Urte amaierako aitorpenak III

Sustoaren eraginez saltotxo bat eman ondoren, nigana gerturatu zen, eta bere eskuak nire ipurdia ondo estutu bitartean, muxu eman zidan.

Bikain atera zitzaidan jokaldia eta bertan, atetik oso gertu, elizaren bakardadean musukatzen eta gure gorputzeko zati bakoitza arakatzen hasi ginen. Buffff ia “ezer” egin gabe eta gainean neraman beroaldia izugarria zen. Egoerak izugarrizko morboa eragiten zidan eta baita aurrean nuen mutilak ere. Burua joaten hasi zitzaidan eta Jesusen begiradapean larrua jotzeko gai sentitzen nintzen, jainkoen bedeinkapenarekin edo gabe. Eskuak arropa azpitik sartzen hasi ginen eta gure gorputzeko atal beroenak laztantzen, ferekatzen eta estutzen ibili ginen arnasestuka…

Nola zen posible bere hatsa nire belarrian entzutean horrenbeste eszitatzea? Kabroia gainera ez zen mutu geratzen zen horietakoa, jode. Edozertarako gai nintzen une berean, eskutik heldu eta zutabe baten aurka jarri ninduen. Egoera eroa zen, eta elkarri masturbatzen genion bitartean, inoiz baino erosoago sentitzen ari nintzen. Ez nintzen elizatik bere zakila dastatu gabe aterako, eta ez nekien baionarrak zenbat iraungo zuen, beraz bere zakila eskutik askatu gabe makurtu egin nintzen eta zuzenean joan nintzen bere enborra zurrupatzera. Ez nuen sentsualitate askorik erabili, zatar joan nintzen bere makila ahoan barruraino sartzen saiatzera. Eta lortu ez banuen ere, bere hasperenek ongi nenbilela adierazi zidaten. Bikaina izango zen nire ahoan amaitu izan balu, baina gaurik beroenetan masturbatzen naizenean bezala, orduan ere bere zakila nire ipurdian sartzeko desiratzen nengoen.

Bat-batean geratu nintzen eta zutik jarri nintzen, nire esku bero bat marmolezko zutabe hotzean jarri nuen eta bere zakila askatu gabe…

– Jaitsi arropak eta sartu ipurditik masturbatzen naizen bitartean. – Esan nion begirada bere begietara zuzenduz.

Arropak erantzi zizkidan eta nire ipurtzuloa listuarekin busti ondoren zakiletik tira egin nion nire ipurtzulora bideratuz. Aurpegiaren masail bat zutabearen aurka jarri nuen eta esku batek nire hankartean lanak bikain egiten zituen bitartean, beste eskuarekin sarketa erritmoa bideratu nion. Behin bere zakila barruan sentitzen nuela eta ni erabat bero nintzela, bere makil gogorrean nuen eskua zutabera bideratu nuen eta nire orgasmoan kontzentratu nintzen. Baionarra pixkanaka hasi zitzaidan sarketarekin, baina segituan martxa hartu zuen eta erritmoa azkartu egin zuen. Niri primeran zetorkidan erritmo azkar hura, horrela gustatzen baitzitzaidan orgasmotik gertu nengoenean.

– Asko falta zaizu? – Galdetu nion nire bukaera berearekin koordinatu nahian.
– Ez, bukatzear nago, barruan nahi duzu? – Erantzun zidan hasperenen artean.

Barruan nahi nuen? Noski baietz! Horrelakoetan bere orgasmoa nire barruan sentitzea izugarria
iruditzen zitzaidan.

– Barruan? Tira, ondo da. – Erantzun nion maltzurki nire gogoetak disimulatuz, eta berari, zorioneko
San Tomas eguna zuela ulertaraziz.

Hori entzun eta berehala erritmoa igo zuen nire gerritik tinko eutsiz eta bukatzear zegoela esan
zidan. Orduan kontrolpean nuen nire masturbazioa azeleratu egin nuen eta bere ziztadek korritzen
ari zela adierazi zidatenean, nik ere hala egin nuen, sentitutako orgasmoa jainkoaren miraria
bailitzan.