Kontaketa hau, Kaixomaitia.eus atariak Elkar argitaletxearen laguntzaz antolaturiko Kontaketa Erotikoen II. Lehiaketaren finaehiaketaren finalista da. Leihaketaren finalista guztiak orri honetan topatu ditzakezu eta bozkatu zein den zure kontaketa kuttunena.
Kaixo laztana, aspaldiko. Noiz izan zen elkarren parean, elkarri begira-begira egon ginen
azken aldia? Faltan botatzen zintudan.
Askotan sumatzen dut zure begirada nire gainean, baina azal-azaleko begirada bat izan ohi
da. Minutu bakarreko begirada gehienez ere, eta eskuak, zure eskuak, horiek sumatu ere ez
ditut egiten.
Lehen bai, lehen begiratzen ninduzun. Begiratzen ninduzun denbora luzez, hitz egiten
ninduzun, entzuten ninduzun eta maite ere, maitatzen ninduzun. Txikia zinela denbora luzez
jolasten zenuen nirekin, nire gorputzarekin. Ukitzen ninduzun, laztantzen ninduzun,
plazerezko momentu ugari eskaintzen zenizkidan.
Azken urteotan, baina, nitaz ahaztu zarela dirudi…
Handitu zara, txiki. Jada ez zara lehen zinen haur ttiki eta inuxentea. Atera zara mundura,
helduen mundu zail bezain gutiziagarrira. Ezagutu dituzu beste pertsona batzuk, beste
gorputz batzuk. Esperimentatu duzu. Gizonekin, emakumeekin, ez bitarrekin; bikoteka,
hirukoteka zein taldeka. Probatu duzu hau, hori eta hura. Beti izan dituzu bai burua bai
gorputza esperientzia berrietara zabalik, beti izan duzu sua zure gorputzean, txinparta
berriak pizten eta pizten.
Azkenean, baina, piztu zaizu txikitan pizten zitzaizun txinparta hori bera eta itzuli naiz zure
gogamenera, hemen baitzaude nire aurrean, nire begietara begira-begira, zure eskuak
berriro ere nire gorputzean ipintzeko prest.
Maite zaitut, maite dut ispiluaren beste aldean ikusten dudan hori, gorputz eder hori.
Urduri nago eta gorputza tenk eginda sentitzen dut, mugimendurik xumeena ere egiteko
ezgai. Izoztuta nago ispiluaren aurrean, nire siluetaren aurrean. Lehen lotsarik gabe
begiratzen nintzen, ukitzen nintzen, gozatzen nuen. Orain, berriz, erabat lotsagorrituta nago.
Lotsa ematen dit nire gorputza begiratzeak, nire gorputza ukitzeak.
Gaua da, kanpoa ilun dago eta gela barrua lanpara baten argi zuri indartsu batek argiztatzen
du. Lanpara itzali eta kandela batzuk piztu ditut. Sugarren kolore laranjatsuan bildu naiz eta
nire barnean ere kandelatxo bat piztu da.
Etxeko arropa daramat soinean. Kamiseta zabal-zabal bat goialdean, txandal bat
behealdean eta txandalaren azpian lehoinabar estanpatudun tanga fin-fin bat. Askatu dut
txandaleko sokako korapiloa eta hanketatik behera erantzi egin dut txandala. Kamiseta
zabalarekin ere gauza bera, enborretik gorantz eta lepotik atereaz erdi biluzik geratu naiz
ispiluaren aurrean. Lehoinabar estanpatudun tanga fin-fina besterik ez daramat soinean.
Nola hazi den, nola aldatu den haur ttiki eta inuxentea. Nola hazi zaizkion bularrak, nola hazi
zaizkion izterrak eta sabeleko txitxiak. Arretaz behatzen dut nire gorputza, inoiz egin ez
dudan bezala. Haratx, topatzen ditut bi tatuaje, eguzki-lore bat ezkerreko bularraren
goialdean eta esaldi bat enborraren eskuinaldean: “zaindu maite duzun hori”. Ni zaintzeaz,
ni goxatzeaz ahaztu zara baina.
Aspaldi galdu zenuen inozentzia eta zure gorputzak esperientzia anitz gordetzen ditu jada
bere baitan, azken urteotan ohe arrotz askotan egin baitu dantza eta algara. Gorputz trebatu
horrekin jolasteko irrikan nago. Urtzen hasia da izotza nire gorputzean eta mugimendu
lotsati baina guraritu bat egitea lortu dut azkenean. Hala hasi da jolasa.
Eraman dut eskua buruaren atzealdera eta laztandu egin dut nire ile motz eta leuna. Inurrien
kili-kilien antzerakoak dira laztanak nire buru ile motz eta leunean. Buruaren atzealdetik
aurrealdera eraman dut eskua pixkanaka, lasaieran.
Nire aurpegiak erakarri du nire gogoa eta eskua beherantz doakit mugimendu geldo eta
goxoak eginez. Bekainak, begiak, sudurra eta azkenik ezpainak laztandu ditut. Ezpainetan
dut orain eskuineko eskuko erdiko hatza. Nire ezpain lodien forma eta ehundura ezagutzen,
listuarekin eta mihiarekin jolasten, listuz bete zaizkit hatzak.
Ezpainetatik lepora gogamena. Bi eskuak pausatu ditut lepoan eta bertan utzi ditut denbora
batez. Malko bat jauzi zait masailetik behera, lepoan izan baitut azken urte honetan
heriotzarekin aurrez aurre jarri didan gaitza. Minbizia harrapatu zidaten lepoan, linfoma bat.
Orain dela sei hilabete sendatu nintzen eta erabat osasuntsu, erabat osaturik sentitzen naiz
orain. Malkoa lehortu, lepoa heldu eta irribarre egin dut. Sendatu naiz eta hemen nago, nire
lepoa laztantzen eta maitatzen. Arnasa sakon hartu eta aaaaaa, arnasa bota eta estura
guztiak kanporatu ditut. Gozatzeko unea da orain.
Begira-begira geratu natzaio ispiluko emakume eder galantari, irribarre xume lotsati bat du
aurpegian. Gerturatu natzaio ia ukitzeraino. Ispiluan pausatu ditut bi eskuak eta tximeletak
sumatu ditut sabeletik, bularretik, eztarritik gora. Hurbildu naiz gehiago, ispiluaren hoztasuna
titiburuetan sumatu arte. Harrotu dira tximeletak nire barnean. Estutu ditut titiak ispiluaren
kontra eta gora eta behera eta eskuin eta ezker ibili ditut ispilua berotu arte.
Sabelera eraman ditut orain eskuak eta heldu ditut txitxiak maitasunez. Une luze bat eskaini
diet horrenbeste urtez gorroto izan ditudan nire txitxi politei. Borobiltxo goxoak eginez
laztandu dut jarraian sabela. Alutik geroz eta gertuago nire eskuak, zabal-zabal dut alua,
bero-bero gorputz osoa.
Umetan praktikatzen nuen eta oso gogoko nuen praktika bat etorri zait gogora. Hartu dut
ohe gainetik burukia eta hasi naiz umea nintzen garai hartan bezala jolasean. Jarri dut nire
gorputzaren kontra eta gogo handiz besarkatu dut. Hankak zabaldu eta hankartean jarri dut
nire haurtzaroko jostailu erotikoa. Eskuekin heldu ditut jostailuaren bi muturrak eta zabukatu
egin dut aurrera eta atzera, aurrera eta atzera. Sua piztu zait gorputz osoan zehar, erabat
urtu zait izotza azalean. Blai eginda nago, izerditan lez.
Belaunak dardarka hasi zaizkit, ez naiz zutik mantentzeko gai. Plazerari eskaini natzaio, utzi
naiz ahultzen, grabitatearen indarrak lurrera erakartzen. Eseri naiz lurrean, burukiaren
gainean eta ispiluari begira-begira aurrera eta atzera eta borobilean eta motel eta azkar
laztandu dut klitoria burukiaren kontra.
Ispiluan ikusten dut eszena, ni neu burukiarekin txorta jotzen. Begietara begiratzen saiatu
naiz, baina dantzan ditut begiak. Geroago eta berotuago, geroago eta berotuago. Banoa,
banoa, badator, badator. A a a a aaaa, iritsi da orgasmoa. Intziri ozenak, gorputz uzkurtua.
Bi minutu eman ditut intzirika, uzkurtuta, eta jarraian lasaitasuna. Orain bai, topatu dut nire
begirada ispiluan eta begiradarekin batera irribarre zabal bat.
Kendu dut burukia hankartetik eta baita oraindik soinean neraman lehoinabar estanpatudun
tanga ere. Hankak zabal-zabal eginik, erabat biluzik nire alua behatu dut ispiluan. Bihotza
baino ozenago ari da taupadaka nire alua, bero-bero nago oraindik.
Sartu ditut hatzak baginan eta puntu sakratuan kokatu ditut, geroago eta berotuago, geroago
eta berotuago. Mugimenduan jarri ditut, puntu sakratua laztanduz. Urez betetzen hasi da
nire barneko erreka.
Beste eskua bularraren gainean daukat jarrita, bihotzaren gainean hain justu. Logela osora
zabaltzen da bihotzaren eta aluaren taupada bateratuen hotsa. Ozenki hitz egiten dute, bero
daudela oihukatzen dute. Utzi ditut geldi barnean hatzak eta nire gorputzaren beroa
sentitzen, nire barneko taupadak eta erreka hotsak entzuten pausatu naiz.
Bularrean dudan eskua klitorira eraman dut jarraian, dantzan jarri ditut barneko urak.
Geroago eta berotuago, geroago eta berotuago. Banoa, banoa, badatoz, badatoz urak. A a
a a aaaa, aterabidea topatu dute urek eta jariotsu atera da erreka nire hankartetik. Hamar
minutu eman ditut intzirika, uzkurtuta, eta jarraian lasaitasuna.
Isildu dira taupadak, isildu da erreka. Isilik eta lasai dut gorputza. Hegan joan dira lotsa
guztiak eta ziurtasun osoz begiratzen dut ispiluaren beste aldeko silueta xarmanta.
Biluztu dut gorputza eta biluztu dut arima. Itzuli naiz niregana, nire gorputzera. Malko bat
masailetik behera.
Kandelak itzali dira eta haiekin batera nire barneko sua. Neguko hoztasuna nabaritzen hasi
naiz gorputzean. Arropa jantzi, ohean etzan eta loak hartu nau berehala.
Zeinen ederra izan den itzulera.
Faltan botatzen zintudan, laztana.