Jackson Pollock

– Ez dut uste berriro deituko didanik…
– Zergatik diozu hori? Azaldu didazunaren arabera gustatu zaizkio zure artelanak.
– Bai, hasieran harridura aurpegia ipini du, ez zuen espero nire lanek halako kalitaterik izango zutenik. Kolore hautaketa garbia eta egokia egin dudala esan dit, baina…
– Heldu gogor pentsamendu horri. Geroak esango du.
– Ados, bai. Arrazoi duzu. Eskerrik asko, Lander. Pasa iezazkidazu piper gorriak, mesedez.
– Laban hau zorrotzagoa da, hartu. Mattin.
– Esan.
– Laban hau zorrotzagoa dela diot. Eta utzi buruari bueltak emateari, ahal duzun neurrian.

Mattinek birikak zabal betetzen dituela ikusten duzu. Airea gorputzean barrura garbi sartu eta hasperen luze batez itzultzen du etorri den tokira. Lander pozik dagoela nabari duzu. Erlojura begiratzen duzu. Gaueko hamarrak puntuan. Irailaren 15a. Mugikorra hartzen duzu. Azken asteetan deskargatutako aplikazioetan aurrera eta atzera begira zabiltza, gaurko gau hotza berotuko dizun norbaiten bila. Ezker eskua praketan barrena sartzen duzu leunki. Eszitatuta zaude. Sukaldera begirada azkar bat bota eta zure bi pisu-kideak musuka ikusten dituzu. Elkarri jaten ematen ari dira, barrez. Begirada mugikorrera daramazu. Gustukorik ez. Duela bi egun ezagututako baten mezu bat iristen zaizu: “Bazatoz?”. Inola ere ez. Ez diozu erantzuten. Aurreko egunean ez zintuen zuk nahi bezala zaindu eta gaur errepikatu egin nahi du? Ez. Nahiago duzu etxean bakarrik geratu beroaldiarekin. Hankartea igurzten hasten zara. Bikotea mahaian esertzen da afaltzera algara artean. Ez duzu eskua ateratzen.

– Gaur Anek ez du hemen lo egingo.
– Gurasoen etxera joan dela esan dit, bai. Normala.
– Ura.

Zuk itsasoko ur guztia behar zenuke duzun berotasuna lasaitzeko. Mattin doa uraren bila. Ezagutu zenuen egunean bertan ohartu zinen sekula ez zenuela halako ipurdirik ikusi. Hain da perfektua zuretzat. Pauso bakoitzaren ondoren egiten duen mugimendu txiki horrek izugarri kitzikatzen zaitu. Zure hankartean, Etna. Eskuarekin igurzten jarraitzen duzu. Lander jaten hasten da. Zu disimuluan Mattinen itzulerari begira zaude. Ez darama barruko arroparik. Porrua zintzilik nabari zaio. Galtza grisak asmatu zituen pertsonari eskerrak ematen dizkiozu, dagoen tokian dagoela. Ñabardura guztiak ikus daitezke argi eta garbi. Lodia da. Zerbait esaten dizu, zuk buruarekin baietz egiten diozu begietara begiratu ere egin gabe. Gelditu egiten da pitxerra eskuan duela. Zuri begira dago barrez.

– Ez al duzu nahiko txortan egin egun hauetan, ala?
– Zer?

Barrez jarraitzen du sorbaldara gerturatzen zaizun bitartean. Zakila zure azalarekin ontaktuan jartzen da, galtza grisaren oihal fina soilik dela tartean, eta gerriarekin lauzpabost bultzada ematen dizkizu ahoarekin plazer garrasi ozenak egiten dituela. Lander ere barrez ikusten duzu. Zuk bor-borka nabari duzu mahastia. Irribarre lotsati bat ateratzen zaizu eta janariagatik eskerrak eman gabe hasten zara jaten, oraindik eskua praken barruan duzula ohartu gabe.

Afaria amaituta, harrikoa egiten hasten zara. Bi mutilek mahaian eserita jarraitzen dute, jolasean. Mattin oinarekin kilimak egiten hasi zaio Landerri. Pixkanaka girotzen hasten direla ikusten duzu. Gaur ere larrua jotzen entzungo dituzu zure gelatik. Berdin dio zure eta haien gelen artean Anerena egoteak. Dena entzuten duzu gauero. Mattinen plazer oihuekin lo hartzera ohitu zara dagoeneko. Eta gaur ere izango duzu festa. Hori bai, ez haiek bezainbestekoa. Konturatzerako, Mattinek oina Landerren ipurdiaren azpian jartzen du, behin eta berriz, perineoa leunki laztanduz. Landerrek ahoa irekitzen du tarteka. Harrikoa bukatu gabe eskuak lehortzen dituzu eta praken botoiak askatzen dituzu banan bana, haiei begira zelatari zaudela. Belaunetaraino jaisten duzu dagoeneko blai dagoen barruko arropa. Hankak pixka bat banandu eta ipurdia sukaldeko marmolaren kontra jartzen duzu. Arnasa kentzen dizu bere tenperatura hotzak. Baina laster ohitzen zara eta masturbatzen jarraitzen duzu.

Gozamenak begiak itxiarazten dizkizu. Zuk, ordea, tinko jarraitu nahi duzu begira Landerren prakak bolumena nola hartzen duen ikusteko. Ez dira ohartu haiei begira zaudenik. Oraintxe bertan ez dizu batere axola. Kea darizu. Mattin salto batean Landerren gainean jartzen da eta belarrira xuxurla egiten dio:

– Prest nago, Samuel.

Landerren begiak distiraz betetzen direla ikusten duzu. Mattin soinean hartu eta ezer esan gabe haien gelara joaten dira presaka. Ez dakizu zergatik deitu dion Samuel. Orain ez duzu horretan pentsatzen. Orkatiletan duzun arropa erantzi eta sukaldean uzten duzu. Haien gelara zoaz pixkanaka. Soinurik egin gabe. Gerritik behera biluzik. Hankartea marruka duzu. Aneren amona hil izanaz pozten zara une labur batez. Arnasestuka entzuten dituzu bi mutilak.

Gerrikoaren belarriak lurraren kontra talka egiten du haien gelan. Landerrek galtzak kendu berri dituen seinale. Gerturatzen zoaz bikotearen gelako atera. Bidea inoiz baino luzeagoa egiten ari zaizu. Berotasuna gorputz guztira zabaltzen zaizu. Berdin dio etxetik kanpo egiten duen tenperatura hotzak. Etxea sutan dago. Mutilak sutan daude. Zu sutan zaude. Atera iristen zara. Listu hotsa entzuten duzu. Muxuak ere bai. Konpas arrarodun arnasak ere bai. Burua gelako atearen kontra jartzen duzu gozo eta zure behatz likatsuekin atea guztiz itxi gabe dagoela ikusten duzu. Mugimendu txiki bat egiten du barrura. Orain aurrez aurre dituzu Mattin eta Lander. Larrugorritan. Katarsia. Mattinen ipurdi biluziari begiratzen diozu lehenengo. Zure irudimena motz geratzen zen. Uste baino mamitsuagoa dauka atzealdea. Ohean etzanda ikusten duzu Lander, itsasontziaren masta tinko zutik duelarik. Lerdea dario, Mattin sutsu ari zaio alde batetik eta bestetik miazkatzen. Ez zaio masta osoa ahoan sartzen, baina saiakera egiten ari da behin eta berriz, Landerren glandea eta Mattinen txintxarria lagun egin daitezen.

Lau hanketan jartzen da Mattin, lanean gogotsu jarraitzen duen bitartean. Zuretzako ipurdi perfektua den horren azpian, bere barrabilak. Horiek bai, hil kanpaiak. Dilin eta dalan dabiltza alde batetik bestera. Edota tolon eta tolon agian. Landerrek begiak itxita jarraitzen du, eskuin eskuarekin Mattinen ilea eztiki laztantzen duen bitartean. Hankak biltzen ditu, belaunak bularraldera gerturatuz. Mattinek irribarre egiten dio, baina begiak itxita dituela ikusita, belarrira gerturatzen zaio:

– Samuel, begiak itxita jarraitu nik esan arte. Eta txintik ere ez.

Landerrek buruarekin baietz egiten du, eta irribarre bihurri txiki bat nabari diozu ezpainetan. Mattinek eskuekin izterrak gogor heldu eta Landerren branka lasai utzita, popan jartzen ditu orain energia guztiak. Zuk ingurura begiratzen duzu. Sekula ez zenuen pentsatuko egoera horretan zure burua ikusiko zenuenik. Izugarri gustatzen zaizu dakusazuna eta irribarrea ahoan duzula, bi eskuak maisuki erabiliz zure sumendi propioari laba atera nahian jarraitzen duzu, bikoteari adi begira. Hortzekin ezpainei hozka egiten diezu gogor, min egiten dizuten arte. Mattinek listuarekin bustitzen du porrua. Ziur eta leun, Landerren barruan sartzen du pixka bat, gero atera egiten du. Listu gehiago. Berriro barrura. Landerren kexu txiki bakoitza muxu eder batekin ordaintzen du Mattinek. Landerrek gogor ixten ditu begiak. Mattin une batez geratu egiten da.

– Emaiozu txistorra nire taloari.

Zast! Landerren garrasia eta bien algarak. Sexuaren usaina nabari duzu. Mattinen porrua intermitenteki ikusten duzun bitartean Landerrek bi eskuekin ipurmasailak zabaltzen ditu. Mattinek eskua lepoan jartzen dio, estu helduz. Landerrek begiak zabaltzen ditu baimenik gabe, apropos. Begirada konplize eta atsegina ikusten duzu bien artean. Mattin bultza eta bultza ari zaio, gero eta biziago. Landerrek hortzak estutzen ditu. Zuk ere bai. Eskuin titiburua estutzen hasten zara ezkerreko eskuarekin. Gertu zaude, gutxi falta zaizu. Gutxi falta zaie. Mattinek are estuago heltzen dio lepotik.

– Esan nire izena, ozen. Orain!
– Jackson! Jackson!
– Ozenago!!!
– Jackson!!! Jackson!!! Jackson!!!

Suziriak eta su artifizialak Landerren barrenean. Mihise zurian zertzelada eroak. Pollock artistaren imitazioa opari. Mattinen begiak inoiz baino zabalago ikusten dituzu. Landerrek burua alde batetik bestera mugitzen du. Apnean geratzen da eta lehen arnasaldiarekin batera barrenak husten ditu. Bularra likatsu geratzen zaio. Zuk jo eta su jarraitzen duzu bi mutilei so. Orain bai, begiak ixten dituzu. Hiru. Bi. Bat. #&%/! Etna esnatu da. Sumenditik laba inoiz ez bezala ateratzen zaizu. Inguruko lurra eta pisu-kideen atea bustitzen dituzu. Berriro ere, katarsia. Isilik egon bazara ere, marru egiten duzu. Arnasestuka zaude. Atzean duzun paretaren kontra jartzen duzu bizkarra. Hankak dardarka dauzkazu. Eskua kopetara daramazu, izerditan zaude. Barregura duzu. Gertatu dena egia ala ametsa den zalantza egiten duzu une batez.

Gelako atea irekitzen da. Mattin eta Lander begira dituzu. Harrapatu egin zaituzte. Gerritik bera biluzik. Ingurua narrasturik. Haiek ere biluzik. Elkarri begiratzen diote mutilek. Mattinek zakilari heltzen dio. Aurrera eta atzera mugitzen du. Landerrek adi jarraitzen du zuri begira. Mattini muxu ematen dio belarritik gertu. Lotsatuta, alde egitear zauden horretan, ahoa irekitzen dute.

– Barrura sartu nahi?