Elkar laztantzen hasi ginen musuak azkartzen zihoazen bitartean. Une batez gelditu eta keinu gozo batez bere burua urrundu zuen. Begiak zabaldu eta begietara begiratu genion elkarri. Nire gorputzeko elektrizitatea nabaritzen nuen burutik hasi eta nire behatzetako azken ileraino. Hankartea sutan nuen. Begietara begiratzen genuelarik ezpainak elkartu genituen berriro ere. Esku bat sumatu nuen nire bular aldean barrena. Gora begiratu nuen une batez, Marenen eskua zen. Nire atzean zegoen, zutik, eta bere bi eskuekin ni laztantzen hasi zen begirik kentzen ez zigun bitartean. Vodka zaindariak beste ilara bat isuri zuen izotzean barrena. Ahoan sartu, lurretik leun altxatu eta Marenekin konpartitu nuen. Hain bero zegoen nire gorputza ezen vodkaren hoztasuna esofagoan barrena senti bainezakeen. Ahmed segituan altxatu zen eta nire atzean kokatu zen lepoa musukatzen zidan bitartean. Arkakuso baten zangoek eragiten duten kilikiliaren antzera mugitzen ziren bere bizarreko ileak nire lepotik. Vodka zaindaria guri so zegoen, ixilean, gozamenean. Marenen besoak Ahmeden ipurdia ferekatzen ahalegintzen ziren eta halako batean Ahmeden zakila nabaritu nuen nire ipurmasailen aurka. Ezin beroago nengoen. Marenek Ahmeden ezpainak nireekin txandakatzen zituen, bere listuaren hondarrak nonahi hedatzen zirelarik. Ahmeden ezpainak bilatzen ari nintzela Marenek bere soinekoa erantzi zuen. Marteens bota beltzak eta kulero beltz erdi garden batzuk zituen, besterik ez.
Titi borobil borobiak zituen, txikiak, bi titiburu arrosa eder batzuen atzean hedatzen zirenak. Esku batez laztandu nituen eta Ahmedek ere gauza bera egin zuen. Bere esku indartsuek itzala egiten zioten nire esku finei. Gustoko nuen hori, Marenen titiak, nire eskua eta gainean Ahmedena.
Bien artean nire kamiseta eransten hasi ziren, arnesa nuen horren azpian eta biek egin zuten konplizitate keinu bat; antza, atsegin zuten jairako hautatu nuen outfita. Ahmedek bere alkandora kendu zuen. Bere gorputz enborra nabari nuen nire bizkarraren kontra, bere bihotzaren taupada azkarrak. Marenen begirada bati erantzunez ohean eseri ninduten. Zapata beltzak erantzi zizkidaten, Ahmedek ezkerrekoa, Marenek eskumakoa. Pianojoleak nota txuriak eta beltzak zapaltzen dituen maitasun eta abiadura berdinean igo ziren biak nire aldakaraino. Gerrikoa askatu eta nire prakak gutxinaka jaisten hasi ziren izterrak musuz betetzen zizkidaten bitartean. Hankartea bero bezain gogor sentitu nuen. Kosta egiten zitzaidan arnasa hartzea, gorputzeko ile guzti guztiak tentetu zitzaizkidan. Maren galtzontziloen elastikoari tiraka hasi zen bere hortzekin, eskuekin bularra laztantzen zidan bitartean. Ahmed zutik jarri zen; eta prakak galtzontziloekin erantsi zituen nire begietara kamara motelean zirudien abiadura zein iruditeria guztiarekin. Nire ezpainak musukatzen hasi zen Marenen burua laztantzen zuen bitartean. Nire zakila agerian geratu zen Marenen hortzen aurrean. Ezkerreko eskuarekin Ahmeden ipurdiari tira eginez bere zakila gerturatu nuen nire ezpainen pare jarri nuen arte. Fereka lotsati bat egin nion bereari, bere gorputzaren usaina ahalik eta sakonen arnasten ahalegintzen nintzen bitartean. Marenek nire zakil punta hartu zuen bere ezpainekin eta nik gauza bera egin nuen Ahmeden zakilarekin. Une batez gure zakilen bazterrak miatzen eta miazten aritu ginen. Marenek ohe ondoko mahaitxoan zuen poltsatxo bat ekarri eta Ahmeden zakila hauts zuri-horixkaz bete zuen gure mingainek elkarrekin bazter guztiak miazten zizkioten bitartean. Altxatu eta Ahmeden ezpainak bilatu zituen Marenek musuz eta ferekaz betetzen zituen bitartean. Ni lurrera belaunikatu nintzen Ahmeden zakila ahoan sartzen nuen bitartean. Marenek hots egin eta gora begiratzeko agindu zidan. Bien listuaren nahasketa zerien ahotik eta nire ahora zetorren zuzenean. Zaila da deskribatzen listu horrek gorputzean piztu zidan beroaldia. Altxatu eta Maren ohera mugiarazi genuen Ahmedek eta biok.
Marteensak kendu gabe bere kuleroei tiraka hasi ginen. Ikusi dudan lehen eta azken alua da Marenena, eta horregatik ezin dut beste batzuekin konparatu baina niri jainkosa baten alua iruditu zitzaidan. Larrosa koloreko bi ezpain mehe, ile horixkaz inguraturik, eta bazter guztiak zituen isuriz beterik. Marenek poz oihu bat bota zuen gure mingainekin bere alua esploratzen hasi ginenean. Ahmedek erabaki handiz mugitzen zuen bere mingaina, astiro-astiro aluaren ingurune guztiari bira emanez eta tartean nire ezpainak musukatuz. Nik berak egiten zuena kopiatzen nuen. Ostean, nire sorbaldari musu ematen hasi zen eta mingainarekin behera segitu zuen. Nik alua nuen nire aurrean eta frekuentziak handitzen joan nintzen. Marenek, nire lehenengo alua zenaren jakitun eskuekin laguntzen zidan nik jakiteko zer eta non zuen berak gustoren. Ahmedek nire bizkarra zeharkatu zuen bere mingainarekin, eta nik bere listuaren hondarrak sentitzen nituen hotz gelditzen zirenean. Nire ipurdiraino jaitsi eta ipurtzuloaren inguruan musu ematen hasi zen. Ez dago tenperatura eskalarik munduan momentu hartako nire berotasuna neurtzeko. Mingainarekin ipurtzuloa laztantzen zidala nabaritu nuen.
Marenek hatz bat alutik sartzeko xuxurlatu zidan. Kontu handiz, hatz erakuslea barneratu nuen blai eginda zegoen baginaren sargunetik. Mingainarekin klitoria aurkitu nuen eta hor laztantzen aritu nintzen, motel hasieran eta geroz eta indartsuago, Marenek koxk egiteko agindu zidan arte. Koxk egin nion klitorian. Gehiago nahi zuela esaten zuen hankek dardar egiten zioten bitartean. Ahmedek ere hatz bat sartu zuen nire ipurtzulotik, ipurdia listuz betetzen zidan bitartean. Mundua gelditzea nahi nuen, egoera horretan egon, lanik ez, gizarterik ez, gu bakarrik munduan, gurera, inolako lotsarik eta atsekaberik gabe. Maren ohetik altxatu eta strap-on zakildun arnes bat atera zuen ohe azpitik. Ahmedek atzetik lotzen lagundu zion. Ohean buruz behera nengoen, bien ferekak nabaritzen nituen ipurdian zein hanketan. Lubrifikatzaile bat isuri zuten nire ipurdian euren lau eskuen joan-etorriak nabaritzen nituen bitartean. Marenek ateratako jostailuaren punta nabaritu nuen nire ipurtzuloaren sarreran. Arnasa lasai hartzen ahalegindu nintzen, eroso nengoen. Ahmed nire ondora etorri zen eta nire aurpegia laztantzen hasi zen. Momentu horretan Marenek silikonazko zakila osorik sartu zuen nire ipurditik. Plazer oihu bat atera zen nire ahotik. Aurrera eta atzera hasi zen ipurmasailak gogor astintzen zizkidan bitartean. Mareni gustatzen zaio agindua izatea. Nik burua pixka bat igo eta Ahmeden zakila sartu nuen ahoan. Ahmeden zakila gogor zegoen eta mingainarekin egiten nion gora eta behera, eta begietara begiratzen nion. Marenek zakila atera eta buelta emateko agindu zidan. Nire begien gainean Ahmeden zakila zegoen, tente, irmo, aurrera begira. Maren ere nire aurpegi aldera igo zen nire gainetik. Hortxe nituen nire begien gainean bere alu horixka eta zakil tentea. Marenek buelta eman eta kontu handiz Ahmeden zakila sartu zuen bere aluaren barruan nire ahoaren gainean. Aurrera eta atzera hasi ziren, nik klitoria laztantzen nion mingainarekin Ahmeden ipurdiari tinko heltzen niola. Marenek burua makurtu eta nire zakila ahoan sartu zuen Ahmedek geroz eta indartsuago egiten zion bitartean. Maren oihuka ari zen, Ahmeden izerdia nabaritzen nuen. Maren geroz eta azkarrago mugitzen zen, eta Ahmedek geroz eta indartsuago egiten zuen. Nire begien pare ikusten nuen Ahmeden zakil tentea Marenen aluaren hormak zeharkatzen. Aurpegia isuriz beterik nuen eta mingainarekin laztantzen segitzen nuen.
Marenek nire zakila askatu eta ozen oihu egin zuenean berehala ikusi nuen bere aluak egiten zituen uzkurdurak. Gorputz osoak egiten zion dar-dar eta plazerez oihuka ari zen. Ahmedek zakila atera, astindu eta isuria jaurti zuen albo guztietara. Izerditan zegoen, ez dut uste izerdia baino gauza sexiagorik dagoenik.
Altxatu eta musu eman nien biei. Elkar besarkatu genuen gure arnas erritmoak oraindik baretzen ari zirelarik. Ahmeden bihotza entzun nezakeen ondoko gelaren musikak markatzen zuen abiadura berdinean. Besarkada luze baten berotasunean galdu ginen, nik zer dakit zenbat denbora igaroko genuen horrela. Albora begiratu eta vodka arduraduna oraindik hor zegoela ikusi nuen. Guregana gerturatu zen irribarretsu eta vodka botila oparitu zigun. Trago batez hustu genuen.
Maren izan zen altxatzen lehena. Soinekoa jantzi eta komunera bidean atera zen. Ahmedek musu eman zidan eta bere atzetik altxatu zen arropak janzten hasteko. Nik ez nuen momentu hura amaitzea nahi baina ez nuen biluzik eta bakarrik ohe hartan egon nahi. Arropak jantzi eta sukaldera abiatu nintzen zigarro bat erretzera. Edateko zerbait eskaini zidaten, ez dut gogoan zer zen, buruan vodka eta Ahmed zein Marenen gorputz biluziak besterik ez nituen. Jaiak aurrera jarraitu zuen. Ahmed ikusi nuen aurrean dantzatzen, irribarretsu bere txano beltzarekin. Marenekin gurutzatu nintzen eta irri eginez begiratu ninduen Juliari ahoan musu ematen zion bitartean. Noizbait eguzkia atera eta Marenen etxean jende gutxi gelditzen zela ikusi nuen. Beti zaila suertatzen zaidan etxera joateko hautua hartu nuen. Neukölln auzoko Sonnenallee geltokian jaitsi eta dutxarik hartu gabe ohera sartu nintzen zuzenean.
Orduak egun bilakatu dira, egunak hilabete eta orduz geroztik beti bueltatzen naiz etxera kale beretik. Kanala zeharkatu eta fijatzen naiz letra gorriz norbaitek aspaldi egindako grafitti horretan fijatzen naiz: “harresia bota dezagun eta gainontzekoak bere kabuz eroriko dira!” Hurrengo kalean bira egin eta ezkerrera begiratzen dut beti. Hantxe egoten da, zutik, ke usainen artean irribarretsu, Ahmed.