Gehitu elkartean izan ginen emakumeen “Sexuinkesta” aurkezten

@iarandia

Asteartean, Martxoak 7, eta hurrengo eguneko aldarrikapen egunaren baitan, Gehitu Elkarteak gonbidatuta, euren egoitzan izan nintzen iaz plazaratu genuen “Euskal Herritarron harreman afektibo eta sexuali buruzko ikerketaren” emaitzen aurkezpena egiteko. Oraingoan, emakumeek emandako erantzunak soilik ardatz hartuta.

73 galderakoko ikerketa potoloa izaki, eta gisako aurkezpen batek dituen denbora mugak kontutan harturik, aurkezpenaren prestakuntzetan, eurei eskatu nien ikerketan egindako 73 galdera hauetatik 20 aukeratu zitzaten. 20 hauek gehi nik neronik aukeratu nituen beste pare batekin osatu nuen azpian duzuen aurkezpena.

19.00tan genuen hitzordua, lekua apain, goxo, aulkiak prest, Aintzane, gehituko koordinatzailearen, harrera atsegina, ordenagailua eta proiektorea martxan, 40 bat aulki beste horrenbeste laguni atsedena emateko prest… Halako batean Izaskun Gehituko idazkaria azaldu zen eta ordu-laurden beranduago bidean galdu zen Larraitz. 37 aulki ipurdi gabe geratu ziren 🙁

Arre ala so?

Arre!

Eta familia koxkorrean, lotsa handirik gabe, ekin (ge)nion aurkezpenari. Deneriko iruzkinak egin genituen, gogoeta interesgarriak erantzun batzuei zentzua hartu nahian… gustora… luze, gaueko 21.00ak jo zuten bitarte.

Hemen duzue atzo erabili nuen aurkezpena osorik. Emaiozue begiratu bat, mereziko du!

[su_document url=”https://blog.kaixomaitia.eus/wp-content/uploads/2017/03/Gehitu_Martxoak-8_Aurkezpena.pdf” width=”980″][/su_document]