Gero eta gehiago erabiltzen dira harremanetarako webguneak zita edo hitzorduak izateko eta jende berria ezagutzeko. Hala ere, denak ez du balio. Jakingo duzunez, pertsona bakoitzak profil edo soslaia bat du, bere interesak eta izateko modua erakusten dituena. Eta profil horren bidez elkarrizketa bat hasteko jende berria hauta dezakezu. Artikulu honetan hainbat aholku eman nahi dizkizugu webgune horietan duzun arrakasta handitzeko eta interesgarriak iruditzen zaizkizun pertsonekin harreman hobeak sortzeko. Adi!
Nola izan arrakasta handiagoa kontaktuen orrietan
Esan dizugunez, badira trikimailu batzuk lagungarri izan daitezkeenak jendeak zugan gehiago erreparatzea lortzeko eta, beraz, orri hauen bidez jende asko ezagutzeko.
Osatu zure profila eta hitz egin pixka bat zutaz
Lehenik eta behin, zure profila kontuan hartu behar duzu. Pentsatu behar duzu zure aurkezpen gutuna dela, jendeak zugandik ikusiko duena. Horrek eragina izango du mezu bat bidaltzea edo erantzutea erabakitzen badute. Zure profilak atsegina eta osoa izan behar du. Beraz, saia zaitez eskatzen dizkizuten eremu guztiak betetzen. Profil osatuenak dituzten erabiltzaileek mezu gehiago izan ohi dituzte beti.
Saiatu dibertigarria izaten zure deskribapenean
Idatzi zure deskribapenean zerbait dibertigarria, saia zaitez oso laburra ez izaten eta ondo idatzita egoten. Nolakoa zaren, beste pertsonan zer bilatzen duzun, zer egitea gustatzen zaizun erakustea da kontua. Bestalde, saiatu originala izaten, horrek aldea marka baitezake, eta zugatik interesarazi. Izena eman duzun momentuan astirik ez baduz edo inspirazioz larri bazabiltz, egin aurrera eta beste batean hartu behar duzun tartea soslaia ahalik eta hobekien osatzeko.
Argazki errealak eta politak erabili
Argazkiak dira aipuak izaten gehien eragiten duten elementuetako bat. Kontuan izan profilean sartu aurretik ikusten den lehenengo gauza argazkia dela, hain zuzen ere. Erabili oraintsukoak eta leku politetan hartutakoak, ondo ikusten duzun lekuetan. Adibidez, ez ezkutatu gorputzaren edo aurpegiaren zati bat, horrek mesfidantza sor baitezake. Hobe duzu gutxienez gorputz osoko argazki bat eta zure aurpegiko beste bat erabiltzea. Kaixomaitia.eus atariaren kasuan, bi dira, egun soslaieko argazki nagusirako aukerak: argazki irekia eta abatarra. Argazki irekia zure aurpegia era nabarmen eta ezagungarrian erakutsiko duen argazkia da. Gorputz osoko argazkiak edo bestelakoak, barruko bildumara igo ditzakezu arazorik gabe. Abatarra berriz, argazki irekia ez den guztia da. Hemen dituzu soslaiako argazki nagusiaren nondirk norakoak
Gustatu zaizun norbaiti idatzi behar badiozu, errespetuz egin ezazu. Saiatu konfidantza eraikitzen gai intimoagoak jorratzeko. Berak bidea eman gabe, adibidez, sexuaz hitz egiten hasten bazara, baliteke beste pertsona minduta sentitzea eta ez erantzutea. Hasteko, agurtu eta idatzi zure profileko zerbaiti buruz; egokiena da mezu pertsonalizatua idaztea pertsona bakoitzari.
Ikusten duzunez, goendioi horiek praktikan jarriz, horrelako orrialdeetan aipamen gehiago izateko zure probabilitateak gora egingo du. Izan gogoan zaren bezala erakustea, hezia eta aktiboa izatea. Horrela, beste pertsonak zurekiko interes handiagoa sentituko du, eta ziurrenik zurekin geratzea erabakiko du.