Sexu praktika anitzak

Nagore Vega [@muxkilla]

dsc_0891

“Hasi behar dugu erotikaz hitz egiten bizipen bezala, bestela ereduak berak sortzen ditu frustrazioak. Eta dinamika negatibo batean sartzen gara”

Asteartea, 2016ko urriak 11. 09:00etan elkartu gara Iñaki Olaizola Antxustegirekin Pittilingorri-n (Gran Sol-eko Arrantzaleak kalea, 8, 20011 Donostia). Arotza izateari utzi, eta duela 22 urte hasi zen erotikaren munduan murgiltzen. Ordutik, eredu erotikoa aldatzeko lanean dabil. Horregatik sortu zuen, esaterako, Bitxigorria (Salamanka pasealekua, 3 behea, 20003 Donostia) ere, beste hainbat proiekturen artean.

Biak dira dendak baino gehiago. Pittilingorrik produktuak erosteko gunea du, batetik: boutique erotikoa.  Bestetik, pornoa ikusteko kabinak. Eta bukatzeko, cruising-a, dogging-a, glory hole-a, sadoa edo bondage-a eta beste hainbat praktika sexualetarako atondutako guneak.

abinen eta bideoklub funtzioaren beherakadak eraman du espazio horiek sortzera. Internet denok dugu etxean, pornoa ikusteko aukera alegia, eta orain gehiago bilatzen ditugu topaketa erotikoak. Espazio ireki bat dago Pittilingorrin, zinema, eta beste batzuk intimoagoak.

Jarraitu aurretik, defini ditzagun hitz horiek, inor galdu ez dadin:

 

  • Cruising: homosexualek leku publikoetan sexua izateari esaten zaio, inolako loturarik gabe, eta askotan, modu anonimoan. Kasu honetan, kalean beharrean, Pittilingorrin dute horretarako txokoa.
  • Dogging: aurreko definizio bera eman ahal diogu honi, baina heterosexualei egiten die erreferentzia.
  • Glory hole: zuloak dituzten paretak dira, praktika sexualak izateko. Mutilek bertatik sartu ohi dute zakila, eta beste aldean dagoenarekin jolasten dira.
  • Sado/bondage: Bondage hitzarekin BDSMarekin lotutako sexu-ekintza bat izendatzen da. Izen hau ematen zaio beste pertsona baten adostasuanrkein gorputza lotu, inmobilizatu edo mugimenduak ukatzeari helburu erotiko, estetiko edo/eta estimulazio somatosentsoriala Sokak, eskuburdinak, bondage zinta, edo lotzeko balio duen beste edozein objetu erabili daiteke helburu honekin (Wikipediatik).

300x300_animatua
Erabiltzaile profilak

Guztietan (kabinak, dendak, guneak…) “jende gaztea ez dago gehiegi”, Olaizolaren hitzetan, 35-40 urte inguruko jendea baizik. Bikote trukaketetan edo swinger etxeetan ere bai.

Emakume eta gizon kopuruari dagokionez, boutiquetan emakume eta gizonen kopuruak antzekoak dira. Kabinetan, berriz, gizonak nagusi: %95 inguru.

Topaketa erotikoen guneetan ere bai: gehienetan gizonak dira, gehienbat homosexualak. Gehiago barneratua dituzte kontzeptu horiek. Emakume baten bat bakarrik joan izan da, baina ez da ohikoa. Bikoteak eta trioak, bai, bereziki, bikote trinkoagoak.

Internet bidez geratzen dira eta Pittilingorrin elkartzen dira. Diskrezioa eskaintzen diete bertan. Sarrera 10€ ordaindu eta sartu. Inork ez daki bertan zer gertatzen den. 

Gaur gero eta garrantzia gehiago espazioak, intimitatea ziurtatzeak, ez eskaintzen den pelikula kopuruak. Praktika asko daude oraindik ez daudenak normalizatuta, intimitatea behar dugu, eta hori sex-shopak eskaintzen du. Denetarako dago irekita.

Merkatuak agintzen du, hala ere oraindik

Gaur egun ez da arraroa sex-shop bat bisitatzea. Olaizolak berak dioenez, gaur egun arraroa “sex-shop batean sartu ez dena da”.

Produktua, produktua, produktua. Hori saltzen digute. Zoritxarrez, gure bizitzako arlo gehienetan bezala, merkatuak agintzen du oraindik. Inork ez du esaten produktuak erosi behar ez direnik, baina horrek laguntzen du bizi nahi dugun eredua sortzen? Ez.

Eredu aldaketa, nola?

Pittilingorritik Bitxigorriarako eboluzioa adibide garbia da. Merkatua beste klabe batean aurkeztu behar dela argi dauka Olaizolak, “normalizazio prozesu batean ekarpenak egiten jarraitzeko”. Beste denda kontzeptu bat muntatu zuen duela urte batzuk: “Gorria abizena mantendu genuen, pitilin-a izenetik kendu, desgenitalizatzeko nolabait. Eta Bitxigorriak esan nahi du, norberaren sexualitatea (gorritasuna) berezia eta bakarra dela, bitxia alegia”.

Bitxigorriak fokua gehiago jartzen du emakume/gizon bakoitzean, produktuan baino: “Guretzat garrantzitsuena ez da nola eta zenbat larrua jotzen dugun, baizik eta bakoitzak nola bizitzen dugun geure sexualitatea”.

Izan ere, erotika da gure sexualitatearen parte bat, baina baita ere da: “Nire janzkera, nire hitz egiteko modua, nire musika, nire perfumea, nire lotsak, nire beldurrak… Eta bitxitasun horretatik sortzen dira harremanak”.

Praktikak oso anitzak dira. Talde bakoitzak bere dinamikak ditu, erotika bera oso anitza baita. Topaketa erotikoek beren oreka bilatu behar dute eta arau bakarra errespetua da. Horrelako munduan ibiltzen den jendeak badaki nola funtzionatzen duen.

Pornoa erreferente bezala ez du ontzat Olaizolak: “Inkluso txarra dela esango nuke, ezin dugu ikusi eta gure erlazioak horrela bizi: absurdoa da, baina gertatzen da. Ez dagoelako beste erreferenterik eta ez dagoelako kultura erotiko bat”.

Erotikak behar du izan parte emozional bat. Gure harremanei zer eskatzen diegu, orgasmoa bakarrik? Ez.

Behar dugu denen inplikazioa. Eta hezkuntza. Lehenengo hezkuntza eta gero pornoa, edo nahi ditugun beste espresio guztiak. Nola? “Txikitatik, sortu behar dugu kultura erotiko bat, beste eredu erotiko bat. Hasi behar dugu erotikaz hitz egiten bizipen bezala, bestela ereduak berak sortzen ditu frustrazioak. Eta dinamika negatibo batean sartzen gara”.

Iñaki Olaizola Antxustegik horretan jarraituko du. Sinetsita dagoelako erotika ez dela penetrazioa bakarrik. Ez dela jolasa bakarrik. Sentimenduak ere badirela. Gustura sentitzea, elkarbanatzea… Eta beti ere, etengabe landu beharreko zerbait. Pertsonen arteko harreman guztiak bezala. Errespetua oinarri. Ez gara robotak, sentitu, gozatu eta elkar zain dezagun.

 

Ikus erreportaiaren bideoa: