Sexu anal seguru eta osasuntsua izateko gakoak


Pertsona gutxik hitz egiten dute sexu analari buruz. Ez da ohikoa horrelakoei buruzko aipamenik egitea lagun artean, eta komunikabideetan ere ez da gehiegi irakurtzen sexu-praktika horri buruz, gizarte-mailan gertatzen dena islatzen baitute nolabait. Uzkiaren inguruan nolabaiteko lotsa dagoelako eta harekin eta haren bidez gozatzeko modu anitzak daudelako. Dena den, hobe da zenbait gauzari buruz hitz egitea, izan ere, praktika osasungarria eta egokia izan daiteke bikoteko bi kideentzat.

Min egin dezake, baina saihestu dezakezu                   

Mito zabaldua dago, a priori, praktika horrek mina eragiten duela. Egia balitz, sexua bera bezain zaharra den praktika sexual hori ez litzateke bikoteen gustukoenetako bat izango, kideen generoak axola gabe. Hala ere, uzkia berez lubrifikatzen ez denez, ohikoa da uzki-sartzeak eragozpen batzuk sortzea, baina horiek, guztien zorionerako, erraz gainditu daitezke.

Zenbait gomendio sexu anal errazagoa eta minik gabea izateko 

  • Lubrifikatzaile sintetikoak erabili. Oso eraginkorrak dira, bai gizonetan, bai emakumeetan.
  • Lasaitu eta gozatu. Egindako esaldia dirudi, baina tentsiorik gabe egotea ezinbesteko baldintza da uzkiko sarketaz gozatzeko. Zergatik? Uzkiko esfinterra uzkurtu egiten da beldurrak estresatuta edo geldiarazita zaudenean; aldiz, lasaitu egiten da kitzikapenaren mugan eta plazeraren bilaketan zaudenean.
  • Sarketa egizu modu lasai eta leunean, goxo. Pasioak, sexuak irauten duen bitartean, erritmoa eta intentsitatea gehiagora joatea eragiten du, txandaka murriztuz. Jakin ezazu zure bikotekidearen uzkiak zure mimorik goxoenak eskatzen dituela: laztanak, mihia, hatz bat erabiliz, agian. Indarkeria edo sartze azkarra ez dira plazeraren sinonimoak.
  • Erabili uzkia estimulatzen duten jostailu sexualak atarikoetan. Bolatxo txinatarrak, kontsolatzaileak edo dilatatzaileak, adibidez.

Zertaz ari gara sexu seguruaz ari garenean?

Uzki bidezko sexu-harremanei dagokienez, kontuan hartu beharko zenuke praktika hori dela GIB (HIESa) kutsatzeko joera handiena duena, sexu-transmisiozko beste infekzio batzuen artean (STI). Horregatik, sexu anal seguruaz gozatzeko, ezinbestkoa da beharrezko neurriak hartzea eta zure osasunaren aldeko zenbait babes-oztopo “altxatzea” (seguruena: kondoia). Inork ez zaitu zuk zure burua baino hobeto zainduko.

Laburbilduz: zorionez, sexu anala jada ez da tabu bat. Eta horregatik, beharrezkoa da ondo informatuta egotea zure uzki-osasuna eta zure bikotekidea zaintzeko, baina, ororen gainetik, zuek biok klimaxera minik gabe iristeko. Izan ere, uzki-plazera ez da gutxi batzuentzat bakarrik, ziurta ezazu modu seguruan praktikatzen dela, eta… dibertigarria da!