San Balendinen oparitzeko 6 jostailu sexual

San Balendin eguna datorrela, maiteminduak gaudela edo maitaleak ditugula, agian hauek harritzeko opari original eta dibertigarrienetan pentsatzen ari gara. Zure lagunentzako txinparta duen opari baten bila bazabiltza edo zure sexu harremanei intentsitate handiagoa eman nahi badiezu, sexu jostailu bat oparitzera animatzen zaitugu.

Oparitzeko jostailu sexual onenak

Jarraian, modan dauden sexurako jostailuak eta horien ezaugarri guztiak erakutsi nahi dizkizugu, gozamena erregalatu dezazun.

  • Satisfyer

Klitoria xurgatzailea da aurtengo sexu jostailuetako bat. Emakume guztien artean bolbora bezala hedatzen ari den fenomenoa da, instagramer eta influenzer amaigabeek beren iritzia partekatu baitute probatu ondoren. Oso erraz maneiatzen da eta bere lana klitoria estimulatzean datza, emakumea orgasmora denbora errekorrean iritsiz, bi minutu gutxi gorabehera. (Lagunen batek euskal kutsuko “etxe-party” batean 20 segundutan eragin dezakeela aitortu bazigun ere).

  • Bibragailuak

Sexuan klasikoetako bat dira bibragailuak. Klase, forma eta material ezberdinetakoak daude eta horregatik dira emakumeek gustukoen dituztenetako bat. Bibragailu bat oparitu nahi baduzu, modelo berrienak eskuratzea gomendatzen dizugu, ur azpian sartzeko aukera ere ematen baitute. Jakina gizonezkoen gozagarri ere izan ohi dira bibragailuak.

  • Txinatar bolak

Sexua maite dutenek gehien eskatzen duten beste jostailuetako bat Txinatar bolak dira. Plazer handia ematen dute, lubrifikatu eta sentsibilizatu egiten dute, eta emakumeei ere laguntzen diete eremu pelbikoa lantzen. Uzki-bolak ere aukeratu ditzakezu.

  • Masturbadoreak

Gizonentzat pentsatutako jostailuak ere badaude, hala nola TENGA Egg masturbagailua, berrienetako bat eta plazer handiena sortzen duena. Lubrifikatzailea du bere baitan eta 12 ehundura adina izan ditzake. Gainera, elastikoa da, eta, beraz, tamaia guztietara egokitzen da.

  • Eraztun luzatzaileak

Hasieran, plazer denbora luzatzeko eta erekzio denbora mantentzeko sortu zituzten. Cock rings bezala ere ezagunak dira, eta sexu jokoan laguntzaile perfektua dira. Batzuk klitoriari plazera emateko eta sentsazio berriak emateko diseinatuta daude.

  • Zakilerako zorroak

Zakilaren tamaina handitzea ahalbidetzen duen zorro bat da, eta, beraz, baginari sentsazio berriak eskaintzen dizkio. Testura eta kolore ugaritan eros dezakezu, eta gustu guztietarako punta mota desberdinekin. Hau aukeratu behar baduzu, hobe zure bikotekidearekin adostea.

Horiek guztiek sexuan jolas handiagoa egiteko aukera ematen dute, bakarka edo bikoteka erabiliak izan; gainera, norberaren sexualitateari ukitu berezia emateko aukera ematen dute; beraz, jai hauetarako opari ezin hobea izan daiteke. Azken batean, Eguberri hauetan ezusteko opari hauekin zure bikotekide edo zure lagunei une ahaztezinak oparitzen ariko zara.