Ume zaintzaile II

Amaiarekin elkartu naiz unibertsitate sarreran.

-Miren, egiten ari garena ez dago ondo, zuk badakizu hau ezta? -Esaten dit Amaiak. Alde batetik arrazoia dauka, baina beste alde batetik beraiek daukate galtzeko gehiago. Adin txikikoak gara eta horrek babesten gaitu, eta gure bezero guztiak ezkonduak direla kontutan izanda, abantaila haundiz jokatzen dugu.

17 urteko bi neska euskaldun gara, Amaia eta Miren. Beasain eta Ordizin bizi  gara, baina Donostian ari gara odontologia ikasketak egiten. Pisu-kideak gara eta gurekin batera  Iker bizi da, 20 urteko bizkaitarra. 

Ikasle baten hileko gastuak oso handiak dira Donostian, hori dela eta, gure gastuetarako ematen diguten dirua, oso murritza iruditzen zaigu. Bakoitzak gure diru sarrera estrak dauzkagu, bere abileziaz baliatuz, orduz kanpoko lanak egiten; ordenagailuak konpondu, inguruko hipermerkatuetan lana egin, edo eta tabernetan aste bukaeratan ordu batzuk lan eginaz. Gure kasua oso desberdina da, gu biok ume zaintzaileak gara aste bukaeratan. Ez da ume zaintzaile baten ohiko lana, guk beste gauzatxo batzuk ere egiten ditugu. Ez da lan txarra, baina aldi berean, ez da erraza. Alde batetik, umeak dauzkagu eta beste alde batetik, gurasoak. Umeak lasaiak badira, diru erreza da, baina umea geldigorra izanez gero, ondo irabazitako dirua da. Larunbatean 4 orduren truke 100 euro irabazten ditugu; ez da asko, baina momentuz ez daukagu beste ezer.

Diru extra moduan hasi zen hura orain, diru erreza dela konturatu gara eta ezin dugu diru sarrera hau nolanahi alde batera utzi. Hasieran, bi edo hiru ziren, baina denboran aurrera goazen bitartean gure eguneroko zitak geroz eta gehiago dira. Urtebete pasatxo daramatzagu, isilean, negozio hau egiten eta egia esan sekula ez dugu arazorik eduki.

Gaur nire jai eguna da, Mirenek bezero berri batekin dauka hitzordua. Gaurko nire plana, palomita zaku bat hartu eta Neflix-eko pelikula bat ikustea izango da. 

Bat batean, mugikorrak jo dit, lo nengoen eta bat-batean izugarrizko sustoak esnatu nau. Goizeko 3:44 dira; Miren da. Berehala beldurra sentitu dut eta urduri jarri naiz. Mugikorra hartu eta ez dut ezer garbirik entzuten, gizon baten ahotsa urrunean eta Mirenen ahotsik bat ere ez. 

Ikerren logelara joan naiz eta biok Mirenen mugikorraren seinalea jarraituz bere bila abiatu gara. Tolosa kanpoan dagoen parking baterantz garamatza. Gau garbia da, baina fresko egiten du, argi gutxiko lekua dela konturatu gara Iker eta biok. Bertan zenbait auto daude aparkatuta, baina furgoneta beltz batean mugimendua nabaritu dugu. Bertara gerturatu garenean, Mirenen ahotsa entzun dugu. Eztabaidatzen ari ziren, arraroa izan harren, bi ahotsak ziren niretzat ezagunak. Berehala zaplazteko hotsa entzun eta furgonetaren atzeko ate handia ireki da. Bertatik Miren agertu da, aurpegi dena markatuta dauka, ezin dut sinestu. Ikerrek berehala esan dit, bortxatzen saiatu dira eta hau Ertzainen eskutan jarri beharra daukagu. Ikerrek hori esan eta berehala Mirenek ezetz esan digu, gaizki ulertu bat izan dela. 

Ni urduri nengoen baina gizonezkoa zein den  jakiteko furgonetara abiatu nintzen. Gerturatzean, harrituta gelditu nintzen. Nire aita ikusi nuen, prakak belaun inguruan zituela. Ikusi nuen horrek, nazka izugarria eman zidan eta gure negozioaren bukaera izan zen gau hura. 

Hurrengo hileak gogorrak izan ziren; amaren besarkadak alde batetik eta beste alde batetik epaitegitik buelta dezente egin behar izan nituen momentuak. Gogorrak izan ziren, aitaren aurka epaitegian entzun beharreko gauzak, baina garbi izan nuen, horrela ari den pertsona bat, kartzelatik gertu eta kaletatik urrun egon behar da.