Mi-cuit au chocolat

Dutxako orgasmo paregabe baten ondoren, nire txanda heldu da. Eskutik heldu eta sukaldera narama. Negua da eta biok gaude urez tantaka – ura eta batek daki zer gehiago ere –, baina hotzik ez dugu sentitzen. Hau da hau beroaldia…


Ezustean harrapatzen didan mugimendu arin batekin jangelako aulkian esertzen nau; nola ez, bera nire gainean esertzeko. Aldakekin mugimendu biribilak eginez, nire sexua berarena bilatzen hasten da. Ipurdiko masailetatik gogotsu kolpe eta nigana estutzen dut. Segituan nire eskuineko belarriarekin egiten da; suabe-suabe beheko glandetik miazkatzen nau, gutxinaka gora eginez. Animali basati baten pare txupatzen dit belarria, miazkaden soinu esajeratuak eginez, gehiago kilikatzeko asmoz. Nire esker ona adierazteko, eskuineko eskuarekin popako masailean jotzen diot eta ezkerreko atzamarrak bere ile gorrietan galtzen ditut.


Pipi-pipi, pipi-pipi…
Pipi-pipi, pipi-pipi…


Begi bat zabaldu eta nire mugikorra argia egiten ari dela ikusten dut mahaiaren gainean. Ezer esan gabe, ilegorria nire gainetik altxatu eta sakelakoaren parean jarri da. Pantailara begiratu eta barre maltzurrarekin egiratu nau. Ze mezu iritsi ote zait horrela begiratzeko? Mugikorra eskuan hartuta eta katu bat bailitzan, pausu geldo, isil eta sentsualarekin nigana hurbildu da. Golkotik behera musukatzen jarraitu aurretik, nire mugikorrean zerbait idatzi du.


Bere mingain beroa sentitzen dut, beheraka eta beheraka, astiro-astiro barraskilo bat bezala. Titietako Bardeak gurutzatzen dizkit, bide likatsua ongi markatuz. Lehendabizi ezkerrekoa miazkatzen dit eta, ondoren, eskubikoa. Txikiak direnez, inongo arazorik gabe sartzen ditu ahoan. Mugimendu geldo eta erotiko baten laguntzaz ezkerreko bularra ahoan sartu eta titiburuan horzkada jostalari txikiak egiten dizkidan bitartean, bere ezkerreko bi atzapar ahoan sartzen dizkit; aurrera eta atzera, behin eta berriz, geldo-geldo.


Bigarren aldi honetan eztanda egiteko ez zait askorik falta, baina arren, bidaia dezala nire gorputzaren sakanean barna. Ipurdia gogor estutuz, aldakak gora eta gora daramatzat bere gorputzaren kontra igurzteko.


Din-don, din-don!

Etxeko txirrina. Biok elkarri begira jarri eta barre zelatariz atea nik irekitzeko gonbitea egin dit. Ezer esan gabe zutik jarri naiz, etxean botatako iragarkiren bateko kamiseta XXXL bat jantzi eta sarrerako aterantz jo dut. Ireki aurretik jolaskideari begiratu diot, baina lasai asko dago hau, atearen beste aldean nor dagoen jakingo balu bezala. Berari begira jarraitu dut, eta ezer; ez dauka ezer janzteko asmorik. Urduri, bihotza ahotik atera behar zaidala, eskuari beheraka egin eta beste aldean, nor eta, bera dago. Nire auzokide maitea. Benetan ederra da ba!


Etxebizitza honetara aldatu nintzen lehenengo egunean ikusi nuen terrazan; hain justu, nire etxearen goiko terrazan. Ze nolako bista eder eta paregabea… imajinatzen dudan bakoitzean barruko arropak bustitzen ditut. Nola ahaztuko dut, ba, irudi hori; bere mini-ortuko barazki eta fruitu artean, Greziako eskultura bat bailitzan, eskuak barandan jarrita, erdi biluzik eguzkia hartzen. Egun hartan, nire maleta eta kartoizko kutxen burrundararekin bere begien atentzioa irabazi nuen; eta orain hemen daukat, nire muturren aurrean. Kasu honetan erdi narru gorritan dagoena ni naiz baina.


Begiak gainetik kendu gabe, nire albotik pasa eta ilegorriaren albora iristean, soinean daraman kiroleko kamiseta kendu du. Hantxe daude biak, niri begira; ilegorri luzeko gorputz biluzia, zeruan izarrak baino peka gehiago dituena gorputz guztian zehar; eta bera, bular beltzaranak bistan, niri apuntatzen, behetik oraindik galtza bakero motzak jantzita. Ez dut uste asko iraungo diotenik praka horiek.


Harrituta nago, baina inondik inora ere ez noa neure buruaren eta egoeraren kontrola galtzera. Nire etxea, nire gorputza, nire arauak. Begira dauzkat eta ez dut aukera paregabe hau galduko. Oraintxe edo inoiz ez; amaitu dezagun hasitakoa.


Mahai gainean jesarri bezain pronto biak hurbiltzen zaizkit. Ilegorriak mahai gainera salto egin eta atzeko aldetik kamiseta eranzten dit. Berriz, bere mihi latza nire ahoan barrena, biraka eta biraka, noria bat bezala. Tortura geldo zoragarria iruditzen zait. Hala ere, nire gorputzeko parte bat irrikaz dago auzokidea lanean ikusteko; hortaz, ilegorriari bularretara joateko agintzen diot. Hor dago, nire begien aurrean, eskultura grekoa, bakeroak eta barruko arropa lurrera botatzen. Mahaiaren izkinaraino narama izterrak zabal-zabalik jartzeko.


Hortxe aurkitzen naiz, nire sukaldeko mahaiaren gainean beste bi ezezagunekin merienda egiten: ilegorria atzetik titiak jaten eta auzokidea bere mingain zorrotzarekin nire sakanean, bueltaka, aurrera eta atzera, azkar eta geldo. Hainbeste sentsazio ezberdinekin neuk ere ez dakit zer egin. Zerbaitek atera behar du nire barnetik. Gorputza guztiz aurreraka kuzkurturik, titiak goraka, burua atzeraka, ahoa ezin zabalago, ipurdia ere atzeraka… eta dzast! Atzapar bat nire uzkian barrena; eta, dzast, bigarren atzamarra ere bai. Plazerrean galdurik, jada ez dakit bietako zeinen ideia zoragarria izan den hori. Dakidan bakarra da unibertsoko plazer guztia ni ari naizela sentitzen eta oihukatu egin behar dudala, guztiak jakitun izan daitezan.


Riiiiin, rin-rin rin. Riiiiiiiiiin, rin-rin rin… Riiiiin, rin-rin rin. Riiiiiiiiiin, rin-rin rin…


Kostata baina begiak irekitzen ahalegintzen naiz. Begirada galduarekin sakelakoa aurkitzen dut nire alboan. Ez du argirik egiten; geldirik dago. Ingurura begiratu eta, hara nire sorpresa: non dago ile-gorria? Eta nire auzokide kuttuna?


Riiiiin, rin-rin rin. Riiiiiiiiiin, rin-rin rin… Riiiiin, rin-rin rin. Riiiiiiiiiin, rin-rin rin…


Labea. Mi-cuit au chocolat. Kaka zaharra!


Eskuak arropa barrutik atera, galtzetan lehortu, jauzi batekin sofatik jaiki eta korrika labera egin dut. Arnasestuan labeko atea ireki eta lehertu beharrean dagoen txokolatezko pastela laster batean kanpora atera dut. Pastel madarikatua…, nahiz eta atera berri dagoen, bera baino beroago nago! Bero-bero amets erotikotik esnatu berri; bero-bero, haserre, amets erotiko zoragarria izorratu bainau nire postre kuttunak. Hau da hau beroaldia, motel.


Ez dut ulertzen… Ze momentutan okurritu zait bazkaldu eta gero labeko postre bat egitea ideia ona izango zela? Popatik hartzera postre madarikatua. Zeharo izorratu dit ametsa; momenturik hoberenean jo beharra txirrina… Gauen berriz simulatuko dut amets, bai horixe! Orain onena kalera ateratzea izango da. Eguraldi fresko xamarra dago eta horrek ondo egingo dit burua zein gorputza baretzeko.


Haginak garbitu eta dutxa hotz bat hartu beharra daukat izerdi eta libido guztiak gainetik kentzeko; baita haserrea eta pentsamendu lizunak burutik ateratzeko ere. Neure burua lasaitzeko asmoz, burutik hasi, bularretan gelditu, ondoren beheko zirrikituetan endredatu eta behatz-puntetan amaitu dut neure buruari atzamar-puntekin eman diodan masajea. Norbere burua zaintzea eta norbere buruari maitasuna ematea baino ezer hoberik ez dela uste dut; nahiz eta kasu askotan teoria hutsean gelditzen naizen, ahalegintzen naiz praktikara eramaten. Horregatik, gustuko dut jostailu-erotikoekin jolasean aritzea; neuk erabakitzen baitut non, noiz, nola eta zenbat; eta garrantzitsuena, norbere buruarekin nahikoa da plazerraz gozatzeko. Hori bai, koronabirusaren egoera madarikatu honekin, denbora nahikotxo pasatu dut jostailu horiekin eta jada benetako gorputzekin ongi pasatzeko irrikan nago. Esan bezala, neure buruarekin nahikoa izan nahi dut; ez dut beste pertsona baten beharra sentitu nahi… Baina noizbehinka beste pertsona batzuen gorputza, lurrina, izerdi usaina, libidoa, titiak, zakila, alua, uzkia, atzamarrak, mingaina, ezpainak edota hozkadak sentitzea zeinen ederra den gogoraraztea gustatzen zait. Azken finean, jolasean ari den pertsona bakarra ni neu izatean, “sorpresa faktorea” edo dena delako hori falta da. Ametsean ikusi den bezala, pozez zoratzen nago sorpresak jasotzeko…


Emantzipatu naizenetik zazpiehun eta laurogeita hamahiru milagarrenez ari naiz bakarrizketan. Gaur sei egun egin ditut etxe honetan finkatu nintzenetik. Sei egun lau pareta txuri hauen artean eta oraindik ez dut izan gonbidaturik. Gonbidatu bakarrak neure burua eta txikitatik dudan imajinazio aparta izan dira. Zeinen ongi pasatzen dudan beraiei esker. Izan ere, gozatzea eta plazerra sentitzea norbere esku besterik ez dago; besteek ongi zein gaizki egin, bigarren maila batetan dago. Burua ez baduzu egon behar den lekuan, bost axola ukitzen zaituena edo lizunkeriak esaten dizuna nor den.


Giltzak, diru-zorroa eta mugikorra gerriko poltsan sartu, txandala jantzi eta aio, Pelaio! Banoa kalera haize hotzak aurpegian eman diezadan, bestela nire pentsamenduetan gehiago nahastuko naiz eta etxetik atera gabe geldituko naiz. Paseotxo bat eman eta zorte pittin batekin hemendik hamabost minututara dagoen sex-shopa irekita aurki dezaket; horrela, neure buruari oparitxoren bat egin diezaioket. Ideia ona, Lur!


Nire pentsamendu fantasiosoan murgildurik, etxeko atea itxi eta eskailerak behera abiatu naiz. Lehenengo eskaileran nire zapatila jarri bezain pronto, goiko pisutik abiada bizian, nor eta, nire ametsetako auzokide zoragarria dator. Kolore gorriekin eta erdi barreka begiratzen nau:

– Ze nolako txokolate usain goxoa dagoen eraikin honetan. Zoratu egiten nau usain honek…

Zuk bai zoratzen nauzuna, bai errealitatean eta bai ametsetan, pentsatu dut nire barnean. Masailak gorritu eta mutu gelditu baino lehen berba egin behar diot:

– Benetan? Zera, ba… Uste dut ni naizela usain horren erruduna. Beno, hobe esanda, prestatu dudan postrea da horren erruduna, ni sasi-sukaldari bat besterik ez naiz.

– Sasi-sukaldaria dio. Ba, benetan, usain zoragarria dauka zuk prestatutako postre misteriotsu horrek.

– Mi-cuit au chocolat… – Tentela ematen dut horrela hizketan, idearik ere ez daukat eta frantsesez hizketan.

– Mi-cuit au chocolat?
Mesedez, azal diezaidala norbaitek zergatik den hain ederra, nahiz eta ni baino patetikoago esan duen frantsesezko izen hori.

– Bai, txokolatezko pastel mota bat; baina horrela deitu beharrean, nik mi-cuit au chocolat esaten dut, misteriotsuago gelditzen da horrela. – Nerabeen pare, masailak gehiago gorritu eta begirada neure oinetara eraman behar izan dut.

– Gustura probatuko nuke zure mi-cuit…

Horixe bai ez nuela inondik inora espero. Pentsatu orduko nire etxeko ate aurrean aurkitzen gara, giltza sarrailan sartzen, ezin sinetsita.


Bazkaldu eta gero labeko postre bat egitearen ideia, benetan, paregabea izan da. J’adore mi-cuit au chocolat.