Gizon baten itzala

Kaixomaitia.eus Kontaketa Erotikoen Leihaketako Finalista

Maddi Loiti

 

Maiz imaginatzen nuen zu bezalako gizonak nolakoak izango zinateketen intimitatean.

Zure maskulinitate hegemoniko kapa eskuin eskuarekin helduko zenuke, atzamar txikia altxaturik. Begiztatxoa leun askatuz, era delikatu batean kapa kendu eta logelako lurrean jausten utziz.

Nire aurrean kentzen zenuenean ez zeneukan gizonen arauen barruan egoteko beharrik, nahi zenuena izan zintezkeen. Katakume zauritu batetik, deabrura. Mutil beldurti bat edo gogor foiatzen zuen emakumea. Besarkada bat behar zuen panpina edo titi puntak indar guztiaz estutuko zizkidana.

Jada berdin zion luma edukitzeak, gizarteak gizon bezala ulertzen duen eredutik urrun. Jada guztiak galdua zuen ikasia geneukan zentzua. Aukera berriak egarri ziren. Garrantzia zeukan bakarra zure desiuen bidea jarraitzea zen, nireekin batera. – Ahaztu nolakoak garen hemendik kanpo, hemen guztia izan gaitezke – esaten nizun belarrira, nire ezpainen humeltasuna antzeman zenezan.

Beti izan zara gizon bat, hitzaren muturreko zentzuan, gizon bat, un hombre. Negar malkoak isurtzeari beldurra diona, ostiaka konpontzen dituena arazoak, lagunen komentario matxistei, arrazistei… belarrimotz egiten diena, “rudoa” esatea gustatzen zait. Ez zara gimnasiora joaten zure muskuluak zehaztera, metrosexualen kontua delako. Benetako gizonek lanean egiten dute muskulua eta zu langile klaseko sozialista amorratu antikontsumista antikapitalista antifaxista bortitzak ere lanean egiten duzu muskulua, gizonek bezala. Makarra zara eta harro zaude, musika gogorra entzuten duzu eta gogor foiatu gero lagunen aurrean gizon bat zarela justifikatzeko edo.

Hori zirudien, baina biok genekien nirekin zeundenean hitz horrek plazan zeukan zentzua galtzen zuela. Kapa lapurtu nizun noizbait eta orain ez duzu nigandik ezkutatzea lortzen.

Guztia somatzen nizun eta bazenekien. Hautsi zintzakedan eta bazenekien. Bazenekien baita segurua zela eta ez zintudala inoiz hautsiko, horregaitik jarraitzen zenuen nigandik hurbil. Zaurgarri zinen heinean askea ere zinelako.

Nirekin zeundenean zu zinen zure osotasunean. Zure argi guztiak ikustea erraza da begiratzen zaituenarentzat baina nik zure itzalak ezagutu nituen, edo erakutsi zenizkidan esan beharko nuke agian.

 

Larrutan egin genuen lehenengo aldian lotsatuta agertu zinen nire aurrean zure gorputza era erotiko batean ikusiko ez nuenaren beldurrez. Zure esperientzia baino nirea aberats eta bereziagoa izango zelakoan, zure maskulinitatea urratzearen beldurrez. Biok biluztea izan bait zen nik lehen pausutzat proposatu nuena, eta zuk, lotsak zirrikitu guztietatik ihes egiten bazizun ere ez zenuen onartu nahi izan eta ausarta zinela erakusteko egin zenuen.

Hor erakutsi zenidan zure lehen itzala baina nik ez nuen pena sentitu, erakutsi egin zenidan eta. Elkar laztantzen hasi ginenean genitalak zuzenean ez ikutzea proposatu nuen, zuk ez zenuen ulertzen eta  ukitzen zenizkidanean leun baztertzen nintzen, galduta somatu zintudan, beste itzal bat. Inoiz besarkatu ez zuten haurra zenirudien beso ezezagunez inguratuta. Elkar laztantzen jarraitu genuen, lasai, prisa gabe. Irribarre egiten nizun kontrola neramala adieraziz, – nik nahi dudana egiten zabiltza – esanez – badakizu eta badakit- . Boterea beste baten eskuetan uzteak sortzen duen sentsazioa somatu nizun, nik gidatzea erabaki eta zure eskuak nireak bilakatu ziren, zure ahoa nire, zure azala nire. Itzalez itzal, kipula bat ezkutatzen eta biluzten den moduan biluztu nizkizun barruak, negarra sorraraziz eta konpontzeko hautsiz.

Hori lehen aldia izan zen soilik, eta sentsazioa gustatu zitzaizun… beti ez daukagu gure kapa askatu eta gu geu izateko aukera beste pertsona baten aurrean. Niri ere gustatu zitzaidan, aitortu beharra daukat, baina noraino hel zintezkeen ikusi nahi nuen. Hamaika ideia otu zitzaizkidan zurekin jolasteko bi haur gaizto eta argi izango bagina bezala. Zure muga guztiak dastatu zenituen desio ezkutuenen eskutik. Nik guztia eman nahi nizun eta eman nizun, zuk niri eman zenidan moduan. Batzuetan beldurtu egiten ginen gure ezkutuko apetituez, baina biluztea aukeratzen genuen berriz.

Denbora pasa da azkenekoz ikusi ginenetik eta gaur, berriz ere, itzuli naiz. Urrunetik begiratzen zaitut, tabernaren beste puntan zaude zure lagunekin. Betikoa dirudizu, gizon harro, indartsu eta beldurgabea. Zuk ez nauzu ikusi eta ikusezintasun horretaz baliatzen naiz zuri begira jarraitzeko.

Alkohola edaten nabil, burua joaten hasi zait jada. Zu ere alkohola edaten zabiltza baina komunera hainbat buelta egin dituzula ohartu naiz… Drogaren usaina zure ezpainetako zaporean. Ohiuka zabiltzate taberna zuena izango balitz bezala. Alkohola ura baino errazago sartzen da zure eztarritik. Nire mihiak lehen egiten zuen bezala. Tabernariak nahi duzuen musika jartzen dizue kontsumitzen jarrai dezazuen. Ez dakit ez nauzun ikusi edo disimulatzen zabiltzan hurbiltzera ausartzen ez zarelako. Denbora asko pasa da, lotsa sentitzen duzu zure itzalak ezagutzen dituen pertsona bat begira dabilela somatzean, ez dizu eta kanpotik begiratzen, zure heste eta arimaraino heltzen da, naiz. Zulo ilunenetaraino heltzen naiz nire atzamarrekin. Zure atzeko zuloan gogoratzen ditut, adur tanta potolo bat botatzen dizudan bitartean. Zirkulu txikiekin zure ipurtzuloko erroitzak laztantzen ditudalarik. Ezin dut irudimenaren oreka mantendu zu ikusten eta oroitzen zaitudanean.

Ikusi ez nauzula ziurtatzen dut behingoz ikusi nauzunean. Zuri begira pasa ditut bi ordu hauek eta ez duzun arren nabaritu, desberdin sentitzen zinela bazenekien. Orain ulertu duzu sentsazioa. Ezin duzu begirada aldendu. Pelikuletan inguru guztia desagertu eta maite duzun pertsonarekin soilik zaudela sentitzen duzunean moduan, guztia jausi da gure inguruan. Ez zenuen espero eta hori nahi nuen, prest ez egotea.

Zure lagun bat arduratu egin da zure pastel aurpegia ikusi duenean, eta begiradari jarraituz nire begietara iritsi da bera ere. Ez nau aspaldian ikusi, baina ezagutzen nau. Ez du ulertzen zergatik hipnotizatu zaitudan. – Zerbait egin dizu tipo horrek?-.

Ez duzu gehiago edan ikusi nauzunetik, komunera ere ez zara joan. Egonezina somatzen dizut, zerbaiten esperoan zaude banketa altuan jesarrita. Badakizu datorrena eta ezin duzu beste ezertan pentsatu, puztuta daukazu zakila eta ez du jaitsi nahi. Baina sekretupean mantendu beharra daukazu, zure lagunek ezagutu ez zaitzaten. Zer pentsatuko lukete?

Badakit nola hurbildu imaginatzen zabiltzala, nola elkartu disimuluaz… Nola esango didazun hormaren kontra jarri nahi nauzula, lepoan haginka egiten didazun bitartean, gero nik haserreturik lepotik ebatu eta lurra miazkatzera zigor zaitzadan. Baina nik jada pentsatuta daukat, lasai.

Edozein momentutan komunera joango zara, ez bait duzu droga gabe aguantatuko. Badakizu niri ez zaidala gustatzen eta formala izan nahi duzu, baina biok dakigu joango zarela, zure lagunen aurrean arraro ez agertzeko bada ere.

Komunean nire mezu bat aurkituko duzu, horman, errotulkiz eginiko beste garabato guztien artean plastikozko atzazkal bat itsatsi dut eta zuk segituan jakingo duzu nirea dela.

Atzazkala ikusi eta irribarrea irten zaizu, gustuko duzu plastikozko atzazkalak begiratzea, eskua nola fintzen duten mirestea eta zure azalean nola sartzen diren. Zenbat zauri egin dizkizudan halako atzazkalekin plazerez uzkurtzen zinen bitartean. Nirea izaten jarraitzen duzunaren seinalea jaso duzu, lasaitu haundia izan da eta aldi berean oso urduri jarri zaitu datorrena ez imaginatzeak. Irrikitan itxarongo duzu.

Komunetik irten zarenean ni desagertu egin naiz. Bioi gustatzen zaigu jolastea. Tabernako atetik irten eta erabilia dirudien kondoi bat aurkitu duzu lurrean. Badakizu nik utzi diodala jausten, udina delako. – Bera eta kolore urdina…-. Ezagutzen nauzunez gezi bat dela ere ulertzen duzu. – Bera eta bere geziak…- pentsatu duzu burura datorkizkizun hainbat irudiren laguntzaz. Nire maniek ere exzitatzen zaituzte. Zuzen jarraitzen saiatzen zara, kontzentratuta, beste pista bat aurkitzearen esperoan. Gutxien espero duzunean besotik heltzen dizut eta kale kantoira zekartzat. Korrika egiten dut ihes. Tabernak zabalik daude baina kaleak hutsik, atzetik jarraika zatoz baina ez zaizu erraza egiten ni harrapatzea. Noiz izan da erraza nirekin jolastea?

Galdu nauzu. Banku batean jesarri zara. Hainbat gauza mugitzen dira zure barruan, urduritasuna, haserrea, intriga, ilusioa, desiua…

Orain ikusiko zaitut, baina ez nauzu izango. Nire lagunekin pasatu naiz zure aurretik guztia amets bat izango balitz moduan, zure imaginazioak asmatua. Nik ez dizut begiratu ere egiten ideia hori indartuz, baina badakizu jolasaren parte dela hau ere. Beti mareatzen zaitut zure exzitazioa apurka apurka erakarriz. Tontorrera igo nahi izatearen hautua egiten duzu behin eta berriz, badakizulako mendi bakoitza berria dela nirekin eta basoak ezkutatzen duena beti dela erakargarria.

Lasai, elkartuko gara diotsut telepatikoki. Bankuan jesarrita gelditzen zara, gaur ez, gaur ez nauzu laztanduko, laztana.

Zure lagunengana itzultzen zara eta hasi ginen moduan jarraitzen dugula dirudi, zu gizonkerietan eta ni zuri begira. Baina orain badakizu begira nagoela eta nik badakit begiratu nahi nauzula, inguruko guztia jausten den bitartean pelikuletan bezala. Baina gurea, pelikula izatekotan, hizkuntza ezezagun bateko itzulpenik gabeko filmea litzateke. Hemen inork ez luke ulertuko.

Zuri begira jarraitzen dut eta pentsatzen hasten naiz, beste hainbat alditan egiten dudan lez, herrietan gordetzen diren sekretuetan. Zenbat istorio ezkutatuko ote dira maitaleen azaletan, zenbat gaiztakeri jendearen kontzientzian, zenbat lotsa… Irribarrea irteten zait, guztia azaleratuko balitz eragingo lukeen kaosean pentsatzean. Sekretu gainean eraiki ditugu zutabeak eta hauek jaustea arriskutsua litzateke. Sekretu gainean eraiki duzun zure irudia jaustea bezala, zer esango dute zure lagunek? Zer pentsatuko dute? Halako galderak egiten dizkidazun bakoitzean nik beti berdina erantzuten dizut:

Gizona zara tulezko gona eta katea lepora lotzen dizkizudanean, benetako gizona desio duzuna jarraitzen duzulako nahi duzunari uko egin beharrean. Ipurdia nire logelako horman eskegita dagoen apaingarriarekin astintzen dizudanean katu bihurri bihurtuz, ondoren ipurmasail gorrituak musukatzen dizkizut listu ugari erabiliz… uste zenuen sendatu behar zintudala? Azala erlaxatzen dut hurrengo zartakoak min gehiago egiteko, katu bihurriek ez dute nire listua dohainik sentitzen azalean. Eta hala ere, minagatik irteten zaizkizun ohiu itoetan, gizona izaten jarraitzen duzu. Zure itzal guztiak erakutsi eta utzi dizkidazu eta gizona zara, ez da hala? Nik badakit gizona zarela, hitzaren zentzu goxoenean, hala diozu eta. Sekretu gainean kokatutako zutabeez eraiki duzu zure mundua eta orain jausteari beldurra diozu, beldurra ez, panikoa. Eta zera diotsut berriz,

ene katutxo lizuna, zure itzalei esker zara zu.

Badakizu jada… badakizu kapa azpian begiratzen gero hau kentzera ausartzen ez bazara ere.

Komunera noanean atzetik zatoz jarraika. Baina atea izten dut, patuak lez. Gaur ez, diotsut telepatikoki. Gaur ez dugu elkar laztanduko, laztana.

Sinestarazten dizudanean harrapatuko zaitut. Buelta erdi eman eta lagunengana itzultzera zoazen momentuan. Klik, kisketa zabaldu dut. Klikarekin batera hizoztu zara, hizoztu eta berotu.

Badakizu arriskutsua dela. – Nola irtengo gara gero? Eta atea jotzen badute? Eta ataskatzen bagara? -. Ezagutzen nauzu, eta badakizu ziztu bizian hartu behar duzula erabakia. Biok dakigu zein izango den zure erabakia.