– Zergatik jo didazu ipurdiko bat? – Mutu geratu da J. Konfiantza gutxiegi oraindik? Pentsatu du bere baitarako. Hirugarren zita dute hura. Laugarren aldiz ari dira sexua izaten…
- Ez dakit… Porno filmetan hala egiten dute, ezta?
- Eta?
- Ez dakit… Badirudi gustatzen zaiela…
- Baina zu eta ni ez gaude film pornografiko batean. Hau bizitza erreala da –
Ohean eseri da G eta kuleroak bilatzen hasi da. Bitartean, J-k mutu jarraitzen du.
- Pornoa izan da zure sexu hezkuntza, beraz…
- Eskolan sexologo batekin pare bat arratsalde pasatu genituen…
- Sinetsarazi nahi didazu nerabezaro betean, lotsa besterik sentitzen
Ez denean, inoren aurrean gailendu nahi ez duzunean eta artaldeko ardirik balakariena izaten saiatzen zarenean pare bat arratsalde horietan ikasitakoarekin zoriontsuki garatu duzula zure bizitza afektibo-sexuala? Hala bada, bejondeizula. Sentitzen dut, ez naiz horren tuntuna.
- Tira… –burua harraskatu du J-k. – Gure belaunaldiko denok bezala, ezta?
Bai, pornotik elikatu naiz. Aldizkariak, bideomotzak, filmak…
- Eskertzen da sintzeritatea. Kontu bat baino ez: nirekin larrutan ari zarela, faborez eta mesedez, ez jo ipurdikorik. Gorroto dut film porno kutre merke bateko protagonista naizela sentitzea…
- Barkatu… uste nuen kitzikatu egingo zintuela…
- Ze zu ez zara Rocco, edo Nacho Vidal, eta ni ez naiz Lucia Lapiedra edo Cicciolina. Zuk ez dauzkazu gimnasioan landutako bizepsak eta ez duzu Viagrak sortutako betiereko erekziorik, Xabinaitor superheroia bazina bezala. Eta nik, nik, ileak ditut aluan eta ez dut depilatzea pentsatzen, eta ez dut amesten sexu analarekin, eta ez zait gustatzen nire aho barruan isur dezaten hazia nire sexukideek… Sentitzen dut…
Mutu jarraitzen du J-k, zer esan ez dakiela. Boltsatik azken belaunaldiko mugikor horietako bat ateratzen ikusten du G, Leica kamera eta Sony bideokamera txertatuak dituzten horietako bat:
– Nahi al duzu gure film porno propioagrabatu, gure arauekin, gure gustuekin? Alegia, benetazko film porno bat…?