Zenbat txupinazo Sanferminetan? II

Bakarrik geratu orduko, elkarri biluzten hasi ginen, nire eskua bere kamiseta tiranteduna kentzera zihoanean, bere titiburuak tente zeudela nabaritu nuen. Bularretakorik gabe zegoen eta horrek nire motorraren berotasuna oraindik eta gehiago altxatu zuen. Idoiak bere burua atzeraka bota eta bizkarra mahaiaren gainean etzanda jarri zen, niregan utziz berari plazera emateko ardura eta nik gustura hartu nuen testigua. Mahai gainean egindako mugimenduak zalantzarik gabe gustuko zituen, geroz eta hasperen sakonagoak egiten baitzituen. Orduan nik hamaiketakoan sobratutako plater batetik zainzuri bat hartu nuen. Bere zilbor ingurutik ibilbidetxo bat markatu nion eta bular ingurura gerturatzerakoan, intziri txiki bat bota zuen, zainzuriaren saldaren tantak eta freskotasuna bere azaletik modu librean alde batera eta bestera eroriz. Zainzuria maionesa pixka batekin inguratu eta probatzeko eman nionean desioz hartu zuen. Bere ezpain eta mingainarekin oso modu erotikoan jan zuen zainzuria eta niri jolasarekin segitzeko adierazi zidan, hitzik esan gabe. Bigarren zainzuri bat ere elkarbanatu genuen eta gure mingainek ezpainetan geratutako maionesa eta zainzuriaren salda ongi zurrupatu zituzten. Orduan ni saldak bere gorputzean egindako ibilbideak segitzen hasi nintzen mingainarekin, musu bero baina aldi berean goxoak emanez. Lepoaldetik hasi eta titien arteko kanaletik pasa nion mingaina, bera oso eszitatuta zegoela nabarmena zen eta titiburuei laztan batzuk egin ondoren, zilbor aldera iritsi nintzen.

Idoia etxera lehenago iritsi zenez, lanak aurreratu zituen, zer gertatuko zen jakin izan balu bezala. Bere gerriko gorria kenduta zuen. Orduan nik, galtza zurien botoiak askatzearekin batera, galtzetatik tira eta hori bai postrea mahai gainean zerbitzatuta zegoena! Bere kuleroen gainetik eskua pasa orduko bere aldakak gora eta behera mugitzen hasi ziren, bere hasperen sakonak eta geroz eta maizago botatzen zituen intziriak ezin ninduten gehiago erotu, dena ematen ari nintzen eta nire makil tenteak botatako lehenengo isuriak nabaritzen nituen, nire galtzontziloak bustitzen ari zirela. Nire bi hatzekin maionesa pixka bat gehiago hartu eta bere ezpainetara gerturatu nituen, segundo batean dena garbitu zuen berak, edozer gauza zurrupatzeko desiratzen zegoenaren seinale. Baina nire txanda zenez, bere kuleroen gainetik jolasten aritzetik, horiek kendu eta bere beheko ezpainak musukatzera pasatu nintzen. Mingaina beroa eta bustia nuen eta nire listua bero egon arren, nabaria zen oraindik eta gehiago berotzen ari zela nire gaurko laguna. Bere marrubi freskoa jateko gogo ikaragarriak nituen eta egin beharreko lana ongi egin nuela nabari zen. Intziriak oraingoan ozenagoak ziren, sakonak eta lehorrak eta bere eskuak mahaiaren ertzetik heltzen zuten bere indar guztiarekin plazerari eutsi nahian. Mingaina marrubian bueltaka nenbilela eta hatz bat bere barruan sartuta, zalantzarik ez zegoen orgasmora iritsi zela.

Pixkanaka niregana gerturatu zen eta belarrira esan zidan:

-Eskerrik asko! Pila bat gozatu dut. Orain nire txanda da!

Sukaldearen erdian zegoen aulki batean eseri ninduen gerrikoa, galtza eta galtzontziloak konturatzerako kenduta nituela. Bere ezpainek nire gorputzean emandako musu bakoitzak, nire gorputza goitik behera zeharkatzen zuten. Korronte elektriko txikiak gorenera iritsi ziren bere mingain bustia nire zakila goitik behera zurrupatzen hasi zenean. Nire enbor gogorrak bere ahoaren barruan sentitutako berotasunak sumendia lehertzear zegoela konturatu zenean, Idoiak intentsitatea jaitsi eta esan zidan:

-Ez duzu bukatu nahi izango, ezta? Lasaitu zaitez pixka bat, oraintxe bertan nator!

Une batez bera bere gelara joan zen eta ongi etorri zitzaidan lasaitasun tarte hori, beroegi bainengoen eszitazio maila horri denbora gehiagoan eusteko. Ezer gehiago esan gabe eta ni aulkian eserita nengoela, kondoia jarri zidan eta niri bizkarra emanez suabe baina sakon sartu zuen nire zakila bere aluan barreneraino. Hasierako mugimendu suabeak geroz eta bizkorragoak bihurtu ziren. Konturatzerako bion arnasa sakona eta azkarra zen, orduan berak buelta eman eta niri begira jarrita bere mugimenduekin jarraitu zuen. Nik ipurditik helduta sarketa sakonagoa izan zedin laguntzen nion bera nireganatuz. Bion intziriak tabernetako musikaren moduan ozenak ziren eta sanferminetako bigarren txupinazoa ospatu genuen irribarre goxoz eta beste musu bero eta hezeak emanez.

Benetan ongi aurkeztu zirela feriak, zezenetan esaten den bezala, abonuko lehenengoa ederra izan zen. Idoia, dena emanda zegoenez, dutxatzera joan zen eta nik, baimenik eskatu gabe eta lotsagabe puntu batekin, bere hozkailua ireki nuen ea indarrak hartzeko zerbait ba ote zegoen. Egindako dantzak, eta gainontzekoak, gosea piztu zidaten eta hamaiketakoaren gainontzekoak jan nituen Idoia dutxatik atera orduko.

-Nahi duzu zuk ere dutxa bat hartu? -galdetu zidan Idoiak.

-Bai noski, izerdi patsetan nago! Espero dut inporta ez izana baina frigorifikoa ia hutsik utzi dizut…

-Ez lasai, ongi iruditzen zait indarrak hartzea, oraindik ere gaua luzea da. Segi dutxara, nik nire logelan itxarongo zaitut. -esan zidan logelan sartu bitartean.

Nik etxeko nagusiari behar den bezala kasu egin eta dutxara joan nintzen gero zer zetorkidan ongi jakin gabe. Urduri samar, dutxa azkarra hartu nuen, “gaua luzea” zela entzun orduko nire gorputzeko ile guztiak tentetu ziren. Dutxatik atera eta denbora galdu gabe joan nintzen bere logelara etxekoandreak agindu bezala…