Egoera Afektiboa (I)

 

“Euskal Herritarron harreman efektibo eta sexualei buruzko ikerketan” 4 gai nagusien gainean galdetu genuen: Egoera afktiboa, Internet bidezko harremanak, bizitza sexuala eta leialtasuna eta harremana. Galdeketaren beste atal bat izan zen erantzuleen datu demografikoei dagokiona. Guztira 73 galdera egin genizkien parte hartu zuten 2.500 inguru lagunei (nahiz eta ikerketaren emaitzetan hauen lagin esanguratsuena soilik hartu dugun kontutan)

Lehen atala, Egoera afektiboari dagokiona, 3 iruzkinetan argitaratuko dugu, guztira 15 grafiko eta beste horrenbeste taula irudikatuko dituztena. Hau da lehen iruzkina G1-G5 galderak eta euren taula xehetuak azlatzen dituena

Egoera afektiboa

Lehenengo galderari, G1 “bikotekidea baduzu momentu honetan?”, hiru erantzun posible eman zitzaizkien: 1) Bai harreman itxian 2) bai, harreman irekian 3) Harremanik ez

Guztira 1287 erantzun hartu genituen aintzat, G1 grafikoan dituzue erantzun orokorrak eta taulatan berriz erantzun dutenen ezaugarri zehatzagoak,erantzunak  datu demografikoekin gurtzatuta jasotako emaitzak alegia.

Erantzunen arabera:

  •  Euskaldun gehienek dute bikotekidea, harreman mota ohikoena itxia izanik. Euskaldunen %58ak harreman itxia du, %7ak irekia duen bitartean. %35ak ez du bikotekiderik.
  • Harreman itxia duen gehiengoaren profila: 30-44 adin tartekoa, emakumea, heterosexuala eta ezkondua.
  • Harreman irekia duen gehiengoaren profila: 18-29 adin tartekoa, gizonezkoa, homosexuala edota bisexuala.

 

 

g1_bikotekidea-baduzu-momentu-honetant1_bikotekidea-baduzu-momentu-honetanBigarren galdera berriz bikotekidea zutenei zuzendua zegoen, zehazki hauek egungo bikotekidearekin 5 urte barru elkarrekin jarraituko ote zuten espektatibaz galdetu zitzaien. G2 “bikotekidea baduzu, uste duzu hemendik 5 urtera bikotekide berareki jarraituko duzula?” kasu honetan 830 izan ziren lagin gisa hartu genituen erantzunak.

Erantzunen arabera:

  • Euskaldun gehienek (%70) bikotekide berarekin jarraituko dutela uste dute; %20ak ez du argi ikusten eta %10ak ez du uste.
  • Adina gora joan ahala bikotekidearekin jarraituko dutelaren ustea areagotzen da. Joera hau emakumezkoetan, pertsona ezkonduetan eta egoera zibil berean 6-10 urte daramatenetan nabariagoa da.
  • Harreman heterosexual duten pertsonek homosexual / bisexual dituztenek baino gehiago uste dute bikotekide berarekin jarraituko dutela. Gauza bera gertatzen da harreman itxiak dituztenekin.
  • Galdera hau izan da ED/EE protzentaia handien jaso duen bigarren  galdera.

g2_uste-duzu-5-urtera-bikotekide-berarekin-jarraituko-duzulat2_uste-duzu-5-urtera-bikotekide-berarekin-jarraituko-duzula

G3 galderarekin berriz bikotekidea non ezagutu zuen jakin nahi genuen, antzeko beste ikerketa batzuk ikusi ditugu eta sakonki hauen berri eman ere blog honetan bertan, denboran zehar aldaketarik eman ote zen jakin nahi genuen eta multzo demografiko ezberdinen artean alderik bazegoen ere.

Erantzunen arabera:

  • Lagunartea eta parranda dira bikotekidea topatzeko aukera ohikoenak euskaldunen artean.
  • Joera hau homosexualen artean aldatzen da, lagunartea (%17,9) Internet-engatik (%49,3) ordezkatua izanik.
  • 45-64 adin tarteko euskaldunek beste adinekoek baino gehiagotan topatu dute bikotekidea Internet-en edota lanean.

g3_non-ezagutu-duzu-bikotekidea

t3_non-ezagutu-duzu-bikotekideaG4 eta G5 galderekin berriz maitasunari zegokien, jakin nahi genuen bikotekidea maite zuten eta maitatuak sentitzen ziren, nolabait ikusi nahi genuen bikoterik baden hala izaten jarraitzen dutenak “besterik gabe” edo okerrago, etsipenez. Aurrerago galdetzen dugu ere zer bilatzen duten bikote harreman batean. Erantzunak oro-har lasaigarritzat jo daitezke, 824 lagunek erantzunik:

Erantzunen arabera:

  • Euskaldun gehinek asko / izugarri maite dute euren bikotekidea. Bataz bestekoa 8,5 da. Joera hau 30-44 adin tartean nabariagoa da.
  • Harreman irekia dutenen kasuan euren bikokidea asko edo izugarri maite dutela diote batazbestekoa baino 17 puntu gutxiagorekin (%74,5)
  • Joera sexualari dagokionez,  euren bikotekidea asko maite dutela diotenak homosexualak dira batez ere.
  • Zoriontasun maila afektibo / sexuala oso loturik dago bikotekidearekiko maitasunarekin.

g4_zenbat-maite-duzu-bikotekidea

t4_zenbat-maite-duzu-bikotekideaG5 Erantzunen arabera:

  • Euskaldun gehienak bikotekidearengatik asko / izugarri maitatuak sentitzen dira, eta maila berean maite dute bikotekidea (badutenek).
  • Adintartea gora eginez gero sentitzen den bikotekidearen maitasuna txikitzen doa.
  • Emakumezkoak (%91,8)  gizonezkoak (%84) baino maitatuagoak sentitzen dira.
  • Aurreko galderan bezala, homosexualak dira zentzu honetan euren bikotekideengatik maitatuen sentitzen direnak.
  • Harremanaren iraupena handiagoa izan ahala gutxiago sentitzen dira bikotearengatik maitatuak.

Hauek izan dira gure gogoetak, eta zureak? zerk deitu dizu atentzioa?