Gaur Larunbata da eta Amaiak ez dauka lanik, baina nik, gaueko txanda daukat, Roberto eta Olatzen etxean.
Gaueko hamarretatik goizeko laurak arte. Gauez denez, 300 euro dira denbora berdinagatik. Olatz zapata denda baten jabea da eta Roberto, Donostiako Urbieta kalean dagoen Kutxako zuzendari nagusia. Jakinda zer lanpostu daukaten, etxeko diru sarrerak haundiak direla nabaritzen da, baina etxera sartu nintzenean nire pentsaerak are garbiago geratu zitzaizkidan; etxe handia, dena garbi eta txukun zuten, teknologian punta-puntako etxe-tresnak alde denetan, etab,.
Olatzek 30 urte ditu, izaera onekoa, betik markako jantziz jantzita eta fisikoki oso ondo dagoen neska. Roberto berriz, zertxobait zaharragoa dirudi, 34 urte inguru. Kirolari gorputza dauka eta egun guztia trajez jantzita doa.
Gaua ondo joan zen; Ander, beraien semea, oso tintxo portatu zen, pizza bat jan eta berehala oheratu zitzaigun etxeko txikia. Bi solairuko etxe batean bizi dira hirurak, garbigailua eta lehorgailua beheko gela txiki batean daukate. Anderren kamiseta garbitzera joan nintzen, laranja zukua erori zitzaiolako. Garbigailuari xaboia botatzen ari nintzen momentuan, bi esku sendok gerritik obatu zidaten, Roberto zen. Bere perfume garestiak zelatan jarri zuen berehala, buelta eman eta han zegoen bera, nire muturretik gertu-gertu.
-Zelan ba zu hemen? Oraindik goiz da, ez da adostu genuen ordua, eta non dago Olatz?
-Lasai egon, bakarrik gaude eta badakit Ander txikia lo goxo-goxo dagoela. Zu ikustean sexua edukitzeko izugarrizko gogoa sartu zait eta ezin izan dut tentazioa alde batera utzi. Olatz gure lagunekin dago eta goizeko 4 arte ez da etxera etorriko, nik tripako mina eta buruko mina neukala esan eta bertara etorri naiz, zu ikustera.
Zeharo harrituta neukan gaueko momentu honek, baina atsegin nuen Roberto. Bere gertutasunak izugarrizko beroa sortu dit beti gorputz osoan, titi bularrak tente jarri eta nire tanga busti-bustia jartzen dit, bufff…desioa sentitzen nuen Robertorekin sexu momentu bat edukitzeko.
-Amaitu hemengoa eta etorri zaitez sukaldera- esan zidan Robertok. Ahoa ziku-ziku neukan, eskuak izerditan, bularrak tente-tente eta nire azpialdea busti-bustia…
Sukaldera igotzean, han zegoen, alkandora txuri bat zeukan goikaldean eta trajearen praka urdinak behealdean. Orain arte ez nintzen sekula ondo fijatu baina bufff izugarrizko bultoa atzematen zitzaion…
Berarengana gerturatu eta bitan pentsatu gabe musukatu nuen Roberto, bere ezpainak izugarriak ziren. Oso bero jarri ninduen egoerak, biok gogoko genuen momentua zen. Bere eskua nire kamiseta azpitik gora sartu eta bularretaraino heldu zen , beste eskua berriz ipurdian jarri zidan eta beregana gerturatu ninduen, barrutik erretzen ari nintzen, beroa sentitzen nuen; a ze plazerra!!! Musukatzen genbiltzan bitartean, nire eskua bere praka barrura sartu eta bere zakilaren erekzioa nabaritu nuen, sendoa, gogorra, gihartsua…ai ama zer zen hura…
Sukaldeko isla gainera igo ninduen, nire gona luzea gorantza jaso eta tirakada sendo batekin nire tanga bustia kendu zidan. Bere alkandora txuria askatu eta agerian neukan ondo landutako bularra. Bere bularra musukatzeko gogoz nengoen, hain nuen gogoko!!! Pentsatu eta bi segundo pasata han nengoen nire aho guztiarekin bular dena musukatzen. Eskuak zakilean eta muturrak bere titietan nituela, izugarrizko plazerra sentitzen hasi nintzen. Desiratzen nago Robertoren zakil gogorra nire barnean sentitzeko. Konekzio kontua izango zen, baina pentsatu eta berehala bere zakila nire alu inguruan nabaritu nuen, busti-bustia nengoen eta berehala barruan sartu zen. Goxo-goxo hasi zen barrura eta kanpora, baina nik azkarrago nahi nuen. Bitartean, bere bular dena zurrupatzen aritu nintzen eta nire eskuak bere ipurdi osoaren jabe bihurtu ziren. Sekula ez naiz izan klimaren gailurrera azkar iristen den neska horietakoa, baina Robertorekin berehala heldu behar nintzen sentsazioa eduki nuen. Gainez egitera nindoan unean, bat batean, zakila atera eta irribarre bat bidali zidan. Ez nuen ezer ulertzen, onenean eta kanpora, ze demonio!!!
Baina ondo zekien zertan ari zen eta bere ahoa nire alura gerturatu zuen bat batean. Bere mihia nire alura gerturatu eta miazten hasi zitzaidan. Ez da lehenengo aldiz teknika hau erabiltzen zuela, buff… mugimendu guztiak plazerraren sortzaile ziren; gora, behera, eskerrera, eskuinera, borobil erara, etab.
Hau dena sentitzen nenbilen bitartean, bere eskuak nire bularrekin jolasten ari ziren. Korritzeko ezer gutxi falta zitzaidan. Beroa, izardia, urduritasuna eta beste mila gauza nituen buruan bueltaka, baina denen gainetik plazerraren klima sentitzen nuen. Denboratxo bat eta gero, ni neu ipini nintzen sukaldean belauniko, nire begi aurrean neukan Robertoren zakil tentea.
Ahoa bustitzen zihoan bitartean, ahoan sartzeko desioa gero eta haundiagoa zen. Ahoan sartu ahala, gora-behera mugitzen hasi nintzen eta bitartean nire mihia zakilaren puntatxoaz jolasten. Robertoren arnasa gero eta arinagoa zela nabaritzean, gehiago bustitzen hasi nintzen. Balada bat bezalako mugimenduak egiten genituen, dena izugarria zen eta bapatean, lau hanketan ipini nintzen eta bera atzetik ematen hasi zen. Bere barrabilak nire ipurdian nabaritzean, izugarrizko plazerra sentitu nuen. Halako batean, zakila atera eta belauniko jartzeko eskatu zidan, eta han non nire sorpresa, bere semen denaz busti bait ninduen aurpegi guztia. Izugarrizko sentsazioa izan zen eta horrek eraman ninduen izugarrizko korrida edukitzera.