Leialtasuna eta harremanak (II)

Sexuinkesta kategoriapean, 2016an egin dugun “Euskal Herritarren harreman afektibo eta sexualei buruzko ikerketaren” berri ematen ari gara atalez atal.
Ikeketa mardula da oso, [PDF] n deskargagarria duzuna hemen, baina blogean era errazago eta partekagarriago batean azaltzeko ahaleginetan, atalez atal ari gara guztia zabaltzen.
Irakurtzen ari zaren iruzkin hau, ikerketaren laugarren atalaren- Leialtasuna eta harremanak – bigarren iruzkina da. Leialtasuna eta harremanak ataleko iruzkin guztiak hemen dituzu irakurgai.
Iruzkin honetan ordenean berriro ere atzera joango gara aurreko iruzkinean tartean utzitako galderak berreskuratuz; honela, ikerketaren G46-G48 bitarteko galderak ditugu aztergai.

Lehenengo galdera, G46. a, galdetuek euren bikotekidea desleiala izanez gero jakin nahiko luketen jakin nahi genuen, berriro ere,leiala/desleiala terminoa modu irekian utzi genuen, norberaren interpretaziorako.

Erantzunen arabera:

  • Gehiengon nagusi batek jaki nahiko luke bere bikotekidearen desleialtasuna (%73) Hau batez ere gazteen artean ematen da (%90) eta adinean gora egin ahala jakinmina gutxitzen da.
  • Ezkonduen %62ak jakin nahiko luke honen berri. Egungo egoera zibilean urte gehien daramatenak dira interes gutxien dutenak hau jakiteko.
  • Egoera afketibo eta sexualak badirudi ez duela eragin berezirik gai honekiko, batazbestekoaren oso pareko mantentzen dira erantzunak edozein izan zoriontasun maila alor hauetan.

g46_bikotekidearen-desleialtasuna-jakin-nahit46_bikotekidearen-desleialtasuna-jakin-nahi

G47. galderari helduko diogu jarraian, eta oraingoan desleialtasunaren kontzeptua zerbait urrutirago eramaten dugu, aurreko galdera bera da, baina oraingoan bikotekideak maitalea izango balu jakin nahiko lukeen galdetzen dugu, eta badago aldea bi galderei emandako erantzunetan, bai.

Erantzunen arabera:

  • Bikotekideak maitalea duen %88ak jakin nahiko luke, desleialtasun (puntual?)en kasuan baina 15 puntu gehiago. Adintarte guztietan gertatzen da hau antzeko neurri batean.
  • Bisexualen kasuan gehiengoakl jakin nahi du hala den %93ak

g47_bikotekideak-maitalea-duen-jakin-nahit47_bikotekideak-maitalea-duen-jakin-nahiG48.a den iruzkin honen azken galderarekin berriz desleialtasunak bikotean izan ditzazkeen ondorioak jakin nahi ditugu, zer gertatuko litzateke bikotekidea zurekin desleiala balitz?

Erantzunen arabera:

  • Desleialtasunaren aurrean galdetutakoen %37ak harremana bertan behera utziko luke eta %22ak harremana irekitzea proposatuko luke, azken hau homosexualen eta bisexualen lehenetsitako aukera da.
  • Gizonezkoen %18ak onartuko luke bikotekidea desleiala izatea, emakumezkoen bikoitza baina gehiago (%8)
  • Galdera hau izan da inkesta guztian ED/EE erantzun gehien jaso dituena, zalantza edo zailtasun gehien eman dituena, antza. Emakumezkoen %27 erantzun dute modu honetan, gizonezkoen %17.

g48_desleialtasunaren-aurrean-zer-egin

t48_desleialtasunaren-aurrean-zer-egin

Datu interesgarriak ezta? Ez al dugu beti jakin nahi izan horrelako egoeren aurrean zer gerta daitekeen? Nola jokatuko genukeen? Zer pentsatu ematen dute galdera hauek ezta?

Zein da zure iritzia? Esango diguzu? Mskr!

 

Honekin amaitzen da “Leialtasuna eta harremanak” ataleko 2. iruzkina, beste bi geratzen dira atala amaitzeko, hurrengoa, iruzkin honetan,  bikotetik kanpoko desioez galdetzen dugu…