Alargun beltzak II

0

Gaur apatikoago jaiki naiz. Sexu grinik gabe. Zaintza sareko errekadua egin eta baratzerako bidean jarri naiz, baimena eskuan nuela. Istilu hotsak faltan botatzen ditut. Bideetan motzena hartu dut belazera berehala iristeko. Azenario haziak sartzeko zuloak prestatzen genituen bitartean, eta irratiko ahots setatiaz nazkatuta, aurreko asteko sexting-eko zita lagunari kontatzen hasi natzaio.

Biktoriarrez jantziko ginen hitzordurako. Gurasoen trasteroan nituen mozorro denak. Beraz, etxeko armairuak arakatu beharko. Ilea garai batean bezala orraztu eta aurpegirako makilaje zurixka hautatu. Masailetarako tonu gorri ahul bat eta begietako margoarekin ezpain gaineko peka irudikatu nuen. Pisukidearen corséa janzten eta eranzten ibili nintzen (zeharo deseresoa zelako) baino hitzorduak merezi zuela sinetsita ahul lotzeko eskatu nuen. Soinean alkandora ala bata fina. Honekin ere, zalantzati egon ostean batarekin galakoago nengoela ebatzi genuen eta jarraian lentzeria elastiko ilun gardenkara. Prestatzerako hamaika t´erdiak pasatxo izango ziren eta gelari ikutu bereziren bat falta zitzaion. Negurako erabiltzen dudan manta gorria atera eta ordenagailua oheratu baino lehen argiak itzali eta ni baino dezente zaharragoa den lanpara piztu.

Ardoarekin agurtu ninduten gehienek: 16 laguneko taldea. Lotsagorritu nintzen eta ordenagailua amatatzeko desira piztu zitzaidan aurreneko minutuetan. Zoritxarrez ingeleraz, baina zorionez akademia pribatuetan pasatako arratsalde luzeek ulertzeko adina gaitu ninduten. Antzerki jolas bat iradoki zuen batek, Aristokraten jauregi batean udaberriko jaia ospatzen geundela asmatu zuen. Oturuntzaren ostean dantzaldirako altxatu berri. Orkestra irudikatzeko esteka batean sinfonía klasikoak igorri zizkigun eta harrera ederra eduki zuen proposamenak. Bakoitzak bere pertsonaia asmatu behar zuen eta denon artean trama bat adosten joan ginen. Herrialde-arteko gatazkak eta ezinezko maitasunak nahastu genituen, dinastia bateko ohitura sexual bereziak, festan sartzea lortzen zuen lapurra, etab..

-1

+Gabon! Zer moduz?

-Ondo ta zu? Argazkirik?

+Ondo. Hor doazkizu zenbait.

-Politta zea. (beste horrenbeste argazki bidali dizkit)

+Mila esker! Baita zu ere! (;-P) Zer dezu gustoko?

-Lagunekin hizketaldiak, irakurtzea, dantza, kirola etab. Sexuan denetarik, aurretik ezarritako eskema-zalea ez naiz, egia esan.

+Zer pasibo/aktiborena? Niretzako ere ez da horren garrantzitsua. 

-Hori da!

+Interesgarriagoa da denetarik probatzea eta etiketak kentzea. Egia da, aktiboak izaten direla gehien bat haien posizioari eusten diotenak. ABD sexual berbera errepikatzera gonbidatzen zaituztenak: zakila atera, pasiboak jan eta sarketa anala. Aurretikako hiruzpalau muxu apasionatu bezain kodifikatuak eginda.

-Zeharo ados. Ulertzen det praktika batzuk desiragarriago dituela norberak beste batzuk baino.. aurreko elkarrizketa batean bezala pasiboa naizela esan diot besteari eta hortik aurrera erantzunik ez.

+Oso ohikoa da.

-Argazki gehiago?

+Hortxe! ^^

-Ufffffff.. kriston morboa dakazu!

+karkar.. zuk ere!

-Gelditu nahi?

-?

+Egia esan lotsa ematen dit.

-Lasai egon..

+.

0

Baratzeko goizeko lanak pausatu ditugu. Ogitartekoa hamar haginkadetan irentsi ostean, zigarroa ezpain ertzean jarrita, lagunak xehetasun gehiago kontatzeko eskatu dit. Sexting Biktoriarraz ari da eta zigarrokina uxatu orduko heldu diot narrazioari. 

Hasieran Joana Albretekoa aukeratu nuen: euskararekin nolabaiteko konpromisoa zuen monarka kalbinista. Nazioarteko topaketa bat zenez euskaldun labelarena egiteko. Automatismo moduko bat izan zen. Banekien ez zela garaikoa, ezta hurbildu ere, aurreneko burutazioa besterik ez. Nafar erreginaren fantasia, Oscar Wildengatik aldatzea erabaki nuen. Eta Jauregiaren atzeko lorategian paseatzen nebilela proposatu nuen. Nola ez, Wilde ezaugarritzen zuen era nabarmenean. Lorategiak labirinto bat zuela gaineratu nuen. Eta orkestraz paso egiten aurrenekoetarikoa izan nintzen. 

Labirintoan, europar dinastia bateko seme errebelde batekin elkartu nintzen. Gurasoen gatibu izateaz asper eginda zela eta Parisera zihoala. Gero gerokoak.

Lagunak begi keinu bate gin dit eta aldi berean harridura: nola gero gerokoak?

1

Alargun Beltzen macramé teknikak,  territorio arrotz batean gorpuzten den tentsio hori larru-azaleratzea, sentiberago bihurtzea, entzumena, ikusmena eta ukimenaean nabaritutako transformazioa, tunel bat eta bere metaforak eta eutsi ezin dudan barre inozoa, kontrola eta erabakimena lagatzea, segurtasuna ordu erdiz beste baten esku uztea, txirikordetan askatasuna eta lasaitasuna sentitzea, sokak armiarma sare bezala irudikatzea, uliako malda eta itsasoa ia buruz behera behatzea, minutu gutxi igaro direnerako izerdia eta hezetasuna, indarrez onartzea mugitzeko ezintasun hau, paseatzen dabilen bikotearen asaldura aurpegia, tunel gaineko motozikleten soinua, eguzkiaren azken printza deslaiak, aurretik ibili den baten antisorgailuaren plastiko zatiak tunelaren ertz honetan, mukizapi erabiliak belar eta oinen arrasto artean, uzkialdeko umela. 

0

Lagunak nola gero gerokoak? galdetzetik ordu gutxi igaro dira eta hitzordua daukat atzo labirintoan galdu nintzen europar dinastiako seme errebeldearekin. Labirintoan murgildu eta izarren argitan egin genuela larrutan fantasia eraiki genuen. 16ko elkarrizketan geundela berak txat pribatutik idatzi zidan aurrenekoz eta bertako dialogotik joan ginen elkar kitzikatzen. Gaurko hitzordua elkar ezagutzekoa da.

Londresetik salbuespen egoera dela eta itzuli behar izan da. Modaren inguruko master batean dabil bertan, baino donostiarra omen da jaiotzez eta gurasoenean abaroa hartu duela garai latz hauek pasatzeko. Aberaskume horietako bat dirudi baino zintzoa eta enpatikoa da. Bere Londreseko lagunengatik eduki du sexmeeting honen berri. Eta hurrengo astekoan zer egingo ote dugun espekulatzen aritu gara bideo dei erdia. Amak positibo eman duela eta pixkatxo bat aztoratuta dabilelako kezkatuta dagoela. Pandemiaz ere jardun dugu. Epela izan da deia, bukaeran shibaria ezagutzen dudan galdetu dit? Aberaskume lerdenari:

-Ez.

1

Aurreneko aldia da japoniar jatorriko arte erotiko honetan. Lagunak barre egiten zidan salbuespen garaiko distantzia eta protokolo higienekoak mantentzen dituelako. Grazia zuen, bai. Sokak atera dituztenean urduritu egin naiz, giharrak gogortu zaizkit. Ingurua umore oneko zegoela egiaztatu dut hauek ere beste txiste batekin erantzun didatenean.

Sokekin aurreneko endreduak egiten hastean armiarma marasmarena okurritu zait. Bat-batean pelikularen bateko eszena etorri zait. Ihesean sarera jausten den inuzentea, 2 ordu gutxienez ahaleginak egiten pasatzen dituena eta itxaropenezko mugimendu bat gauzatzean iristen da gizakitxoaren gutxienez laukoitza den piztia. Kontatu diet Alargun Beltzarena eta pixkanaka jokoan sartzen hasi gara azkeneko sokak erabat zintzilik utzi nauen arte. Esan beharra dago ilekoa gustagarria dela baino mataza eder bat hemen lagako dudala ziur aski.

0

Hurrengo hitzordurako 21 lagun konektatu gera. Festa biktoriarraren arrakastaz mintzatu gara eta errepikatzeko desira adierazi da. Lagunetako batek goizeko 5ak arte online segitu zuela aitortu du gelan dantzatzen ibili zela luzez azken beste bi gautxoriekin. Beroaldiarekin, baten bat biluztu zela eta emeki-emeki koreografia sentsualagotara igaro zirela. Hortik atera da muffingaren gaia. Barrabiletako hodiak hatz puntekin kitzikatzeari esaten omen zaio. Nik bezala beste askok ere ez zuten honen berri eta azalpenak borobildu ditu irakaspen praktikoarekin. Asko emozionatu da ambientea eta ChatRoulleteko saio orgiastiko bat izaten amaitu da. Edo behintzat nik hor utzi dut deia.

Ohe alboko mesanotxean luzez ostatu hartutako buruko masajeatzailea hartu dut. Pantailak eragindako unadura arintzeko. Mekanika sinplea du. Hotzikarak eraginda oinak eta bizkarraldea luzatu ditut eta bi aldiz errepikatu dut gauza bera loak hartu baino lehen.

-1

-Ziur zaude aplikazioa desaktibatu nahi duzula? BAI.

0

Aberaskumeak esan dit konfinamendua bukatzean Shibari egingo dugula. Bere lagun batek Asturias aldean urteak daramatzala ikastaro intentsiboa egiten. Itxoiteko esan diot. Oraindik ez dakidala zer den, baino sarean irakurri nuenagatik ez dela soken jolas sinple bat. Loturak egiten duenaren ardura, onarpena eta baimenaz aritu gera. Pentsatuko dudala esan diot.

0

-Abuztuaren 2an okupatuta???

-ez.

-Ba apuntatu agendan.

1

Armiarma andereak atzetik datozela sumatu dut.  Amaitu da gaurkoz. Parking-eko xirrixkuaz baliatuta etorri dira. Bazka marasmatik askatu, lurrera jaitsi eta txirikorda guztiak desegiten jarri dira. Luzatzean giharrek indarra galdu izan balute bezala izan da. Sokak zakutoan barneratu eta beheranzko bidea hasi dugu itsasertzean hankak bustitzeko.

Zigarroa piztuta, aberaskumeak soken markak errepasatu dizkit bere esku latzekin eta hotzikarak etorri zaizkit. Lepo inguruan eta izterrean daude arrasto sakonenak. Uretan murgildu naiz eta biriketako haizea agortu arte itxaron dut horrela. Ateratzean musu bat eman diot eskerrak emateko. Berak ere letaginak erakutsi dizkit, harrapakaria lotuta edukita biziki gozatu izan balu bezala. Besteari ere eskertu diot, armiarma ahizpa nagusiari. 

Marasma orain nigandik atera da. Aberaskumea, harrapakina, etxera gonbidatu dut. Sokak eskatu dizkiot ahizpa nagusiari eta ondo zainduko dizkiodala aginduta zakutoa sorbaldara ekarri dut. Gustura zabalduko nuke soka etxe guztian zehar, logela egongela eta sukaldean barrena, erpinetik erpinera sokak tenkatuta, baino oraingoz “burges txikia” ohean lotzearekin konformatu beharko naiz. 

Arropa kendu eta lentzeria ipini diot. Oscar Wilde irudikatu nueneko berbera. Sokak oheari batu dizkiot. Izkin bakoitzetik soka-mutur bat atera eta bere gorputzeko atal bakoitzari lotu. Burutik eskua pasa diot gustura ote zen egiaztatzeko. Jarraian, izotz puska bat hortzekin eutsita lepaldetik behera jaitsiarazi dut. Aurreneko hotzikarak, zertxobait kutsatzera iritsi dira. Izotza bizkarrezur erdian laga dut segundo luzez eta bitartean besapeak miazkatu dizkiot kilimak eragiteko intentsitate baxuenarekin. Izotza berriz jaso eta ipurmasail artean barreiatu dut, goraka proiektatu duen kokzisari eskuarekin aurkako indarra egin diot jaitsi dezan. Musikaren erritmora, izotza hanketan behera labaintzeari ekin diot. Aurrena bat, gero bestea. Oinetarako utzi dut azken puska. Ezin zituenez geldi eduki eskuekin eutsi dizkiot. Geroz eta indar handiagoa erantsiz, barruko sugarrak kasik eztanda egin arte. Horrela urtu da azken puska.

Pausa txiki bat hartu dut, arnasestuak baretzeko. Musika aldatu, zer moduz den jakin eta ezpainekin aberaskumeaz dastatzeko ordua dela ebatzita, bere oinak ahoko beroan sartu ditut. Mugituz gero hozkada bat, beraz, agudo ikasi du. Horren gogoko ditudan behatzak blaitzen bukatu dut. Mingainarekin urtutako ura xurgatu dut hanketan gora eta behera. Ipurmasailei hozkada batzuk eta azkazal luzeek bizkarrean gora egin dute. Aurreko sugarra, honen aldean anekdotikoa da. Gainean eseri natzaio. Besapeetan kili-kili egin leher eginda utzi arte eta gero zaplazteko bat, bi, hiru eta lau. 

Kortinak ezkutatzen gaituela segitu dut leihoa ireki ostean ere. Beroaldiak izerdi patsetan laga nau. Erraiak borborka ditut, pertzepzio-gaitasuna atalaseak gainditzen balego bezala da, irrika nigan kabituko ez balitz bezala. Bere hotzikara, arnasestu eta gorputz adarrak luzatzeko eginahalekin kiskaltzear nago. 

Beste pausa bat. Ur pixka bat edan eta kanpotik datorren hego-haizea sentitu dugu. Gainera salto egin diot gorputza estutzen ahaleginduz. Titi muturrei geroz eta estuago eusten niela, pisukidearen giltzak entzun ditut. Asmatu dut eta logelatik atera naiz agurtzeko asmoz. Burges txikia ohean bahituta nuela jakinarazi diot soinu arraroren bat adituz gero larritu ez dadin.

Tatuatzen ikasten dabil erdialdeko estudio batean. Burutazioa galdetu egin diot eta baietz. Berriz ere irrika gorputza zabaltzen ariko balitz bezala da. Aberaskume txikiari mesanotxeko arkatzaren punta haragian sartuta, iradoki diot etor daitekeena. Gustatu zaio eta ea pubisean armiarma bat egin zezakeen. Pisu-kidea maisuki sartu da gelara zigarroa ahoan eta beti bezain dramatika baina argitasun epelaren eta musika instrumentalarekin akoplatuta. Armiarmarena txepelkeria bat iruditu zait baino marrazkia arras ona da.

Orain haginak estutzea tokatuko zaio. Erakartzen duen oinazea omen da. Eta sufrimenduarekin jolasten ibili den ordu eta erdi luzean betazalen pisua areagotzen joan da, ohean seko geratu arte. 

1+

-Atzoko egunekoa ametsa zela amestu dut eta segidan nere buruaz barrezka ari nintzen. Zer moduz tatuaia? -hankak gurutzatu eta gainera bota dizkiot.

+Inork maiteko ez zaituenaren beldurra? -pozoitutako muxua ezpain ertzean.

-Kabroia! -Kuxinarekin jo dut.

+Nik ere badudalako!

-baino ez da hori ere ez… zorionerako programa heteromorfikorik ez dut nahi!

+Zorte on. karkar!!

-karkarkar!!!

0-1

Errelato erotikoen literatura lehiaketaren berri eman dit lankide batek. Aste betez buruan eduki dut auzia, gero beste hainbeste egunez ahanzturan. Aspalditik ez dudala halakorik idazten. Idazlana bestearentzako objektu masturbatzaile bezala ehuntzeari uko egin diot. 

Ordenagailu parean errelatoarekin abiatzean ohartu naiz idaztea bera dela sentiberatasuna eraiki eta deseraikitzeko beste ariketa-aukera bat. Praktika horretan ere Erosa topatzea. Idazten dudanarekin gozatzen segitzea hautatu dut.

-Armiarmarena idatziko duzu serio…?

+Baliteke.