“Hi eta biok ez gaituk sekula berriro elkartuko”. Horrela amaitu zuen gure azken elkarrizketak. Ordutik ez genuen gehiago hitzik egin. Inoiz topo egin izan genuen alde zaharrean edo parrandaren batean, baina “agur” egoki bat baino ez genion egiten elkarreri. Sei urte igaro izan baziren ere, ezin nuen esaldi hura burutik kendu, ziztaturik neukan barrenean. Geroztik beste lagun berezi batzuk izan banituen ere, nire gaueko auto oparien inspirazio eragile bilakatu ziren hitz horiek. Ezina, debekua. Berarekin izandako sexu topaketen oroitzapenek eta ezin berriro errepikatzearen ideiak, berotasun izugarrizkoa eragiten zidan.
Tabernen itxierak eta 22:00etako etxeratze aginduaren egoerak, benetan ere zailtzen zuten jendea ezagutzeko aukera. Ostiral euritsua zen eta Ainhoak bere etxera gonbidatu ninduen “tarde de juegos” egitera. Bere lagun eta ezagun batzuk ere etortzekoak omen ziren, “sei asko jota”, esan zidan. Nik ez nituen ezagutzen, baina jende berria ezagutzea beti gustatu izan zait. Haren etxera heldu nintzenean ordea, Ainhoaz gain beste norbait ezagutzen nuen egongela txiki hartan. Begiradak elkartrukatzean bihotzak buelta terdi eman zidan. Urtebete bazen elkar ikusten ez genuenetik eta orain, bapatean, hor zegoen bera, sofan eserita.
“Ezagutzen duzue elkar?”, “B… bai, bistaz” erantzun nuen. (Bistaz!? Benetan… bistaz!? Mesedez!) Berak ez zuen ezer esan. Aurreikasitako irribarre zuzen bat aurpegian margoztu baino ez zuen egin, eta horrela geratu zen kontua.
Ardo gorri artean, Dixit, Jungle speed, Trivial…era jolastu ahala, egoera arraro hura erlaxatuz joan zen. Gure azken topaketan bizi izandako kutsu hotz hori ez zegoen han. Taldean egonda errazagoa zen dena. Hala ere, ezin nion begirik kendu, inoiz baino ederrago ikusten nuen. Ardotik ardora, aharik eta ederragoa. Nahi gabe (edo nahita) gure begiradak elkar gurutzatzen ziren uneetan, debekuak ate joka astitzen ninduen burua. Bera aldiz, erlaxatuta zirudien, ondo pasatzen, disfrutatzen, barre egiten (ai! bere irribarrea…).
Afalordua pasa zitzaigun jolas eta ardo artean. Baita 22:00ak ere… eta ezin etxera bueltatu. Baina diotena egia da, ardoarekin arazoek beste kolore bat hartzen dute. “Lasai! moldatuko gara lo egiteko!” bota zuen Ainhoak. Oso gustora geunden jolasean eta inork ez zuen kontrakorik esan.
Jolasek musikari utzi zioten lekua, eta musikak, berbaldi eternalei. Bakuna, kulturaren egoera, sexua, oroitzapen anekdotikoak, sexua, hezkuntza sistema pribatua, sexua… Elkarrekin mundua konpontzeaz aspertu ahala, jolaskideak oheratuz zihoazten, eta ni urduritzen. Azken parrastada botatzera joan nintzen, baina komunetik bueltatzerako, salan bera baino ez zen geratzen. “Amaituko al diagu hau?” Lehen aldia izan zen gau osoan nigana zuzentzen zela zuzenean. Azken ardo botila erdia baino ez zen geratzen. “Noski!” Agerikoa zen dardarari eusten saiatuz, oraingoan bere ondoan eseri nintzen sofan.
Aukera polita zirudien iraganaz hitz egiteko, gutaz hitz egiteko agian. Baina egia esateko, ez neukan kontu horiek nahasten hasteko gogo handirik momentu hartan. Esango nuke, berak ere ez.
Irribarre egiten zidan, ardoa zerbitzatzen zuen bitartean. Aspaldi elkarrekin egon ez izanak eta horrebeste denbora bera ahaztu nahian ibili izanak antza, fruituak eman zituen eta konturatu nintzen, jadanik ez nuela horren ondo ezagutzen pertsona hura. Ezin nituen bere begirada eta keinuen esanahiak deszifratu. Nire gogoari eutsi nahi nion. Gogoa nuelako, gogo izugarria. (Eutsizak, egoerari aurre egin, lagun gisa ardo bat hartu zezakeagu). Nire pentsamenduetan galduta nintzela, bapatean “Komunera noak” esan eta altxa egin zen.
Bakarrik geratu nintzen, aurreko hormari begira eta bere sexuaren oroitzapena ezin burutik kenduz. Komunean zelan ataratzen zuen, zelan igurzten zuen pixa egin ondoren eta zelan gordetzen zuen bere gantzontziloetan. (Ze gantzontzilo izango ote ditu jantzita?) Konturatzerako, nire txandalaren azpian, ardoak ere lokartu ezin izan zuen sua agerian zegoela konturatu nintzen.
Bakero estuetako botoietako bat askatuta bueltatu zen egongelara. (Kabroia!) Zuzenean paketera begiratu nion nahigabe, liluratuta. Eztakit konturatu ote zen edo, baina segituan behera begiratu eta azken botoi hura lotu ondoren, nire ondoan eseri zen, hankak irekita. Urduritasunez, botila hartzera joan nintzen eta bere aurpegitik oso gertu pasa nuen neurea, ia elkarri ukitu arte. Bere usain goxoa barruraino sartu zitzaidan, ahaztua neukan. Barrenetik, izkutatu ezin izan nuen plazerezko hasperen txiki batek ihes egin zidan.
Eztakit ardoak berari nola eragin ote zion gehiago; bere kontzientzia erabat hodeituz, ala bere izkutuko piztia esnaraziz. Ala biak. Baina aurrera begira zegoela bere edalontzitik edaten, ezerezari begira, bat batean, nire izterraren gainean jarri zuen bere eskua, astiro. Ez ninduen begiratzen, soilik xuabe xuabe laztantzen zidan. Izoztuta gelditu nintzen, estatua bat. Dagoeneko ezin nuen nire kanpindenda inolaz ere disimulatu. Erdi dardarka, “aizak… etzekiat ideia ona den” ahotik irten zitzaidan. (Baina zer diok!) Pentsatu nuen nire barrurako. (Ideia aparta duk! Zenbat aldiz korritu ote haiz izaretan horrelako egoerarekin fantaseatuz!)
“Egia da…” esan zidan berak. “Ez duk ideia ona” hasperen egin eta segituan nire lepoa musukatzera bota zen, trakets. Holakorik ezin genuela egin errepikatuz eta bere ezpainekin lepoa jaten zidan bitartean, bere eskua nire prakaren barruan sartu zuen. Gantzontziloen gainetik, dagoeneko erabat gogor neukan zakila laztandu ahala, belirrarira “sentitzen diat, ezin nauk gelditu” esaten zidan, arnasestu artean, behin eta berriro. Zorabiatzeko zorian egon nintzen momentu batez. Bapatean, nire zakila estu eutsi zuen eta begiak sutan zituela, zuzen begiratu eta musu eman zidan.
Gizadiaren historian musua musu denetik, ekintza hura asmatu zenez geroztik, beste guztien gainetik dauden bost musu existitzen dira. Gau hartakoak ordea, guzti horiek gainditu zituen…
Eztakit zenbat iraun zuen aho dantza eder horrek, baina kitto, su etena apurtua zegoen jadanik. Berak nahi izan zuen! Gerritik heldu eta nire gainean eseri nuen, ipurditik gogor eutsita, neuregana bultzaraziz. Bere zakila sentitzen nuen sabelaren kontra. Aldakekin aurrera eta atzera egiten zuen berak etengabe, ipurdia nire hankartearen kontra igurtziz. “Etzan” esan nion. Segituan txintxo txintxo bere bakeroak eta kamsieta kendu zituen eta sofan jarri zen ahoz gora.
Hura zen hura sofan etzanda aurrez aurre nuen oparia. Gogoari ezin eutsiz, zuzenean eraman nuen ahoa bere izterretara, horzkada txikiak emanez, bere bularra eskuekin laztantzen nuen bitartean. Ahoarekin gora igoz ahala, bere arnasestua areagotuz zihoan. Horrek izugarri jartzen ninduen. Erabat bustia zuen gantzontziloa ahoarekin zeharkatu nuen eta bere zilbor inguru iletsuarekin jolastu nuen aldi batez mihiarekin, berak nire eskuko atzamarrak xurgatzen zituen bitartean.
Atzamarrak bere ahotik atera eta gantzontziloa beherarte jeitsi nion tupustean. Zakil hura ez zen gogoan neukan fantasietakoa bezain erraldoia, horrenbeste denbora igaro ondoren, irudia distorsionatu nuen nonbait. Baina hain zen polita benetan… Osorik sartu nuen ahoan, gupidarik gabe. Uste dut inoiz egin izan dudan mamadarik gozagarriena izan zela hura… Esfortzuak egin behar izan nituen zakil gogor eta goxo hura ez aginkatzeko! “Geldi, geldi! Korrituko nauk bestela!” erregutu zidan. Horixe bera nahi nuen nik ba, nire aho barruan leher zedin. Baina zorionez edo zoritxarrez, zentzuak hots egin zidan, eta gozaldi hura ahalik eta gehien luzatzeko konbentzitu ninduen.
Aurpegitik gogor heldu zidan bi eskuekin eta bere ezpainak nireen kontra zanpatu. Bultza egin eta bere aurrean etzanarazi ninduen. “Biluztu…” esan zidan. Belauniko zegoela, prakak eta gantzontziloak kendu zizkidan, eskuekin izterrak altxarazi eta nire uzkian ahoarekin galtzeari ekin zion. Bizarrarekin ipurdian kilimak egiten zizkidan eta zerua ikutzen nuela sentitzen nuen tarteka. Osorik barrurarte sar ziezadan baino ez nuen nahi.
Gogoeta hartatik bueltatzerako, kondoia jarrita zuen eta nire ipurdiaren inguruan igurtziak egiten hasi zen, begietara zuzen begiratzen ninduela. Nire eskuak bere eskuekin harrapatu zituen, eta goxo sartu zidan, osorik barrurarte. Musu artean urtu ginen berriro ere… Minutu terdiko astinaldia nahikoa izan zen “Ezin diat gehiago! Jarraituz gero banoak!” xuxuarlatu zuenerako. “Ni ere!” Esaldia amaitu aurretik ere, orgasmo bikoitzak eztanda egin zuen etxe osoan.
Behin beroaldia amaituta, gorputz erdialdean konzentraturik geneukan odol guztia burura igo zen berriz, beranduegi agian. (Edo agian ez). Kontua da, horren barneratuta zaigun erruaren sentsazioak gure gorputzak hoztu zituela segituan.
Irribarre eta elkar begirada lotsatien artean jantzi ginen barriro, eta hitz handirik esan gabe, sofan lokartu ginen biok, manta azpian, bata bestearen ondoan.
Hiru ordu eskas lo egin nituela uste dut. Begiak ireki, berokia eta zapatilak jantzi eta ixil ixilik irten nintzen etxe hartatik inor konturatu gabe. Buruko min txikiarekin etxe aldera abiatu nintzen. Kaletik nihoala, irribarre maltzurra eragiten zidan esaldia, buruan lekutxo hartu nahian nuela konturatu nintzen: “Hi eta biok ez gaituk sekula berriro elkartuko.”