Kaixomaitia.eus | Bagera Bertso Eskola
Pandora Tabernan 2019.12.19an ospatu zen Bertso Saio Erotiko Festiboan botatatko bertsoa
BEHIN BATIAN PANDORAN
-1- Dama polita zera, polita guztiz, ai baina hala ere zaude oraindik ezkongai ezkon gaitezen biok esan zaidazu “bai” -Ni zurekin ezkondu? Ni zurekin jai-jai!
|
-2-
Aspaldi pasatu zen Loiolako trena koadrilan beti nintzen ligatzen azkena; bakarrik itxi nitun hamaika taberna eta “Kaixomaitia“-n eman nun izena.
|
-3- “Bilintx 31” Ipini nun nick-a gorputz zoragarria neukala jarrita “atsegin dut” guztiei eman nien ti-ta ta zain geratu nintzen nork emango klika.
|
-4- Mezu bat jaso nuen, ze poz, ze suziri gustatu omen nintzaion “Joxepanttoni“-ri -Hartuko al ditugu zurito txiki bi? -Ardo beltza gehiago gustatzen zait niri.
|
-5- -Zurekin gelditzeko badaukat denbora gure artean zerbait posible da lora ez nazazu eraman arren edonora… -Bekatuentzat leku ona da Pandora.
|
-6- Behin batian Pandoran ostegun gaua zan Joxepanttoni zegon jainkosaren trazan ardoa utzi eta hasi ginen dantzan ta esan zidan “Bilintx, gehio estutu nazan“.
|
-7- Bere etxera joateko ze nolako presa! “Flipatu egingo dun“ egin zun promesa; etxera heldu eta han zegon Vanessa; parte hartu nahi zuen hori zen sorpresa!
|
-8- “Zer egiten dut hemen“ zen nire galdera -Zuk Vanessa zeneukan zurekin batera ta nik nire laguna nahi nuke atera: “Satisfyer”-arekin lau izango gera.
|