Poligamia eta polimaitasuna gauza bera al dira?

Poligamia eta polimaitasunaren normalizazioa sintoma argia da, orain arteko harremanek planteatzen zituzten kodeek eboluzionatu egin dutela erakusten duena, maitasun eta sexu lotura modu berriei bide emanez.

Askorentzat, sexuaz edo bikoteaz gozatzeko modu horiek benetako askapena ekarri diete euren desio sexual eta emozionalei. Monogamia ez da guztiek nahi duten paradigma, eta ez du funtzionatzen bikote mota guztientzat. Errealitate horren aurrean, zeintzuk dira gure esku dauden aukerak?

Harremanak izateko modu berriak 

Maitasun erromantikoaren kontzepzioa, ezagutu dugun moduan, eraldatzen ari da. Batzuentzat baliozkoa eta egokia den eredu hori argi eta garbi arbuiatzen dute esparru sentimental edo sexualean pertsona bakar batentzat bakarrik ez gordetzea nahiago duten gizon eta emakumeek, eta beste batzuen konpainia edo afekzioaz aldi berean gozatzea aukeratzen dutenek.

Hori posible izateko premisa da tartean dauden alde guztiek beharrezko informazioa izatea eta ados egotea. Beraz, denak ados badaude, zergatik ez? Azken finean, harremanen mugak horiek osatzen dituzten pertsonek bakarrik ezartzen dituzte.

Sexu eta maitasun ekosistema berri honen sorreran, Interneten agerpenak, sare sozialek eta harremanetarako plataformek oso paper garrantzitsua jokatu dute. Esparru digitalak ordura arte imajinaezina zen erraztasun eta azkartasunarekin harremanak sortzeko aukera eskaini digu.

Oro har ezarritako moldetik ateratzen diren bikote-harremanei dagokienez, orain arteko lotura atipikoak planteatzen dituzten formula batzuk aurkitzen ditugu, poligamia edo polimaitasuna kasu. Ondoren, horietako bakoitza zertan datzan zehatz-mehatz azalduko dugu, desberdintasun nagusiak zeintzuk diren uler dezagun.

Poligamia zer den 

Batasun mota bat da, non bikotekideetako batek beste bikote harreman batzuk dituen beste pertsona batzuekin, eta, batzuetan, elkarrekin bizi dira etxe berean. Horrela, alde bakarreko harreman itxi bat ezartzen da, non pertsona horrek hainbat emakume edo gizon maite dituen, baina pertsona horiek guztiek bera baino ez dute maite, eta ez dira elkarren artean erlazionatzen, ezta dauden loturen xehetasunak ezagutzen ere.

Beraz, esan genezake harreman mota hori ez dela maitasun librearen adibidea, harremaneko kideen esklusibotasun sexual eta emozionala baitago. Era berean, nolabaiteko hierarkia bat ezartzen da, non maitatua den guztiaren erdigunea.

Poligamia, mendebaldeko kulturan berritzailea bada ere, beste kultura edo garai batzuetan ohikoa izan da edo da. Nahiz eta tradizionalki gizona izan egoera horretatik pribilegiatzen zena, gaur egun emakumeengana ere zabaldu da, kasu honetan poliandria izenarekin ezagutuz.

Zer da polimaitasuna? 

Maitasun libreko modu bat da, konbentzio sozial tradizionalen mugetatik kanpo dagoena. Maitatzeko beste modu bat da, komunikazioan, sentimenduen adieran, gardentasunean eta zintzotasunean oinarritzen dena.

Aurrekoan ez bezala, polaimaitasunean kide guztiak libre dira beste harreman batzuk izateko, informazio bera dute, eta lotura horizontal bat egonkortu da, non inor ez dagoen gainerakoen gainetik. Beraz, elkarrekiko akordioa da, eta alde guztiek adostua.

Zehaztu behar da ez dagoela plaimaitasunaren formula bakar bat ere. Harreman poliamorosoen artean lotura heterosexualak, homosexualak, bisexualak edo orientazio mix bat ezar daitezke, batasuneko kideen lehentasunen arabera. Bestalde, bizikidetzari dagokionez, bikote batzuek biren arteko harremana lehenesten dute, baina aldi berean etxetik kanpo beste batzuekin bizi dira.

Aldiz, beste harreman batzuetan nahiago izaten dute harreman guztiak maila berean parekatu, baita batzuetan kide guztien elkarbizitza etxe berean ematen ere, familia baten moduan bizitzen, edo gutxienez haien zati bat bertan bizitzen.

Mundu guztia ez da gai bere sentimenduak pertsona batekin baino gehiagorekin partekatzeko, horrek heziketa emozionala eskatzen baitu, jokabide posesibo eta jeloskorretatik aldentzea ahalbidetuko diguna. Polimaitasuna ez dator bat gehienok ikasi dugun gizarte patroiarekin, eta, bizimodu mota horren aldeko hautua egiten dutenek, sarritan ikasketa eta autoezagutza prozesu batean murgilduta ikusten dute beren burua. Horregatik, jarraibide batzuk behar dira gure bizitzetan modu osasungarrian txertatzeko, benetan esperientziaz gozatu nahi badugu.

Poligamia ala polimaitasuna? Monogamia gizakiaren egoera ideala den edo gaur egun balekoa den baloratu beharrean, hau bakoitzaren azterketa-ariketa baita, interesgarria da planteatzea harremanak izateko beste modu bat posible dela.