Kontaketa erotikoa: Hondartzako Eneritz IV

Musu eta laztan goxo batzuen artean lo geratu ginen.
Ohe ondoan nuen erlojuak 8:59 zirela adierazten zuen. Pasilloko pausoen soinuek esnatu ninduten,
buelta erdia eman eta Eneritz lo seko zegoela ikusi nuen. Maskuria oso beteta nabaritu nuen eta
ahoa erabat lehor. Ahalik eta zarata gutxien eginda, boxer galtzontziloak jantzi eta komunerako
bidea egin nuen pisa egin eta ahoa bustitzeko. Pasilloan ez nuen bere ama topatu eta sukaldeko argia
piztuta zegoela ikusi nuen, zuzenean komunera sartu nintzen. Pisa egiten ari nintzela, ura edateko
kanila moderno bat zutela ikusten ari nintzen, baina bertan ura edan beharrean, sukaldetik pasatzea
bururatu zitzaidan, jakin-mina, morboa, berotasuna…
Sukaldera iritsi eta mahaitxoan eserita aurkitu nuen eskuartean mugikorra eta aurrean katilu bat kafe
zuela.
– Egun on, ur bila nentorren… – Esan nion lotsa pixka batekin.
– Noski, edalontziak armairu horretan dituzu. – Esan zidan behatzarekin armairua seinalatuz eta nire
gorputz osoari begirada bat botaz.
Edalontzia hartu nuen eta urez betetzera nindoala, “barkatu” esan zidan, aulkitik altxa egin zen eta
bere burua aurkeztu zidan Eneritzen ama bezala. Agurtzerako garaian eskua gerrian jarri zidan eta
emandako musuak oso goxo sentitu nituen, gertutasun asko erakutsiz eta kamisoi batekin estalita
zeuden bere bularrek nire gorputza ukituz. Gosaltzeko zerbait nahi nuen galdetu zidan, eta lotara
bueltatzeko asmoa banuen ere, aukera paregabea ikusi nuen emakume hura gehiago ezagutzeko.
Hozkailutik laranja-zuku botila bat ateratzen zuen bitartean, sagarra, platanoa eta kiwia eskaini
zizkidan; nik sagarra eskatu nion eta berak platanoa hartu zuen. Alabarekin txortan egin ondoren,
ama kamisoi batekin topatu, eta sukaldeko mahaian parez-pare ginela, platanoa jaten hasi behar
zen? Ufffaaaa, ea ez zitzaidan burua joaten, eta ea kanpin-dendarik sortzen ez nuen, disimulatzeko
zaila izango bainuen.
– Barkatu boxerra bakarrik jantzita izateagatik, sekulako beroa egiten du eta ez nuen beste inor
topatzea espero. – Esan nion gezur txiki bat ezkutatuz eta neure buruko pentsamenduak desbideratu
nahian.
– Lasai egon, uda honetan etxea asko berotu da, badakizu, aldaketa klimatikoa, eta ni normalean ere
kulerotan ibiltzen naiz etxetik, baina bisita genuela jakinda badaezpada kamisoia jantzi dut. Ez
arduratu beraz, ez zara galtzontzilotan ikusten dudan lehen mutila. – Erantzun zidan ni lasaitzeko
asmoz. Kamisoiarenak, bere alaba bakarrik etorri ez zela bazekiela adierazten zidan.
– Ehhh, sentitzen dut iristean esnatu bazaitugu, ahalik eta isilenak izaten saiatu gara. – Esan nion,
aurreko gezurrari beste bat erantsiz.
– Ez dakit ba ,asko saiatu ote zineten, akaso beste gauza batzuetan bai, isiltasunarekin ez behintzat,
pasilloan eta logelan ederki entzun zitzaizuen eta. Etxe honetako paretak paperezkoak dira. – Bota
zidan irribarre batekin platanoari hozkada bat ematen zion bitartean.
Ai, ai, ai, lotsatu egin banintzen ere, elkarrizketa bide onean zihoan!
– Ehh… tira bai, ondo pasa dugu. – Esan nion aurpegi lotsatia jarriz, baina nire begirada haren
begietatik eskotera jaitsiz.
– Beno, gazteak izanda normala da, zu ordea ez zara alaba bezain gaztea… zenbat urte dituzu? –
Esan zidan lotsarik gabe.
– Urte batzuk gehiago baditut, bai, 36… eta zuk?
– Ba… eh… ez dizut adina esango, baina alabarekin duzun urte diferentzia, nirekin duzuna baino
handiagoa da. – Esan zidan jolas modura.
– Ummm, horrek esan nahi du, gehienez ere, 49 urte dituzula… baina egia esan, ez dirudi adin hori
duzunik. – Esan nion sentitzen nuen erakarpena erakutsi nahian.
– Eskerrik asko polit hori, zu ere ederra zara gero, alabak badaki ondo aukeratzen. – Esan zidan nik
botatako laudorioari jarraipena emanez.
Une horretan mahai azpian beste jolas bat gertatzen ari zen, nire hanketan bere oina nabaritzen hasi
nintzen eta boxerrean “platanoa” erabat markatuta geratzen hasi zitzaidan…

 

Argazkia: Emma Benitez