Erotismoz blai I

Hitzaurrea

Hona hemen lau mikroipuin gozatzeko, narratzaile orojakile batengandik urrunduz, saiakera orojale bat. Errealitatearekin duen antzekotasun oro, kointzidentzia hutsa da. Edo ez.


Gaztetasuna eta ausardia

-Aupaaa, zer moduz aspaldiko??? Ongi espero dut, neu nahiko lanpetuta ibili naiz azken aldian, lana, ikasketak, kirola… Hauetako batean nahi baduzu, gelditu gaitezke hor zehar zerbait hartu eta afaltzeko! Ba, esango didazu, muxu bat!

Pare bat hilabeteren bueltan errepikatzen zen horrelako Whatsapp mezu bat Juneren edo Kemenen telefonoan; biak ere gazteak ziren eta bazirudien ez zutela tarteka gelditu eta konpromezu gehiagorik gabe, konpainia onean, sexu ona izatea besterik buruan.

Beti erritual bera errepikatzen zen, Kemenek furgonetan jasotzen zuen kale berean, ordu antzekoan, afaldu aurretik pare bat trago hartu eta afaltzera joateko moduan, konbertsazio arin eta alaiean jarduten zuten, afaltzeko toki on eta merke bat ezagutzen zuten nahiko aparte zegoena bien lagunarte gertutik eta ondoren furgonetan sartzen ziren mugitzeko asmoarekin, orduan Kemen poliki-poliki Juneren ahora gerturatzen zen eta mihiarekin musukatzen zuen, gozo laztanduz. Horretan ari zela eta azkarregi izan gabe, eskua Juneren iztarretan jartzen zuen, Junek ere gerritik edo masailetik eusten zion Kemeni goxo… berotuz joaten zen egoera, Kemenek Juneri beroki gainetik bularrak igurtzen zizkion… eskua izterretan goraka eramanez eta azkenean poxpolinera iristen zen, une horretan June ere ez zen atzean gelditzen, mutilaren lokotxa hartzen zuen galtzen gainetik. Jada egoera bero-bero zegoenean “atzean jarriko gara?” esan ohi zuen bietako batek eta atzeko aldera pasa ohi ziren. Ohea minutu batean montatzen zuten bien artean, gantzontziloetan gelditzen zen bata eta bestea kulero eta titi-zorroekin soilik.

Kemen abila zen bularretakoak esku bakarrarekin askatzen baina hasieran sorbaldatik tirantetxoa beso gainera kentzen zion xuabe eta eskuarekin bular bat hartzen zuen azpiko aldetik gozo, eusten ariko balitz bezala…ondoren bestea…xarmanki igurtzitzen zizkion eta baita matxana ere beste eskuarekin, Junek bitartean bizkotxoa hartzen zion eskuekin eta gora eta behera zebilen berarekin esku artean. Erakarpen handia zegoen bien artean eta Kemeni zakila azkar tentetzen zitzaion, gogor-gogor zuen… June berriz, bustirik jartzen zen segituan, mutilak behatzekin klitorisa estimulatzen zion bitartean.

Horrela ari zirela, Junek Kemenen eztena eskuarekin helduaz eta bueltan-bueltan bezala ibiliaz, ahoan sartu eta ateratzen zuen, txistuarekin bustiz. Bitartean Kemenek bi eskuekin bi otarrak hartzen zizkion, honela denbora gutxian egon ohi ziren, bestela partidu bukaerara iritsiko baitziren segituan. June ohean etzanarazten zuen Kemenek maitekiro eta txirla jaten zion zenbaitetan, ondoren bustian egiten zuten gustora asko, elkar pasioz muxukatzen zuten bitartean, segundu gutxitan biak iristen ziren orgasmora, askotan, biak batera gainera.

Ondoren, elkarri besarkatuta gelditzen ziren mantekin tapatuta eta erlaxazio betean. June gazteagoa zen Kemen baino eta honela egon ostean orduren bat edo beste, Kemenek etxera eraman ohi zuen.

Ez zioten galdetzen batak besteari ea ikusi gabe egoten ziren bi edo hiru hilabete horietan beste neska edo mutilik egon zen tartean. Adar kontuetan, ez ziren ganaduzale sentitzen. Agian, bazekiten egon zitekeela eta ziurrenik egongo zirela bat baino gehiago, beraz, ez ziren gai horretan sartzen, minik ez hartzeko edo.

Egun batean, gelditu ziren zerbait hartu eta afaltzeko baina hiriburuko alde zaharrean festa zen eta trago gehiago hartu zituzten normalean baino, parrandan zebiltzala komunera joan ziren biak batera, hantxe hasi ziren topera muxukatzen eta eskua sartzen elkarri, txizagurak jota zegoen jendea kanpotik ate-joka zebilen bitartean. Kemen komunean eserita eta June bere gainean jo ta su, isilik egin nahian kontuak biak.
Ri-rau egin zuten. Atera ziren, gustora geratu zirenean eta kanpoan itxaroten zirenen marmarrak entzun ostean, beste trago bat eskatzera joan ziren, barre txikiarekin.

Handik pare bat ordura, koxka batean eserita zirela, jada trago mordoxka batekin gainean, egiak esaten hasi ziren elkarri. Kemen oso gustora gelditu ohi zen Junerekin baina June bera baino dezentez gazteagoa zenez, iruditzen zitzaion oraindik asko zuela bizitzeko Junek, erlazio serio batean hasi arte. Bestetik, nahiz eta erakarpen fisikoa izugarria izan, une hartan ez zuen garbi ikusten Junerekin erlazio luze batean hastearen kontua. Agian, ausardia falta izan zitzaion Kemeni erlazio bat izaten ez saiatzean baina gau hartan ausarta izan zen eta sentitzen zuena esan zion.

Denbora dezente zen bi edo hiru hilabetean behin gelditzen ari zirela, baina Kemenek hortik aurrera ez zuen ezer egon zitekeenik sentitzen bere barnean eta ez zion Juneri denbora galtzerik suposatu nahi. Kontziente zen Juneri hori esateak gehiago elkar ez ikustea ekar lezakeela ondorio gisa, June mindu egin zitekeelako. Eta bai, halaxe izan zen.

June negarrez hasi zen, Kemenek ongi egin zuela sentitzen zuen baina aldi berean pena ematen zion Junek. Bestetik, ez zuen guztiz ulertzen bere jokaera ere; sexua mundiala zen, neska jatorra eta polita zen, ongi konpontzen ziren… hala ere sentitzen zuen ez zuela guztiz betetzen edo ez zela momentu egokia.

Gau horretan, besarkatuta egon ziren luzaroan, asko hitz egin zuten bakoitza nola sentitzen zen eta Junek ea elkarrekin lotan gelditu zitezkeen eskatu zion Kemeni, jada besteetan baino beranduago egin zitzaien eta ez zuen Junek etxera joateko gogorik aurpegi horrekin eta ordu horietan. Elkarrekin egin zuten lo besarkatuta eta hurrengo goizean eraman zuen etxera Kemenek.

Handik bi edo hiru hilabetera, Kemenek berriro bidali zion mezu bat Juneri, ea zer moduz zegoen galdetuz, gogoa zuela berriro egoteko eta bueno… ea zer esaten zion.

Junek ez zuen ezer gehiago jakin nahi izan eta Kemeni pena eman zion arren, ulertzen zion. Hala ere, betiko gogoan geratu zitzaizkion elkarrekin pasatako pasioz beteriko gau haiek.

Batzuetan zaila izan daiteke bi pertsonek gauza berdinak bilatzea edo une aproposean elkarrekin topo egitea, izan daiteke bietako bat gazteagoa baina adinez zaharrena denak ausardia falta izatea eta sufritu nahi ez duelako, maitasunari aukerarik ez ematea.