Zenbat txupinazo Sanferminetan? I

Ederra 2018ko txupinazoa eta ondorengo ordu eta egunak ere! Beti bezala noski, baina urte honetakoak inoiz bizitako hoberenak izan ziren zalantzarik gabe.

Beti bezala lagunartean eman genien ongietorria, zalantzarik gabe, munduko jairik hoberenei, sanferminei!! Goizean goiz geratu eta,kuadrillan, elkarren artean prestatutako hamaiketakoa lasai hartu genuen gure elkarteko kalean erdian, ohi den bezala eta presarik gabe. Betiko moduan festak gozatzeko ilusio ikaragarriekin geunden denok ere. Jakina denez gosari oparoa egin behar da uztailaren 6an, luze eta gogorrak izaten baitira feriak eta noski, ongi bustia izaten da lehenengo hamaiketakoa ere. Askotan bezala, eguzkia indartsu zetorren goizean goizetik, parrandarako eta tabernarientzako ere berri ona izaten da hori noski, kar-kar-kar.

11:30ak alderako txispa pixka bat hartuta denon artean mahaiak eta gainontzekoak bildu, elkarte barrura sartu eta jai giroan murgiltzen gara txupinazoa pil-pilean ospatu eta elkarren artean topa egiteko, urtero legez. Txupinazoak zerbait berezia baduela ezin da ukatu, urte osoko atzera kontaketa baten azken eztanda baita. Eta zer esanik ez bertakoentzako, txikitatik hainbeste une berezi gogora ekartzen dituenak eta horrek barruan sortzen dituen emozio, ilusio eta sugar gorri biziak ere. Suhiltzaileek, erizain edo medikuek adina lan ez dute izaten egun hauetan Nafarroako hiriburuan, baina ez da izango bertan dauden suteak gutxi eta txikiak direlako! Denok ongi baitakigu sanferminak zerbaitetako aproposak baldin badira, euskal mito guztiak apurtzeko direla. Barruan zerbait pizten dizun horrekin tonteatu, ligatu, bekatu txikiak egin, sekulako egoera morbosoak bizitu eta inoiz baino askatasun handiagoarekin edozein lekutan larrua jotzeko aproposak baitira! Uffffaaa, kontaketa hau ere, uztailaren seiko eguerdian termometroak markatzen zituen 36ºak baino beroago jartzen ari da!!

Ongi dakigu denok, sanferminetako lehenengo egun honetan, eguerdia igarotzen denerako, parrandak bere maila gorena hartzen duela ordu gutxi batzuetan eta, ez da batere arraroa egiten, alde zaharreko edozein txokoetan bikote gazte batzuk ikustea, batak bestea pasioz eta sutsuki muturra jaten, beren esku biziekin bata bestearen gorputzaren esplorazio sakonetan dabiltzan bitartean.

Parranda giroan ongi murgilduta geundela, hortxe topatu ginen nabarreriako taberna batean nire laguna Unairen pisukide ohi batekin… Azkenaldiko parrandetan behin baino gehiagotan elkartu izan ginen eta nik Unairi esana nion oso erakargarria egiten zitzaidala. Berak animoak ematen zizkidan, ausarta izateko eta lortuko nuela bere ezpain haragitsuak dastatzea. Baina banekien ez zela erraza izango. Bere ile kizkur, begi berde bizien ingurua ongi margotua eta kirolari gorputza oso erakargarria zen edozeinentzako. Hortaz, berarekin ligatzeko aukera gehiegi ez nituela pentsatzen nuen. Hala ere, tartetxo bat elkarrekin pasa ohi genuen, elkarrekin topo egiten genuen bakoitzean. Sexu elkarrizketaren bat izaten genuen eta horrek oraindik eta interesgarriagoa egiten zuen berarekin zerbait izatea. Trago batzuk hartuta eta dantza eder batzuk botata iluntzea iritsi zen eta, ondoko kalean bizi zenez, lagunekin joan zen afaritxoa egitera bertara. Ez nuen momentu aproposa bilatu eta Idoiarekin ligatzearena beste baterako utzi beharko nuela pentsatu nuen.

Lagunartean parranda segi genuen baina, egia esan, egunaren berotasuna zela, eta Idoiarekin egindako dantzak eta izandako elkarrizketak ezin beroago utzi ninduten. Orduan, Unairi esan nion sorpresa bat emango geniela eta Idoiaren etxean agertuko ginela, ea “postrerako” zerbait zegoen ikustera. Portaleko atea irekita zegoenez, eskailerak goraino igo eta atikoko txirrina jo genuen beraien sorpresarako. Ordurako ausardi faltarik ez zegoen eta horrela aurkeztu ginen Unai, Mikel eta hirurok.

-Ba al dago zerbait postrerako?

-Karkarkarkar!! -sekulako parrak bota zituzten-Noski baietz! -erantzun ziguten, sofan lekua egin eta aulki txiki batzuk ondoan jartzen zituzten bitartean.

Apustua eginda zegoen eta dinamita guztia gastatzeko asmoz joan ginen Idoiaren atikora. Ea zer moduz pasatzen ari ziren galdetu genien eta ongi baina zerbait faltan bota zutela entzundakoan alarma guztiak piztu zitzaizkidan.

-Idoia, zure gerrikoaren koloreko ezpain goxo horiek jateko desiratzen nago! -esan nion denen aurrean. Eta sekulako barre algarak bota genituen denak Idoiak berak ere. Idoiak mezu zuzena jaso zuen eta baita erronkari eutsi ere.

-Ahh, bai? Benetan? Nire ezpainak jateko moduan daudela iruditzen al zaizu? Ba ni zure gerriko gorri hori askatzeko irrikatan nago!

Ederki pasatzen ari ginen denok, gure lagunak batez ere, barre algaraka zeuden Idoia eta biok hasi genuen pilota partiduaren emaitzarekin. Biok ere postrea jateko gogoz eta umoretsu, gure artean geroz eta beroago jartzen ari zen asuntoa. Horrelako batean Idoiak kubatak prestatzen laguntzeko eskatu zidan eta sukaldera sartutakoan, gerrikotik heldu ninduen eta hozkailuarenkontra jarri ninduen. Gaua sartuta egon arren beroa egiten zuen, leihoak irekita zeuden baina hala ere ni izerdi patsetan nengoen tabernetan egindako dantzen ondorioz. Frigorifikoaren ate freskoak sekulako hotzikara sortu zidan eta Idoiak nire ezpainak musukatzen hasi zenean nire zakila galtza zurien kremailera lehertzeko moduan jarri zen. Bazirudien denbora galtzeko tarteak atzean utzi genituela eta nire eskuek ipurdialdera ihesi egin zidaten. Bere ipurdia ongi estutu nuen eta beregan hasperen suabe batzuk nabaritu nituenez aurrera jarraitu nuen. Oraingoan nik bere ipurditik heldu eta airean hartuta sukaldeko mahaiaren gainean jarri nuen, berak hankekin nireak inguratu zituen eta gure aparatu sexualak elkar igurtzi genituen mugimendu batzuk eginda, galtza zuriak tartean bazeuden ere. Mahai gainean zegoen edalontzi bat lurrera erori zen gure mugimenduen ondorioz, denok susto txiki bat hartuz. Ordurako gure lagunak egiten ari ginenaz jabetuta zeudenez, alde zaharreko kaleetako parrandara jaitsi ziren, atea ixten zuten bitartean guri “agur bikote” ozen esanez.