Sinestesia

Uneek, pretsonek, laztanek, sentimenduek, ajea sor diezagukete. Zenbait gorputzek drogen efektua dute. Gauaren ziurgabekeriarekin batera, euforiarantz garamatzate biek; eta hurrengo goizean, hotzak jota, errealitate gordina da bueltan. Beti izan naiz, ordea, tragediarengandik ihes egitearen aldekoa eta, ez dizut uko egiten, beraz.

Lehen eguzki izpiek ene logelaren leihotik agerraldia egin dutenean, joan zara. Ohearen bestaldea epelduz joan da apurka eta, zure beroaz ahazteko -edo, sukaldera joan naiz zigarro bat erretzera -mendekotasunak-.
Argi leun batek lagunduta, keari begira geratu natzaio. Hegazkor agur egiten du, zigarroaren gorputza kontsumitu ostean; eta espero baino lehenago, tabakoaren plazerra amaitu egiten da. Zurekin akordatu naiz. Horra hor ajea.

Buruhausteei jarraika, “sinestesia” hitza etorri zait burura; bi zentzumen edo gehiago lotzearen fenomeno neurologikoa. Begiak itxi ditut eta hor zen, zaporez, perfumez eta irudiz beteriko oroitzapena:

“Dotore zaude gaur, oso. Berokia, jertsea, praka luzeak eta zapata beltzak dituzu jantzita. Jantzi dut nik ere berokia, baina azpitik eskotedun soinekoa daramat. Neguko solstizioa laster da, hortaz, arratsak goiz jo du zerumuga. Iluntasunak misteriotsu bilakatzen du egunerokotasuna.

Hitzorduari hasiera emateko, ondoko herriko taxka batera jo dugu; ezezagunez beteta dago.
Arruntasunean murgildu gara une labur batez; “Zelan zaude? Zer moduz lanean?” luzatu beharreko galderei erantzun diegu. Giroak kafesne usain goxoa du, guk zerbeza bi eskatu ditugu, halaxe egin behar baitugu gazteok (antza denez).
Azkar etorri da berezitasuna, halere. Elkarri so egin diogu. Batak bestearen gorputza atsegin du. Besteak bataren izaera. Nabaria da gure arteko tentsioa eta, ohituta gauden arren, urduri samar gaude.

Ezezagunez gainezka dagoenez tokia, aproposa da igurtzi meheak elkarri egiteko. Morboa du antzezle protagonistak garela pentsatzea; besteek geure papera elkarri maitatzea dela onartuko balute bezala.

Beste  bi  trago  eskatu  ditugu,  horiek  isiltasunean  edan  ditugu,  azkar.  Behin bukatuta,  ibilian  hasi  gara;  etxera  bideak amaitezina  dirudi.  Eskutik  helduta  goaz,  indar  handiaz.  Ezkutuan  dabilen  helburua  ariga  da:  Irritsa.

Portalean  musu  eman  didazu.  Atea  ireki  eta  eskailerak  jolasean  eta  irribarretsu  igo  ditugu;  ipurdikoa  eman  eta  kili-kili  egin  didazu.  Jarraian, umekeriak  alde  batera  utzita,  lizunkeriari  ekin  diogu.

Etxean  sartu  eta  logelara  joan  gara  zuzenean.  Jakak  eskegi  ditugu  eta  ohean etzan  zara.  Ni  zure  gainean  jarri  naiz.  Hasi  da  bigarren  fasea.

Mihiak  dantza  egiten  ari  dira  maitasun-suak  gidatzen  dituela,  asko  atsegin  dut zure  zaporea.  Eskuak  noraezean  dabiltza  ez  baitakite  zeri  heldu.  Zureek  gerritik  bularrerainoko  etengabeko  ibilbideak  egiten  dituzte.  Pelbisa  aurrera  eta atzera  mugitzen  dut  nik. Tentetu  da  guztiz  lanabesa  eta  bikoiztu  da,  segidan,  grina.  Soinekoa  eta  bularretakoa  erantzi  dizkidazu.  Aurreko  mugimenduek berdin  jarraitzen  dute,  zintzotasun  handiagoz  oraingoan.

Nire  beldur  handienak  ikusgai  dituzu.  Ez  dizu  axola,  errebeldia  keinu  bat egin  eta  biribiltasunak  eskuarekin laztandu  dizkidazu  eta  posizioz  aldatu  gara.  Nire  gainean  zaude.

Kuleroak  ere  erantzi  dizkidazu  eta  zu  ere  larru  gorritan  jarri  zara.  Belarria, lepoa,  lepauztaia  eta  bularra  mihazkatu  dizkidazu,  titi-puntak  borobildu  zaizkit.  Nire  gorputzaren  mapa  erogenoa  buruan  duzu.

Eskua  haitzuloan  sartu  duzu,  ene  ihintzez  busti  da;  ahora  eraman  duzu.

Gizakiaren  alderdirik  primitiboenari  jarraituz,  koitoa  hasi  dugu.  Aiotsak  aditu daitezke  gelaren  kanpoaldetik.  Jainkorik  balego,  labankadak  sentituko  lituzke  une  horretan.  Borrokan  jarraitu  dugu,  horregatik.

Zenbait  eratara  egin  dugu,  azkenean,  bizitza-hazia  izan  beharko  litzatekeena  aurretiaz  behekaldera  irristatu den  nire  ahoan   isuri  den  arte.  Zure garrasien konpasarekin  batera.  Ez  da ospakizuna  amaitu,  ordea,  suziri  bietako  batek egin  baitu  soilik  eztanda.

Eskua  eraman  duzu  nire  hanakrtera  bueltan.  Hatzamar  bi   norabide  guztietan mugitu dituzu,  denbora iragan  eta  gero,  ene  aintza,  biktoria,  helmugara  iristeko. Orgasmoak.

Etzan  gara,  besoen  artean  hartu  nauzu,  sinbiosia.  Azkenean, loak hartu gaitu.  Biluzik eta blai.”

Logelara  itzulian  leihoa  ireki  behar izan  dut zure  lurrinak  alde  egin  zezan.  Ohean  sartu  naiz berriro,  handiegia dirudi;  hoztu  da.  Orain  ez  dago  musu  emango  didanik,  ez  eta  babestuta  sentiaraziko  nauenik.  Betiko  beldurrak  erantsi  zaizkit  berriz.

Hurrengo  batean,  berriro  erantzi  beharko  dizkidazu.  Ezinegona  datorkit  burura eta,  ez  da  bestondo  hau  sendatzeko  erremediorik.