Leialtasuna eta harremanak (I)


2016ko ekainean plazaratu dugun “Euskal Herritarron harreman afektibo eta sexualei buruzko ikerketaren” bigarren atal nagusia – Leialtasuna eta harremanak –  hasten dugu honakoarekin, 4 iruzkinetako lehena. . Guztira, atalak dituen 14 galderei erantzuna ematen dieten grafiko eta taulak zabalduko ditugu, esan bezala 4 iruzkinetan. Atal honetan galdera guztiak ez dute aurrekoetan bezala ordena numerikoa jarraitzen, ikerketakoak berrantolatu ditugu modu egokiago batean, iruzkin bakoitzaren testuingurua osatzeko. Esana doa “Leialtasuna” terminoak baduela karga moral bat guk ez duguna zertan konpartitzen harremanei dagokionez. Era berean, leialtasuna zer den ere ez dugu zehaztu nahi izan, are gehiago, galdetu ere egiten dugu bakoitzarentzat noiz ematen den “desleialtasuna” bikote harremanean, G55. galderan zehazki, iruzkin honetan bertan.

Lehen iruzkin honetan G43, G44, G45 eta G55 eta G6 galderen erantzunak ditugu hizpide, lehena, G43. galderak honela dio: Izan al duzu inozi, zure bikotekideak jakin gabe, edo harekin adostu gabe, harreman afektibo/sexualik beste pertsona batekin? Hemen ere erantzun mordoa jaso genuen, guzti horien lagina hartu genuen, 1261 lagunena.

Erantzunen arabera:

  • Galdetutakoen %42 ak izan du inoiz –egungo edo aurreko harremanean -bere bikotekideak jakin edo adostu gabe harreman sexualik beste pertsona batekin.
  • Datu orokor hau osotasunean hartuta, ez dago bereizketa handirik gizonezko eta emakumezkoen artean, halaber, gizonezkoen %18ak egin du egungo harremanean eta emakumezkoen %10ak. Aurreko harreman batean, emakumezkoen %31ak eta gizonezkoen %25ak.
  • Ezkonduen %23k izan du, egungo harremanean, bere bikotekideak jakin gabe harreman sexualik beste pertsona batekin.

g43_desleiala-izan-zarat43_desleiala-izan-zara

G44. galderak berriz denboran mugatzen du aurrekoa, azken 12 hilabetetara…

Erantzunen arabera

  • Bere harreman itxian, azken 12 hilabeteetan, %12ak izan du sexu harremanik beste pertsona batekin bere bikotekideak jakin gabe.
  • Homosexualen %20ak erantzun du baiezkoa, bere bikotekideak jakin gabe egin duela.
  • 45-64 adintartekoen %10 da ezaugarri honi erreparatuz – adina- erantzun positibo gehiena eman duena.
  • Era berean ezkonduen artean da gehien eman den kasua

g44_desleiala-izan-zara_azken-12-hilabetet44_desleiala-izan-zara_azken-12-hilabeteG45. galderan desleiala izateko arrazoi posibleez galdetzen genuen erantzun posible batzuk aurkeztuaz. Aukera bat edo gehiagorekin erantzun zitekeen.

Erantzunen arabera:

  • Erantzun dutenen erdiak desleiala izateko arrazoi nagusitzat dute bikotekidearekiko ilusio edo erakarmen falta edo eta aukera suertatzeak. Azken hau adintarte gazteenen artean nabariagoa da %55 ek erantzun dute arrazoi bezala.
  • Erantzun dutenen 4tik batek uste du gizakia berez dela poligamoa, denon desira dela. Harreman irekia dutenen %41ak uste du hau.
  • “Mendekua” arrazoi bezala adintarte gazteenaren %18ak adierazi du, adintarte altuenaren %5ak soilik.

g45_desleiala_arrazoi-nagusiakt45_desleiala_arrazoi-nagusiakSalto egin eta G55.a izango da aztertuko dugun hurrengo galdera, iruzkin honen sarreran aurreratu bezala, desleialtasuna noiz ematen den galdetzen dugu bertan.

Erantzunen arabera:

  • Desleialtasuna noiz gertatzen denaren erantzun baloratuenak hauek dira, hurrenez hurren: beste batekin gelditzen da noizbehinka sexurako, nire bikotekideak beste batekin sexu harremanak izan ditu eta beste batekin musuka ibili da.
  • Gutxien baloratu direnak, berriz, hauek: Nire bikotekidea beste batekin mezuak bidaltzen dabil, beste pertsona batek erakarria sentitzen da eta beste batengan pentsatuz masturbatu da.
  • 45-64 adin tartean daudenak beste adinetan baino gutxiago erlazionatzen dute sexua desleialtasunarekin.
  • Gizonezkoek emakumezkoek baino gehiago lotzen dute mezuak bidaltzen ibiltzen egotea desleialtasunarekin; 7,8ko aldearekin. Sexuari dagokionez, ordea, emakumeek gizonek baino gehiago identifikatzen dute desleialtasunarekin.

g55_noiz-ematen-da-desleialtasuna

t55_noiz-ematen-da-desleialtasunaIruzkinarekin amaitzeko G56 galderari helduko diogu, eta norberaren perzepzioa, bikotekidearekiko duen usteaz galdetzen dugu honela: Uste duzu zeure bikotekidea inoiz desleiala izan dela zurekin? Adi, hemen ere erantzunak bikotekidea dutenekiko ponderatu bait dugu.

Erantzunen arabera:

  • Bikotekidedunen %26,1ak uste du, susmoak ditu edo ziur dago bere bikotekidea desleiaia izan dela inoiz berarekin; %47,14ak ez du uste eta %26,2ak ziur dio badakiela ez zaiola inoiz desleiala izan.
  • Bikotekidea dute gizonezko gehiagok dio badakiela bikotekidea desleiala izan dela; gizonezkoen %14,2ak emakumezkoen %9,4aren aldean; Emakumezko gehiago dira, ordea, euren bikotekidea desleiala izan ez dela badakitela esaten dutenak; emakumezkoen %32ak gizonezkoen %20,6aren aldean.

g56_biklotekidea-desleiala-izan-ote-dent56_biklotekidea-desleiala-izan-ote-denHauek beraz, “Leialtasuna eta harremanak” atalari dagokion lehen iruzkinak eman duena, beste 3 geratzen dira, hurrengoan deioez eta egoera hipotetikoez galdetu dugu… Zure bikotekidea desleiala izanez gero, jaki nahiko zenuke? Irakurri jarraipena hemen

Eta zuk zer iritzi duzu guzti honetaz, galderarik, gogoetarik etorri zaizu burura hau irakurri ostean? Esaiguzu ba, eskertuko dugu eta!