Alargun beltzak I

1

Armiarma baten sarean jausi naiz. Ez-galdetu-nola

Eskumuturrari buelta arin bat eman nahi eta ezin. Barre txiki bat askatu da ezpain ertzetik, punta zorrotzeko letaginak bistaratuz. Egia esan, lehertzeko modukoa da hau. Hanken immobilizazio maila egiaztatzeko ahaleginak ere irribarretxoa azaleratu du, mototseko loturak bezalaxe. Zirrara sentitu dut. 

Gaueko hotza negu hasieretakoa da. Udazkeneko prendek denboraldi batez laguntza beharko dutela iragartzen dizun hotzikararen garaia heldu da. Eta estualdi honetan saretik ateratzen diren haragi puskek klimaren kilimak igarri dituzte. Sarera jausi naizenetik, aurreneko bider arnasa sakon hartu dut eta soken mina bortitza bezain arina da. 

Uliako tunelean zintzilik.

Armiarma andereak lasai egongo dira hor nonbait, hitz-aspertuan, ke lodiak inguraturik. Zupada bakoitza azkena bailitzan, denbora zigarroka neurtuz eta noizbehinka, zupadaka.

Arnasa berriz hartu dut eta begiak itxi. Euren esku nagoela berretsi dit osatzen dudan eskulturak. Bazka momifikatuaren irudia etorri zait eta harraparia adierazi gabeko segundo motz eta luze horien lurrina. La2eko dokumental lo-arazle horietan ikusitako La viuda negra ereoroitu dut. Gaurkoa bezalako amaraun bertikalak ekoizten. Armiarma honen mitoa ugaldu ostean arra akabatzen duenekoa da. Berriz ere algara txiki bat egin dut. 

-1

(…)

-Zer moduz?

+Ondo ta zu?

-Ondo ere bai. Zeren bila? Pasibo/aktibo? Gorputzeko argazkarik? Nuderik bai?

+bai, baino ez. Aio!

-?!

+.

…………

+Apa! Zer moduz?

-Ondo ta zu? -bost argazki biluzi jaso ditut.

+Hau ikusita gero..pozik! -nereak bidali dizkiot.

+?

+?!

0

Isolatu ginenetik aurreneko hilabetea igaro da. Oparotasun sexuala, zibilizazioaren ehuneko esanguratsu batentzat ohaide kantitatean edo Ohaidearen kualiatitatean neurtzen da. Alde horretatik salbuespen egoera ez da lurrikara bat izan. Ez dit oherik zartatu. Aurretik ez zelako Beste oherik. 

Salbuespeneko kultur industria emergente bat izan da pornoarena. Plataforma klasikoetatik, Tumblr-eko orrialde marginaletaraino iritsi naiz. Gelditzeko itxaropen handiegirik gabe. Digitalaz ere aspertu naizenean, amoranteen artxibora jo dut. Eskuak, lurrinak eta usaindu gabeko larruazalak iradoki ditut. Amoranteen istorio eta balizkoen fotogramekin halako collageak eginez: 

“betiko parkeko betiko esaulki intimista hartan Donostiko teilatuak ikusten genituela, 10 minutuko xaxatze txepelenaren ostean, bereziki hurbildu eta kamisetaren azpitik horrenbeste gogoko nituen bularraldeko ileak txirikordatzen nizkion. Bitartean, inuxente aurpegia, zelatari edo voyeur baten esperoan edo. Eskuak hotzikarak sortzen zizkion bizkarraldetik gora egitean, gero lepoan zer edo zer pausatu azkenik titipuntara heltzen nintzen. Beroaldiari akabera eman nahi zion hozkada erantsi nizun lepa-uztail inguruan. Biluztea biziki desiratzen nuen arren”

Edo:

“biharamuna. Udako gau luze horietako baten osteko ahuldadeak jota. Ibaiertzera gonbidatu dut. Besteak errekara joan dira eta gu ibaiaren magalera. Beti kontrakoa eramatearen inperatibo kategorikoa dirudi baina ez, bart gaueko txinpartak mantentzeko zita da. Bainatzerako orduan etorri da lehendabiziko muxua atzetik. Sustoz jaso dezu. Lotsagorritu zera, baina pentsatzen jarri aurretik bere gorputza gainean sentitu duzu. Halako zirrara sentitu dezu biriken bolumena handitzen doakizula eta hondartzako bikote higuingarrien eszena iguala egin dezu. Baino ez zaizu gehiegi inporta. Horren gustora eta bereziki bero zaude olatu handiagoen etorrera sumatu ere ez dezula egingo”

Linea estetiko berdina urratu det gauero. Ohera sartu eta maiteminekin aireratu. Bihar beste zerbait, bai?

-1

+Kaixo, aspaldiko! Zer moduz?

-Hementxe beroaldiak jota. Zu zer?

+Aspaldi app-ean sartu gabe eta asperdurak jota negoenez…

-Betikoa topatuko dezu…karkar!

-zer bilatzen dezu, bada?

+oso argi ez daukat. Batzuetan larrua jo eta bat-bateko asebetetzea eta besteetan mantsoago ibiltzea: ezagutu, hitzordu bat eta suertatzen dena.

-eta oraingoan?

+biak..karkar!

-biak?! Karkar!!

-bai.. bateragarriak izan daitezke. Batzuekin elkarrizketa ez da beroalditik haratagokoa eta besteekin alderantziz doa. Beroketa alkimikoagoa edo.

-Hausnarketa zalea, ezta? Karkar. Zer afizio dituzu?

+irakurri, dantza, lagunak… zuk?

-musika, margotzea, informatika

+zein talde/estilo/genero?

-denetarik. Orain boy harsher taldearen azkenekoarekin nago buklean.

+serio?!! Nik Pain eta beste pare bat ezagutzen ditut baino earrak dira

-Bai, Bai! Zuk zer entzuten dezu?

+Perreoa, musika folklorikoa, technoa, reggae

-(…)

+(…)

+aizu, egunen batean gelditu nahi dezu?

-bale. Ni orain Ikaztegietan nago lanean baino Donostira joatean abixatuko!

+bikain!

0+ (Isolamendua dekretatu berri)

-zemuz? Gelditzekoak ginen baino egoera honetan ezin izango degu…

-topatzeko gogoz negoen egia esan…

-(…)

+(…)

sexting-a gustatzen? Atzo talde batean sartu nintzen eta ChatRoullette bezelakoa da gutxi gora behera. Sartzen zarenean ezetz esango didazu baina ideia bat edukitzearren. Hor doakizu gure ezteka: www.nupopsex.com/fnokoIJEMC87

+Lotsa pixka bat ematen dit. Nolakoa da?

-Kode irekiko plataforma bat omen da. Software libretik bakarrik da posible iristea. Sarera konektatu eta bilatzailean ezteka sartu. Aurreneko esperientzietarako, horrela. Gero perfila osatu dezakezu eta algoritmoak ez zaitu zertan zure antzeko estatus eta kapitala duten jendearekin elkartu, hori erabaki dezakezu. Nere kasuan queerfaggot1234 taldeari eskaera egin eta hitzordura batu nintzen. Jolas erotikoak, elkarrizketak, kontzertuak inkluso terapiak egin genituen.

+Ta hurrengoa noiz dezute?

-Gaur bertan. Guretzako gaueko 23:30tan.

+Bale. Ba.. gero arte!^^