Nola atzeratu eiakulazioa zazpi aholku errazen bidez


Eiakulazioa atzeratzea gizon asko kezkatzen dituen gaia da. Jakin behar duzu honek ez zaituela obsesionatu behar. Hala ere, badira horretarako trikimailu batzuk

Zenbat denbora iraun behar dute sexu-harremanek guztiz gogobetegarriak izan daitezen? Egia esan, iraupena ez da sexu-harremana atsegingarria egiteko gakoa bat. Izan daiteke ala ez.Baina gizon asko oso kezkatuta daude eiakulazioa atzeratzeagatik. Arrazoia? Ohean ez dutela neurria ematen pentsatzen dute, eta gehiago eta gehiago irautearekin obsesionatuta daude. Harremana hitzak berak adieratzen duen bezala, gakoa harremana eman eta jasotzean datza, plazera eman eta jasotzean. Bideaz gozatuz eta gozaraziz. Gizonezkoen kasuan, eiakulazio azkar batek, bidea laburtzera eta zenbaitetan amaitzera dakar eta horrek plazerra emateko gaitasuna ere mugatu egiten du.

Dena den, jakin behar duzu hau ez dela iraupen kontua bakarrik.

Sexu ona, iraupen kontua?

Ez dugu ezer berririk esaten gogoratzen dugunean garrantzitsuena ez dela helmugara iristeko behar duzun denbora, bidean gertatzen dena baizik. Dena den, gizon batek ohean gutxi irauten badu gutxiago sentitu daiteke.

Pornografia industriaren goraldiak pentsarazten digu, gutxienez ordu erdi eutsi behar zaiola sexu harreman guztietan. Ez da oso errealista, eta oso frustragarria izan daiteke. Sarketa bidezkoa dela benetako sexua eta orgasmora iristeko aukera bakarra sinestarazi digu, plazerra emateko bide bakarra, nagusia. Bidea bera, bide berrien esplorazioa, komunikazioa, ulermena izan daitezke gako nagusiak, sexu harreman gozagarri baterako.

Eiakulazioa atzeratzeko aholkuak

Eiakulazio goiztiarra jasaten ez baduzu (gehienez ere 2 minutu irautea), irauten duzun denbora ez da, berez, arazo garrantzitsua. Edonola ere, zure eiakulazioa atzeratzea posible da, eta, jarraian, hori lortzeko zenbait aholku azalduko dizkizugu:

  1. Saia zaitez une oro lasai egoten. Hau da, zalantzarik gabe, guztiaren oinarria. Orgasmoa atzeratzearekin obsesionatzen bazara, lortuko duzun gauza bakarra antsietatea da, estresa, eta, paradoxikoki, horrek ez dizu ezertan launduko. Hori esanda, gainerako aholkuak aplikatu eta txandakatu ditzakezu.
  1. Egin geldialdiak. Gelditu isurtzeko zorian zaudenean. Arnasa sakon hartu eta aprobetxatu ahozko sexu pixka bat praktikatzeko. Lasaiago zaudenean, sartu berriro.
  1. Egin presioa behatzekin, glandearen azpian edo frenuluan, bost segundo inguruz. Horrela kitzikapena gutxituko duzu.
  1. Postura aldaketa. Jakina, aldaketa horrek ez du zure postura gustukoena barne hartzen. Gehiago irautea da kontua, gizona!
  1. Gutxitu erritmoa eta aprobetxatu bikotekideari musukatzeko: Zu pixkanaka lasaituko zara. Gainera, oso litekeena da erritmo aldaketa honekin asko gozatzea.
  1. Distrakzioaren trikimailu klasikoa. Pentsatu orain bizitzen ari zaren egoera bezain estimulagarriak ez zaizkizun gauzetan. Burua ere garbi dezakezu, zure bikotekideari masailean leunki hozka egiteko eskatuz. Edozein distrakzio da baliagarria! Zure futbol talde kuttunean pentsatzea da klasiko bat.
  1. Kegel-ariketak egin. Teknika hori zoru pelbikoko giharrak lantzeko da, eta zure sexu-jarduna hobetzen (eta asko hobetzen) lagun diezazukezu. Zalantzarik gabe, aukera zinez interesgarria da.

Orain badakizu nola atzeratu isurketa. Noiz probatuko duzu?