Euskal Herritarron harreman afektibo eta sexualen inguruko ikerketa 2020

2020ko abenduaren 11an, Donostiako Koldo Mitxelena Kulturunean, goizeko 11.00-tan “2020 Euskal Herritarron Harreman afektibo eta sexualei buruzko ikerketa“ren aurkezpena egin dugu

Prentsaurrekoan parte hartuko dugu:

2016an lehen aldiz egin genuen ikerketa eta aurten ere, otsailean, alarma egoera aurretik egindako galdeketaren bidez, errepikatu dugu ikerketa, Aztiker Ikergunearen babesarekin. 

Galdetegia online egin zen, 2020ko otsailaren 10etik 28ra bitarte, anonimotasuna erabat bermatuz. Guztira 8.000 lagunek hartu zuten parte galdetegian eta 4.500 inguruko laginean oinarritutako ondorioak bildu ditugu datorren ostiralean aurkeztuko dugun txostenean. 

Ikerketa 73 galdera, 73 grafika eta 185 taulaz osatua dago 5 atal nagusitan banatuta:

1) Bizitza afektiboa

2) Internet bidezko harremanak

3) Bizitza Sexuala

4) Leialtasuna harremanetan

5) Datu demografikoak

 

 2016ko ikerketaren txostena eta aurkibideak hemen dituzue eskuragarri. Txosten honen berdina da 2020koa eduki eta galderen aldetik. 

 

2020 ko Txostena hemen duzu eskuragarri

Banner Sexuinkesta 2020

Prentsaurrekoak 2020ko txostenaren laburpen bat aurkeztu dugu, hemen duzu irakurgai.

Aurkezpena_Azala Sexuinkesta 2020