Inauterietako paradoxak
Maddi Txintxurreta Ni ez naiz Tolosakoa. Inauteriak aratusteak dira niretzat. Ostegun gizenean mozorrotuta agertzen den giri horietako bat izan nintekeen, baina aurten igandean etorri naiz, mexikarrez jantzita. Koadrilarik gabeko ardi galduetako bat naiz, herrikoa ez dena aise nabari zaionetako bat. Atzerritarra. Mexikarra, finean. …