Urte amaierako aitorpenak V


Konfesionalean eserita zegoenak eta nik orgasmoa lortu ondoren, belauniko zegoena eserita jarri
genuen eta bere alua bion artean jaten hasi ginen. Panorama ederra genuen hura, gure listuak ahoan
nahasten genituen eta baita neska horren zukuak ere. Egoera erabat erotikoa zen, berriz ere berotzen
hasia nintzen eta alua jaten genion bitartean ondokoa eskuarekin masturbatzen hasi nintzen, berak
niri ere gauza bera eginez. Gelatxo hartan sartuta, basilikako atean zain zeuden pertsonen hitzen
soinuak entzuten ziren, gu ordea erabat murgilduta ginen gure hirukote orgasmikoan.

Berriz ere korritzea lortu genuen eta eserita zegoenari bere sari ederra eman genion. Lekua isuriz
bustita eta usain gordin batez beteta utzi genuen. Arnas pixka bat hartu eta kanporantz joan ginen.
San Bizente elizakoa gozamen eroa iruditu bazitzaidan, basilikakoa jainkosen paradisua izan zen.
18:15 inguru ziren eta San Tomas egun zoragarria igarotzen ari banintzen ere, nekatuta, etxerako
bidea hartzea erabaki nuen. Lagunak agian zain izango nituen, baina horrelakoetan bakoitzak bere
bidea egin ohi du, beraz mezu baten bitartez abisatzearekin nahikoa zela iruditu zitzaidan.
Parte Zaharreko kale Nagusia amaitzear zela, hara nor topatuko eta nire osabarekin aurrez-aurre
aurkitu nintzen. Abenduak 24 gauean bere etxean afaltzen genuen familiak urtero lez.

– Zer, dagoeneko erretiratzen ala? – Galdetu zidan umorez osabak.
– Bai, egun luzea daramat eta dagoeneko nekatuta nago, etxera noa.
– Eta? Asko ligatu al duzu? – Galdetu zidan.

Egia esan ohikoa zen horrelakoetan berak hori galdetzea, osaba nahiko irekia zen eta horren
inguruan lasaitasun askoz galdetu eta kontatzen zuen berak, beraz nik ere naturaltasunez erantzun
ohi nion.

– Ba egia esan gaur ezin naiz kexatu. – Erantzun nion irribarre pikante batekin.
– Bai ala? Kontatu behar didazu ba! – Esan zidan kuriositate osoz.
– Ondo da, baina afari egunean kontatuko dizut afaria egiten laguntzen dizudan bitartean, orain oso
nekatuta bainago eta etxera noa. – Esan nion begi keinu batez.
– Ondo da, deskantsatu eta laster elkar ikusiko dugu. – Erantzun zidan eskuarekin agurtuz.
Igandea eta astelehena deskantsatzen pasa nituen, eta 24 gauean, familia elkartu ginen osabaren
etxean afaltzeko. Gure arteko adin tartea 14 urtekoa bazen ere, kimika berezia genuen eta horrek
erlazio oso ona izatera eramaten gintuen. Bere sukaldea nahiko handia zen eta azken urteetan
bezala, gustura egoten nintzen berarekin berriketan afaria egiten laguntzen nion bitartean.
– Beno, zer, kontatuko al didazu San Tomas eguneko zure abentura? – Galdetu zidan konfiantza
osoz.

Eta nik, beste batzuetan bezala, egoerak kontatu nizkion. Tarteka zehaztasunen batengatik galdetzen
zidan eta morboa eragiten ziola ikusten nuenez detailerik txikienak ere kontatzen nizkion. Gure
artean suertatzen zen honako egoera, konfiantza osoz betetako erlazio batean oinarrituta zegoen,
guretzat erabat normalizatua zegoena; noski, familiako beste kideek ez zekiten konbertsazio
horietaz ezertxo ere ez.

– Aizu, gehiegizkoa da kontatzen ari zarena eta berotzen ari naiz… eta ez da sukaldeko suen
eraginez. – Esan zidan ni ezustean harrapatuta.
– Benetan ari zara ala adarra jotzen? – Erantzun nion kontaketa morbosoa zela jakinda, baina era
berean, zakila gogortuko ez zitzaiola pentsatuz.
– Begira nola dudan… – Bota zidan buelta erdia eman eta mandalaren azpian zuen paketea erakutsiz.
– Joe osaba, nola jarri zaren ez? Horrela ezin duzu afaltzera joan! Kar kar kar. – Esan nion urduri eta
alai, baina morboz josita.
– Ideiarik baduzu sortu zaidan konkor hau jaisteko? Kar kar kar.
– Ez dakit ba, zaila duzu gero. – Erantzun nion beregana gerturatu eta prestatzen ari zenari begirada
bat bota eta bitartean zakila esku artean estutuz.
– Aizu, horrela ez dugu arazoa konponduko. – Esan zidan konplizitate osoz.
– Ba ez dakit, baina ni ere bero jarri naiz… – Adierazi nion bere esku bat nire hankartera eramanez.
– Gustura asko utziko nuke afaria alde batera… – Esan zidan berotasuna areagotuz.
– Kaixo bikote, zer moduz doa afaria? – Galdetu zuen bere emazteak gure eskuak askatzen ziren
bitartean eta disimulu handiarekin, sutan zegoena probatuz.
– Ba egia esan oso goxoa dago izeba, bero ere bai, baina horrela esertzen garenerako ez zaigu
hoztuko. – Erantzun nion nola edo hala naturaltasuna adieraziz.
– Primeran, gehiengoa prest dago, beraz nahi duzuenean. – Esan zigun izebak atetik irteten zen
bitartean.

Ia harrapatu gaitu… puffff, a ze eromena! Afaltzera joan ginen eta gau hartan ez zen beste ezer
gertatu. Gustura afaldu genuen, giro ederra egon zen eta Gabonak pixkanaka aurrera joan ziren.
Osabarekin sukaldean gertatutakoa erabat berria zen, baina desiratzen nengoen beste aukeraren bat
suerta zedin, hasi genuena moduren batean amaitu ahal izateko.

Abenduak 31n Gipuzkoa barnealdeko baserri batera noa urtezahar eguneko festa erotiko batean
parte hartzera. Aspaldiko fantasia nuen honakoa eta hilabeteak daramatzat honen atzetik, eta
azkenik, lortu dut buruan nuen fantasia errealitate bihurtzea (fantasia nola gauzatu den, agian, beste
batean kontatuko dizuet). Jende ezagun eta ezezaguna elkartuko gara bertan eta sentimendu
kontrajarriak ditut, beldurra eta lotsa noizean behin agertzen zaizkidalako. Hala ere morboa,
berotasuna eta gogoa nabarmen gailentzen dira bestelako sentipenei.

Kontaketari eta urteari amaiera emateko… Non bizi naizen, nor naizen? Emakumea, gizona,
LGBTIQ+ taldekoa, gaztea, heldua, adinekoa, baxua, altua, lodia, argala, errena, behar bereziren bat
duena, ezkondua, begi okerra, banandua, ezkongabea, aita, ama… Imajinatu duzuna zure
irudipenean egon da, eta ez horrenbeste irakurri duzun hitzetan. Utz dezagun gure pentsamenduek
libre hegan egin dezaten, eta era berean, liberatu gaitezen ahal den heinean gure aurreiritzietatik.
2020 urtea berezia eta beroa izan dadila opa dizuet.