Urte amaierako aitorpenak IV


Baionarrak nola izena zuen, zer adin zuen eta beste hainbat datu ez zitzaidan inporta, eta hala ez nion ezertxo ere galdetu. Bukatu ondoren segundo gutxitan bakoitza bere arropak janzteari ekin zion eta ondoren aterako bidea egin nuen euriak eten zuen jakiteko. Eten ez zuen eten, baina zirimiri antzeko bat zegoen, inondik ere ez, aurretiko zaparradaren antzekoa. Beraz irribarre eta agur bat egin nion eta kaleetan barrena murgildu nintzen lagunen bila. Dei pare bat egin nituen, baina kobertura gabe zeudela esaten zidan mugikorrak, eta ondorioz, mezu pare bat idatzi nizkien, jasotzen zutenean erantzun ziezadaten. Minutuak aurrera joan ziren eta aurretik txistorra eta sagardoa edanda banengoen ere, elizan izandako abenturak gosea eman zidan.

Lagunen berririk ez nuen izan eta txaka-tortilla bokata onena egiten zuten tabernara abiatu nintzen nire bestelako gosea asetzera. Bertan pertsona ezagun gehiagorekin egin nuen topo eta pare bat orduz gutxienez mugikorraz ahaztu egin nintzen.

Ezagunak agurtzerako arratsaldeko 17:30 ziren eta sakelakoari kasu egiteko garaia zela iruditu zitzaidan. Duela ordu beteko mezua nuen, beraz, berriz ere deitu nien eta Andre Mariaren basilika parean zeudela esan zidaten. Jainkoek beraien artean hitz egin al zuten, ni elizaren eraikuntzetatik gertu egon nendin?

Kale nagusian aurrera nindoala jendetza gero eta ugariagoa zen, eta jainkoak ados jarri izan balira bezala, berriz ere zaparrada bat hasi zen. Ez nuen bustitzeko gogo askorik eta arin-arin, basilikarako aterantz abiatu nintzen. Akaso eguerdiko egoera errepikatuko ote zen nuen buruan, edo nik zer dakit, baina bitan pentsatu gabe basilikan barneratu nintzen. Oraingoan pertsona ugari ginen eta sartu eta berehala bi neska frantsesez hitz egiten entzun nituen eta duela ordu gutxiko sentsazioek gorputz osoa zeharkatu zidaten.

– Barkatu, ez zarete kasualitatez Baionakoak izango ez? – Galdetu nien bi neskei.
– Ez, gu Hendaiakoak gara, zeba? – Erantzun zidaten.
– Ez didazue sinetsiko, baina duela ordu batzuk beste eliza batean nintzen Baionako mutil batekin euritik aldendu nahian. Egoera berdina bizi dut eta kasualitate handia izango zen zuek ere Baionakoak izatea. – Azaldu nien.

Isilune txiki bat izan genuen eta aurretik horren ondo funtzionatu zuen estrategia bera erabiltzea otu
zitzaidan.

– Eta zuek zer etorri zarete euritik babestera ala konfesatzera? – Bota nien irribarre batekin
lagunduta.

Elkarri begiratu zioten, beraien artean irribarre egin zuten eta niri begiratuz konfesatzera etorri
zirela esan zidaten.

– Erakutsiko didazue ba, nola egiten den? – Erantzun nien amua jarriz.

Berriz ere elkarri begiratu zioten eta isilune luzeago baten ondoren, “zatoz gurekin” esan eta beraien
atzetik joan nintzen. Konfesionalera eraman ninduten, jendearengandik nahiko urrun ginen eta ni
musukatzen hasi ziren.

Biak parez-pare nituen eta esku banarekin beraien gorputzak ferekatzen hasi nintzen. Musuak mihi
jolasekin elkartrukatzen ziren eta jolas erotiko horrek asko berotu ninduen. Sekula ez nuen
horrelakorik bizi izan eta eszitazio-maila gorenean nuen. Nire arropa azpitik eskuak sartzen hasi
ziren eta nire gorputzeko gotorleku beroenak ere agurtu zituzten. Desioak ez zion buruari tarte
handirik uzten, beharrik ere ez, baina batzuetan zeini zer egin ez nekiela aurkitzen nintzen. Beraien
artean berriz, elkar ulertzea oso handia zen, bikote edo lagunak izan, ez zirudien lehen aldia zutenik.
Hirukotea une batez gelditu zuten eta hiruak konfesionalera sartzeko keinua egin zidaten. Bat
aulkian eseri zen, bestea belauniko jarri zen bere alua jateko intentzioz, eta ni eserita zegoenarekin
musukatzen hasi nintzen. Nahi nuen bai, nik ere, eserita zegoenaren tokian egon, baina oraingo
honetan beraiek gidatzen zuten abentura. Horretan ginela, eserita zegoenak ipurditik estutu ninduen
eta nire hankartea bere ahora eraman zuen. Arropa gainetik igurtzi eta hozka txiki batzuk eman
zizkidan eta segituan nire arropak jaisten lagundu nion bere nahiari (eta baita nireari) kasu eginez.