laginean atera zaizkigun
ezaugarriak konparatu eta bakoitzari bere pisua eman, emaitzak ahalik eta sesgo gutxien izan
dezaten.
Horrela izanik, inkesta bete dutenen profilak ikusita eta fidagarritasun minimo bat bermatzeko
unibertsoa honakoa izatea erabaki dugu:
- 18 eta 64 urte artekoak (16-17 adinekoak oso gutxi izan genituen).
- Euskaldunak. Inkesta euskaraz bete dutelako edo nahiz eta gazteleraz bete, euskaldunak
direla erantzun dutelako (azken hauek gutxi dira). - Hego Euskal Herrikoak (Iparraldeko oso inkesta gutxi eta beste herrialderen batekoak ere
dozena bat). - Beraz, ematen diren datu edo ehunekoak unibertso horretara estrapolagarriak direla
esan daiteke.
TXOSTEN HONETAN EGITEN DIREN AZTERKETA ETA INTERPRETAZIOAK UNIBERTSO HONI DAGOZKIO SOILIK.
BATZUETAN “GADETUTAKOEN”, “EUSKALDUNEN”, “ERANTZUN DUTENEN” GISAKOAK ERABILI DITUGU UNIBERTSO HONETAZ ARI GARENEAN