Erotismoz blai II

Sexua eta nortasuna

Interneteko aplikazio hauetako batean izan zuten elkarren berri: Instagram, Facebook, Tinder, Grinder, Twiter, Esfinter… Ui! Azken hau ez nago ziur ba ote den.

Libek argazki oso sexyak zituen bere perfilean ikusgai eta Aiotzek ere tarteka igo ohi zituen mendiko argazki batzuk. Neska segituan “bazilatzen” hasi zitzaion. “Kale borriko” bat zela, mendiko argazkietan ikusi zuela eskalatzen eta argazki politak zituela baina ziurrenik “usain txarra” izango zuela izerditan ibiliko zelako beti etab. luze bat; Aiotz ere bere mailara jetsi zen eta adarra jo zion gogotik., “hiritar pija bat” zela esanez eta ea perretxikotara joanez gero, takoiekin agertuko al litzatekeen galdezka.

Libe erdalduna zen, bere gurasoak dirudunak ziren, esaten zuenez eta bera ere toki esklusiboetan ibiltzen zen. Estilo handiko emakumea zen eta berak bazekien. Zenbaitetan harro puntu bat zuen. Aiotz aldiz, euskaldun mendizale bat zen, langilea eta sasoi handiko mutila; nahiko mundu ezberdinetatik zetozela esan genezake.

Kuriositate puntu batekin biak ere, eta besterik ezean, une atsegin bat pasatzekotan, gelditu ziren zerbait hartzeko. Ardo bat, bi, hiru… hartu zituzten berriketa eta hitz jario ederrean, ezberdinak ziren arren pentsakeraz eta jokabidez, erakarpena hor zegoen. Konplizitatea sentitu zuenez Aiotzek poteoak iraun zuen denbora guztian, xuabe-xuabe Liberen ezpainetara jo zuen muxukatzekotan eta Libek bueltatu zion muxua. Goxoa eta laburra izan zen baina balio izan zien elkarrekin gustora zeudela baieztatzeko.

Gauzak horrela eta Libe handik gertu bizi zenez, etxera gonbidatu zuen; besterik gabe, ardoa burura igota biak ere, igogailuan zihoazela egoera nabarmen berotu zen, muxukatze beroan aritu ziren Libe bizi zen 9. pisuraino igotzen igogailuak iraun zuen bitartean. Igogailutik ateratzean, adineko emakume bat agertu zitzaien parean eta biak disimulatuz sartu ziren Liberen etxera. Jada etxe barruan, sofan zilipurdika zebiltzan, Liberi zahatoak titi-zorroetatik kanpora ateratzen zitzaizkion; bere hitzetan titi-zorro horiek txortarako bakarrik ziren. Sofan zeudela, Libek bost baten kontrakoan gogor jardun zion eskulanetan Aiotzi, Aiotzek ere nahi izan zuen arrain bat izan, bere sudurrarekin ukitzeko Liberen arrainontzian eta amodiozko burbuilak egin, Juan Luis Guerrak abesten zuen moduan “Burbujas de amor” abestian. Bere helburura iristeko, Libek body beltz sexy bat zuen azpitik irekitzen zena botoitxoekin, linjeria fina atsegin zuen Aiotzek eta goxotasunez kendu zion bilgarria bonboiari, jan aurretik.

Logelara joan ziren azkenik ohe zabalean erosoago aritzeko. Aiotz azenario handiko mutila zen eta barru-barruan sentitzen zuela esaten zion Libek, eztarriraino sartzen ziola eta ahotik irtengo zitzaiola oraindik, hauetako batean. Ispilu bat zuen Libek logelaren ezkerrean, horma-armairu batean eta han euren burua ikusteko aprobetxatzen zuten ohe kirolak egiten zituztenean.

-Ez dakit zenbat iraungo dugun baina txuloketan egingo dugu behintzat.”-esaten zion Libek irribarre maitakor bat egiten zion bitartean.

Sexua ona zenez, askotan elkartzen ziren baten etxean ez bazen bestearenean, arratsalde osoa ohetik atera gabe igarotzen zutelarik, jan, edan, erre eta sexua; hori zen bikotearen errutina.

Aiotz oso mutil argala zen eta hala esan ohi zion Libek, “ez dakit nora joaten zaizun jaten duzun guztia, buztanera dirudienez, txato!”

Libek ere gorputz ikusgarria zuen, kurba handidun emakumea zen eta horrek Aiotz asko motibatzen zuen, muskerra gogorrago jartzen zitzaion oraindik.

Libe neska hiritarra izanik eta Aiotz herrikoa eta mendizalea; elkarren planak exotikoak egiten zitzaizkien, halako batean, mendira joan ziren Aiotzen autoan eta bueltan, autoan zihoazela, mendi bide batean zehar joan behar zuten kilometro batzuetan. Gaua zen eta poliki-poliki zihoazen. Zerbait kontatzen ari ziren elkarri eta haserre puntu bat izan zuten, horren ostean, ixilik zihoan bakoitza bere munduan. Aiotzek garrantzia kendu nahi izan zion gertatutakoari…

-Libetxo, bakeak egingo ditugu? -bota zion.
-Ez dakit ba, zurekin sexua ona dut baina bestela…
-Dezente haserretzen gara bai… baina sexua ona, eh!
-Jajaja, bai. Badakigu zer egin orduan bakeak egiteko!
-Orduan, Liberen eskua bere ttottoloan jarri zuen Aiotzek.

Gauza batek bestea ekarri zuen eta Libek Aiotzen sardina galtzetatik atera ondoren, mihiarekin miazkatzen hasi zitzaion, gero eta gogo gehiagorekin sartuz ahoan eta honela jarraitu zuen Aiotzen esnea ahoan sentitu zuen arte, dena irentsi zuen eta bere kopilotu tokira bueltatu zen isil-isilik. Ondoren biak irribarre inozo batekin gelditu ziren elkarri begira eta gertatu zenak buruan eragin zien sentipenaren ondorioz, barrez jardunzuten tartetxo batean.

Denbora pasa ahala, haserreek gain hartu zioten sexuari, zeloak eta segurtasun ezak agertu ziren; batak zein besteak ez zuten jakin norbere harrokeria otzantzen eta elkarrekin pasatako une gogoangarriak oroimenean gordez, bakoitzak bere aldetik jarraitzea zela onena erabaki zuten, elkarri min eman gabe.
Baina bakoitzak bere bidea hartu aurretik, Aiotzek umore pixkat jarri nahi izan zion egoerari:

-Zaindu eta gogoan izan; ez da txotxoka egitea, txankletetan zoazenean bezalako soinurik egiten ez badu! Jajajja.
-Jajaja, zaindu zeu ere bai. Eta agur, alde! Ez ditut agurrak atsegin!
-Agur