Gorria

Kontaketa hau, Kaixomaitia.eus atariak Elkar argitaletxearen laguntzaz antolaturiko Kontaketa Erotikoen II. Lehiaketaren finalista da. Leihaketaren finalista guztiak orri honetan topatu ditzakezu eta bozkatu zein den zure kontaketa kuttunena.


Lurruna hasi da bere lana egiten, giroa hezetu da eta arropa eranzten dut astiro. Gorputza
puztuta bezala igartzen dut, bernak batez ere eta zilborra bere lekutik atera nahian
dagoela dirudi. Mugikorrean Maioren musika jarri eta kantuan hasi naiz, “Devengo y
devendré sin moldes de cristal, como ese brote verde que ha nacido en el umbral. Nos he visto
crecer al margen del arcén, la mala hierba es fuerte y también sabe florecer….” Momentu oso
berezia da, inork epaitzen ez nauelako. Estribilloa bakarrik dakit, lagun batek bidali zidan
aurreko astean linka eta abesti bat baino askoz gehiago izan zen niretzat.
Ura agian beroegi dago? Edo ni naiz? Goraino bete dut bainuontzia, kandela gorria bere
betiko izkinan ipini dut eta su eman diot. Astiro sartzen naiz barrura. Lehenengo
eskumako hanka, gero ezkerrekoa, poliki-poliki makurtu eta etzan naiz. Urez inguratuta
egotea zein ederra den, zure azalak ura besterik ukitzen ez duenean senti daitekeen
askatasun hori. Inoiz baino gehiago gorputz sentitu, haragi eta odol. Beste edozein
egoeratan kolokan jarri zaitzake edonork, urak ez, inoiz.
Burua sartzen dudan momentuan, hustu egiten naiz plazerez. Arnasa sakon hartu eta
gutxira bota, ur azpian, hustu arte eta gero burua atera kolpe batez eta non nagoen ikusi.
Ni eta nire gorputza, orain, hemen. Azala azalaren kontra, ukitzen, maitasunez, beste
norbaitena balitz bezala deskubritzen. Lehengo aldiak duen zer berezi hori behin eta berriz
bizitzen.
Odola bere bidea egiten hasi da, lainoak bailiran begiratzea gustatzen zait, urarekin
nahasten da eta forma desberdinak hartzen ditu, jada ez dut nire gorputza ondo ikusten.
Manpara tirakada batez albo batera botatzen dut. Ispilua erabat lurrunduta dago. Galdu
naiz lurrun artean. Asmakizun hoberik ez zait okurritzen, Newton, Edison, Graham Bell…
gorantziak ispilu hau bainuontzi parean jarri zuen artistaren partez.
Eskua pasatzen dut kristaletik lurruna garbitu nahian, eta zikin, baina ikus ditzaket nire
bular txikiak ur mugatik aterata, belaunak ere bi mendi bailiran irtetzen dira bainuontzitik
eta nire aurpegia erabat joanda, ispiluko zirriborro zirraragarri horri so. Bernak
bainuontziak dituen mugetatik at, erabat zabalik, paretetara itsatsita egongo balira
bezala. Eskuekin laztantzen ditut titi buruak, poliki, urarekin nahastuz, ureztatuz. Azken
finean orain uretan nire esentzia dago barreiatuta, nolabait nire odolak besarkatzen
nauela pentsatzeak izugarri kitzikatzen nau.


Ispiluan ikusten dut eszena, espektakulua, kanpoko begirada bat eta protagonista, ni.
Norbere burua kontrolatu ezin denean sentitzen den hori, atzera bueltarik ez dagoela
badakizunean, egoera horretan nire burua kanpotik ikustea gustatzen zait, sexy nago, oso.
Zutitu egiten naiz une batez, ispilura hurbildu eta nire gorputza goitik behera begiratzen
dut, goitik behera, azala, okela.
Odol tantak lepotik erortzen, bularretan zehar egiten dute erreka zoragarri bat. Zilborra
ederra da, beti iruditu zait gauza asko gordetzen dituen zuloa, eta tripa ere, bere haragi
puska guztiekin polita da. Beherago begiratzen dut eta alua ere zein misteriotsua eta
sakona den ispiluak ez daki, baina nik bai eta erakutsi egingo diot.
Maite dut bakarrik egotea. Halako egunetan omendu egin nahi izaten dut nire gorputza.
Ispilu gaineko baldosan makilatxo bat gehiago marraztuko dut, odolez, bai. Kontatzeko
ohitura jarraituz, 37.a da. Edonori iruditu ahal zaio zikina, nik artelan bat moduan ulertzen
dut eta maite dut gainera zikina moduan ulertzen den ia dena. Artea hori da ez?
Bakoitzak bere prozesuak ulertzeko eta bizitzeko modu propioa eta bakarra. Eta ez, ez da
37.aldia hilerokoa dudala, 37. aldia da bainua hartzen dudala nire gorputza den bezalakoa
onartuz eta maitatuz. Uste dut eraiki dudan ohitura honek ere lagundu didala horretan,
nire gorputzeko atal bakoitza laztantzen.
Urak kolore gorrixka hartu du ia bere osotasunean, mugimenduaren ondorio. Lainoak
haunditzen doaz, eta ostarte gutxi. Ardo kopa batean bainatuko nintzateke! zenbat aldiz
esan dudan esaldi hori, eta tira, hau ez da ba hain desberdina. Banoa berriz ere beherantz.
Etzan naiz, kanpoko tenperatura freskoarekin ile guztiak tente jarri zaizkit eta hotzetik
berora bueltatzean gorputzak momentu batez bizia galduko balu bezala igartzen dut. Spa
batean ur izoztutik ur berora zoazenean bezala, halako zerbait sentitu dut. Bero-bero
dago ura, goxo-goxo ni. Babestuta sentitzen naiz hemen, eta kontrakzioen minei ezin diet
min deitu jada. Mina eta plazera fusionatzen diren momentuan, mina sentitzen duzu, hor
dago, baina haratago zoaz eta beste galaxia batekoa da, nire galaxiakoa, beste inor
sartzen ez den leku horretakoa. Minaz gozatzen dut.
Xamurtzen ditut eskuak bular artean, nireak edo beste norbaitenak akaso, azala azken
finean. Bapatean hor zaude ispiluan eta zure begi beltzak niri begira. Egun hartara noa
berriro, kotxeko leihotik ere hala begiratzen zenidan, eskuarekin agur esaten eta begiekin
zatoz barrura. Begiak itxi eta nire gorputza osotasunean laztantzen dut, erotu egiten nau
honek. Goiko ezpainak bainuontziko marmola laztantzen dute, nire onetik ateratzen hasi
naiz. Eskuekin ukitzen ditut poliki belaunak eta izterrean zehar mugitzen ditut astiro,
behe ezpainetara iritsi arte. Begiak irekitzen ditut eta berriz ere hor nago ni parez-pare.
Eskuarekin babesten dut alua, gogor helduz, bere tamainakoa da eta berea da, badaki nola
mugitu, aluarekiko botere guztia du une batez. Bi hatzekin laztantzen ditut beheko
ezpainak, klitorisetik, ipurdiko zuloraino eta bueltan.
Burua berriz ur azpian sartzen dut eta ahalik eta luzeen behean mantentzen dut, arnasak
senti dezan nun dagoen bere muga. Ez dakit zergatik gustatzen zaidan hainbeste mugei
desafio egitea, baina horrela ulertzen dut askatasuna eta sexua. Eskumako eskua aluan
eta ezkerrekoa ahoan, nahi gabe. Behealdeko haragi guztiak handituta sentitzen ditut,
gustora daude, hustutzen ari dira, tentsioak askatzen, beste batzuk ordea tarteka
tensionatzen, inertziaz edo. Nire hatzamarrak, bakarrik doaz jada, ez ditut nik
kontrolatzen. Klitorisean parada, gira eta bira, poliki baina erritmoa mantenduz, tarteka
uraren joan etorrien kolpe txikiak sentituz, hankarteko muskulu guztiek laguntzen diote
mugimenduari, energia hor da. Zuloan sartu ditut agintzen duten bi hatzamarrrak eta nire
gorputz osoa mugitzen hasi da, hatzen mugimenduak orekatu nahian, koreografian parte
hartzeko gogoz. Muskulu guztiak uzkurtu zaizkit eta hortxe gustora nago, denbora luzez
egon nahiko nuke hor, eta aldi berean eztanda egiteko desiatzen nago, tsunami erraldoi
baten antzera.
NANANA NI NA NANANA NI NA (Telefono hotsa)
Joder! Kolpe batez altsa, toailarekin eskuak sikatu eta ia erori naiz. Mugikorra hartzea
lortu dut ahal dudan moduan.
MIKA: Ostia, ordua pasatu zait, ezta? Oraintxe noa.
ABI: Mika, beste behin mundua zure zain! Eskatuko dotsut ardau bat?
MIKA: Noski, orain jeitsiko naiz, 10 minutu.
Jendez gainezka dago terraza eta kriston hotza egiten du. Ilea hala nola orraztu dut,
oraindik tantak jausten zaizkit golkotik. Presaka ibiltzea ere maite dut. Hori esan behar,
batzuetan norbere gezurrak sinisteak salbatzen gaitu. Stromboliko atea zeharkatu eta
bertan murgiltzen naiz. Askotan izan naiz, baina beti da berria.
Sartu eta ezkerreko txokoan bikote bat dago marakuiazko irabiatu erraldoia konpartitzen,
bi pajitekin, begiekin elkarren aurpegia janez. “Han, dama eta arlotea!” pentsatu dut.
Koloretako bonbilei jarraituz Maria eta bere tirantedun kamiseta zuria daude, barre
bihurriz agurtu nau. Ispilu aurreko sofan, argi gorrien azpian kuadrila bat dago, bata
bestearen gainean erdi etzanak, elkarri laztantzen, eroso eta gustora. Egia esan, giroak ez
du laguntzen nire beroaldia jeisten, eta berdin zait, zuzen noa oihanera.
Hortxe, nire zain. Zorionekoa ni. Fondoko mahai borobila, larruzko sofarekin, beti iruditu
zait txokorik onena, eta gaur bertan ardo bat eta Abi nire zain. Deiak nire errituala zapuztu
du, baina tira.
Paretak iratzez eta arramaz beterik, argi intimoa baina aurpegiak ikusteko nahikoa. Abi
erdi etzanda dago nire zain, eta zuzenean jartzen naiz berari pega-pega eginda, eta muxu
ematen diot masailean. Ondoan 6-8 lagunentzako erreserbatutako mahai bat dago, nork
beteko zain, oraingoz hutsik. Fondoko mahai txikian neska ilegorri bat guri begira, beste
norbaitekin.
MIKA: Non egon zara ba?
ABI: Ensaietan, kantu barrixekin apur bat blokeauta nau ta! Ezin ikesi, eskerrak guk
asmatu dittugun…
Bere eskuak belaunen gainean dabiltza, pianoa jotzen, pianorik gabe noski, arin bezain
trinko. Berehala igarri ditut beheko ezpainak bizirik. Ardo kopa hartu dut eta tragoa
hartzerakoan ilegorriaren bikotea ikusi dut lepoa apurtu beharrean buruari buelta osoa
ematen. Biak daude orain guri begira, adi-adi. Nolabait, zirrara berezi bat pizten dit horrek.
Abi kontzentratuta dago eta nire besoetara ere iritsi dira pianoaren teklak. Begietara
begiratu dit eta berriz abestian kontzentratu da, nire besoan gora doaz bere eskuak.
Gelditu egin da.
ABI: Ta zu?
MIKA: Zuzenean nator bainutik, denborak ihes egin dit…
ABI: Ulie bustitta dauketsu ondiokan!
MIKA: Uff… Bizio bat da, kenduko dut egunen batean… edo ez. Sakratua da. Bikain
sentiarazten dit.
ABI: Zeba? Berotasunagaittik?
Ondoko mahaia betetzera etorri da kuadrila handi bat, berritsu kuadrila, poteoa luzatu
zaiela nabaritzen da.
MIKA: Zenbat jente dagoen gaur, ez? Ze oparitzen dute?
ABI: Ez dostezu kontauko zeba?
MIKA: Zergatik zer?
ABI: Zeba gustetan jatsun hainbeste. Zer eitten dozu komunien?
MIKA: Odoletan bainatu, nire gauzak.
Ardoari eman diot bigarren tragoa eta segidan eman behar izan diot hurrengoa ere.
MIKA: Abesti berriak ondo? Noiz entzun ahal izango ditut?
ABI: Badakitsu zelan bukatuko dan ezta?
MIKA: Diskoa? Baladita dramatika batekin?
ABI: Ez nabil diskuai buruz berbetan. Nire pianista eskuak zure aluen.
Ez dakit hitzek edo xuxurlatzeko duen modu horrek baina nere onetik atera nau. Masailak
gorritu zaizkit, ziur. Ingurura begiratu dut, ea norbaitek entzun ote duen. Han dago
ilegorria ere, ondoko mahaiko zalaparta saihesten, niri begira. Bere mutilak zerbait esan
dio belarrira. Zer ez dakit, baina gutaz ari direla bai.
MIKA: Beste ardo bat behar dut.
Kopa hartu eta orain zerura begira trago luzea eman diot.
ABI: Honeik danok (ondoko mahaiko jendea seinalatuz) aluzinau eingo daue, baine
frakak kenduko dotsut haginkada bateaz ta dana miazkatu, hamentxe bertan, oin.
MIKA: Dena miazkatu? Mingaina: organo sexual sakratua. Gizakiak hitz egiteko
erabiltzeko ohitura eroa hartu du, baina… (ondoko mahaira keinu eginez). Prakak
erauziko dizkidazu edo suabe suabe kendu? Zure basapiztia paseatzera atera duzu
gaur oihanera? Nahiago pianoa joko bazenit, abesti berriren bat, lasai.
Desafinatutako nota batzuk nerbioak direla eta… Baladita horietako bat…
ABI: Ez dakitt suabe jo ahalko notsuken oin, ez dakitt zeoze jo ahalko notsuken be,
baine saiatu neike… Hamen (mahai gainean eskuak ipiniz) zure ipurdixe jarriko
neuke, hankak zabaldu guztiz, mugaraino, zuk norarte esan arte ta… Bethovenen 9. sinfonia joko notsuke nire hatzamar daneaz.
MIKA: Friki. Eta gero txapela pasa ea nork ematen dizkizun 4 penike Binbanburger
bat eskatzeko?
ABI: Inspiraute zauz ezta?
MIKA: Sexua berdin sormena. Eta obarioak bonbeatzen ditudanean, geldiezina
naiz. Boom boom.
ABI: Uf, onomatopeiak ta dana! Ba ni be ezin geldittu. Kontauko dotsut ze eingo
notsukeen pianue jo ostien?
MIKA: Pianoa jo lehenengo.
Nire izterran zehar hasten da esku batez pianoa jotzen.
ABI: Ta kantu honek kontetan dau zelan arauen kontra eitten dozunien lortzen
dozun zure esentzia ezauketie, zelan muga danak apurtu leizken, imajinazinuai
esker. Hor hasten da iraultza. Kontetan dau zelan nire eskuek momentu hontan
zure fraken barrutik odolez busti ta jota labainkor dauen haragi horretan danien
barrena sartzen dien emeki. Hori kontetan dau.
MIKA: Polita dirudi abestiak. Hauei guztiei ere gustatuko zaie.
Ondoko mahaiko kuadrilari begiratzen diot. Bat edo besterekin gurutzatzen zait begirada,
baina bueltan noa nirera, ezin dut jada egoera kontrolatu eta berdin zait zer irudikatzen ari
diren. Ilegorriaren begiradaren bila nabil, orain ni.
ABI: Noski gustauko jakiela, ez dakitt kantue edo zure alu bustixe, baine bai.
MIKA: Gaiez aldatzen badugu? Kamisetak badituzue saltzeko ezta? Ekarri hona eta
postutxo bat jarri.
ABI: Bixer goiez jasotzera, Ikeako parkinien geldittu naz tipuaz goixeko 10etan,
Santanderrekua da ta erdibidien geldiketan gare, ohittura zaharrak. Hortan, etzi
jarrikou postue.
Barraskilo bat bailitzan larruzko eserlekuan zehar arrastaka dator Abi, geroz eta gertuago
jartzen da.
MIKA: Erdibideak maite dituzu orduan?
ABI: Bai, batzutan bukaerak baitta eh, baina erdiko korapiluek askoz be
interesgarrixauek die.
MIKA: Eta nola jarraitzen du abestiak? Zer kontatzen du gero?
ABI: Nire eskue torloju bat moduen zure zuluetan sartuko dala. Ta zulo gehixau
eitten fango dala, odolak bere bidie lasai ein deixen, koloretako itturri hoitako bat
moduen. Lurrien etzingo nazela, ahua zabalik eta zure isuri danak nire gorputzien
ziher, nire ahuan ziher sentittuko dittudala, sentittu nahi dittudala, oin. Hori esaten
dau.
MIKA: Sartu iezadazu oraintxe bertan torlojua nire geruza guztietan barrena.
ABI: Ez dozu ba benetan esango…
Eztakit zerk jartzen nauen gehiago, bere hitz egiteko moduak, benetan muga hauek
gainditzeak, orain eta hemen sentitzen dugunari bide emateak edo inguruan ditudan
begiek nola ikusten gaituzten irudikatzeak, orgia bat hemen eta orain irudikatzeak. Beti
jarri naute hitzek, baina baita isiltasun goxo batez bustitako begiradek, gustuko ditut
hitzak eta begiradak, biluzik, kontraturik gabe, mugak zeharkatzeko gai diren horiek.
MIKA: Ez duzu egingo? Abestiak dio mugak gainditu nanana ninini
ABI: Mika …
MIKA: Benga!
ABI: Zuk sartu ta nik begiratu eingo zaut.
Lehen lurruna zena, orain lurrun gorria da, ardoak burua lainotu ote dit? Ardo bakarrak ez
du gaitasun hori. Abi dago ispiluaren beste aldean, zuzen begiratzen nau, maitekor baina
lizun. Gaurko eguna ez da mugak jartzeko eguna, itzulera ez da aukera. Burua badoa,
eskua praketan barrena sartu eta behealdea blai eginda dudala igartzen dut. Gorria ardoa,
gorria odola, gorria indarra, ile gorria, gorria beroa, gorria desira, gori-gorian. Gorriak
begiak eta masailak. Begietara begiratzen diot Abiri. Begirada eusten diot eta nire eskuak
alua eusten du. Ez du ahoa zabaldu, baina jarraitzeko esaten ari da. Ondoan duen kuxin
karratua hartu eta jolasean bagina bezala hanka artera bota dit gogor, gozatzen jarraitu
dezadan, jolasaren parte da. Lizun sentitzen naiz, jendez inguratutako taberna zulo
honetan nire hatz puntak bere lana egingo balu, mugimendu geldoen bidez? Arnasa eta
pultsua azkartzen zaizkit, alua inguratzen duten muskulu guztiak, tentsioan sentitzen
ditut. Ez dut nahi hau bukatzerik. Begiak itxi eta kuxina estu heldu dut, aluaren kontra
kolpatuz.
TABERNARIA: Zerbait gehiago behar duzue?
Hitzik gabe nago, ez diogu ez nik ez Abik erantzun, eskerrak pareko mahaikoak eskua luzatu duen
tragoa eskatzeko. Nik ez dut beste ezer behar, amaitu dut. Elkarrizketa eder bat baino erotikoagoa
den zerbait badago? Nire 38.makilatxoak egin diezaioke bakarrik honi desafio.