Kontaketa erotikoa: Hondartzako Eneritz III

Kaixomaitia.eus | Aratz Begiristain [@Aratz_B]

Eneritzen hankek dar-dar egiteari utzi eta arnasa apur bat berreskuratu zuenean, pasilloan aurrera
egin genuen bere logelako atera urbilduz. Ezkerrean bainu-gela handi baten atea zegoen eta
eskuinean haren logelarena. Heldulekutik behera egin eta barrura egiteko keinua egin zuenean, nik
atzetik jarraitu, eta sartu baino lehen gelditu egin zen, nire gorputzak bere ipurdi eta bizkarraren
aurka talka eginez.
Gertatzen zena jakin nahian, eskuak altxa eta nire ahoak “zer” xume bat galdetu zion. “Ezer ez”
erantzun zidan, lepoa biratu eta musu bat emanez. Orduantxe prakak erantzi zituen, ipurdiak nire
zakila bilatu zuen eta haren eskuak atearen markoan kokatuz, “zure zakil gogorra nire barruan
sartzea nahi dut” esan zidan. Hitz horien aurrean ezin nuen askorik egin, esandakoa betetzea
besterik ez zitzaidan geratzen :). Poltsikotik kondoia atera, prakak lurreraino erortzen utzi eta
pixkanaka bere aluan barrena irristatzen hasi nintzen. Gogotsu ari ginen jo eta su, baina berehala
korritu nahi ez nuenez, erritmoa pixka bat jaitsi nuen.
– Emadazu gogorrago, zure makil tentea barru-barruan sentitu nahi dut. – Esan zidan Eneritzek.
Nik beste behin kasu egin eta pelbisa bere ipurmasailen aurka soinua ateratzen hasi zen. Erritmo
horretan ez nuen asko iraungo, eta… bat-batean ondoko logelan zarata entzun genuen. Azkar batean
gela barrura sartu, atea itxi eta hortik segundo gutxira ondoko gelako atea irekitzen zela entzun
genuen. Uffaaaa, a zer eromena! Eta era berean, a zer morboa!
Gela barruan postura berean jarri zen Eneritz eta atearen bestaldean hasitakoa bukatzeari ekin
genion. Amaren pausoak komunerantz entzun genituen, zakila bere alabaren barruan sartu eta
ateratzen nuen bitartean. Komunetik ateratzen entzun genuenean, morbo izugarria eman zidan.
Erritmoa handitu nuen, hasperen batzuk atera zitzaizkidan (guztiak ekidin ezinik), eta izerdi tantak
Eneritzen ipurdira erortzen zitzaizkidan bitartean, bere barruan korritu nintzen. Orgasmoaren
intentsitate osoa sentitzen ari nintzela, Eneritzek eskua bere klitorira eraman zuen eta zakila barruan
nuela korritu egin zen.
Arropa guztiak erantzi ostean ohera sartu ginen, goizeko 5:44 ziren. Orgasmoaren ondoren, nahiko
nekatuta geratu nintzen, baina Eneritzek, oraindik ere, jolasteko gogoa zuela zirudien. Ni erdi lo
nengoela, zakila txupatzen hasi zitzaidan ni berpiztu nahian, eta era berean, bere alua nire eskutik
gertu jarri zuen.
– Utzi lasai eta jarri zaitez lau hankatan nire gainean. – Esan nion ohean etzanda jarraitzen nuen
bitartean.
Haren ipurdia nire triparen parean geratu zen (bizkarra emanez). Bi eskuekin gerritik heldu nion eta
bere alua nire ahorantz ekarri nuen. Parean nuen guztia miazkatzen hasi nintzen, aluaren ingurua,
alua bera, ipurtzuloa, … oso bustita zuen inguru guztia eta nekatuta egon arren, ni ere gozatzen eta
berotzen hasi nintzen. Aldakak bere gustura mugitzen zituen, horrela, alua eta ipurtzuloa berak nahi
bezala dastatuko nituen.
– Sartu bi behatz aluan… – Xuxurlatu zidan.
Orain artean hasperenak nahiko neurtuak egin genituen, baina behatzak sartu orduko, ahotik
ateratzen zitzaizkion hasperenak handitu egin ziren.
– Jarraitu horrela, iristear nago. – Esan zidan bere eskuak bularretara eramanez.
Segundo gutxitan aldakak indartsu mugitzen hasi zen eta…
– Uffffff, uffffff, ufffff, korritzera noa, korritzera noa, korritzera noaaa… – Esan zidan nire gorputz
gainean etzaten zen bitartean.
Eneritzen ama gorra ez bazen, ziur, hasperen horiek entzungo zituela…

 

Argazkia: Aleera