Urte amaierako aitorpenak I
Niretzat azaroa hilabete arraroa, goibela eta ezberdina izan da, baliteke eguzkia ikusi gabe pasa ditugun 15-20 egunek eragina izatea. Kaleko, autobuseko, atalondoko edota igogailuko elkarrizketa azkarrek sarritan, eguraldia izaten dute eztabaidagai, zer esanik ez euriak, haizeak eta lainoek kaleko bizipoza estaltzeko egin duten ahaleginaren ondoren….